IRISGARRITASUNA

Leioako Udalaren webgunea  edozeinen nabigazioa ahalbidetzeko helburuarekin diseinatuta dago, irisgarritasunean zailtasunik aurkitu gabe.

Udalak aplikatutako irisgarritasun politika Dekretu honen eskakizunen ildotik doa: Azaroaren 12ko 1494/2007 Errege Dekretua, desgaituek informazioaren gizarteko eta gizarte komunikabideetako teknologiak eta zerikusia duten produktu eta zerbitzuak erabili ahal izateko oinarrizko baldintzei buruzko araudia onetsi zuena.

ESTANDARRAK BETETZEA

Webgune honetako orriek AA marka betetzen dute, 139803:2004 UNE Arauaren eta 1.0 Web Edukiaren Irisgarritasunerako W3C Zuzentarauaren arabera. 1. Lehentasun, 2. Lehentasun eta 3. Lehentasuneko baldintza guztiak egiaztatu eta zuzendu egin dira irisgarritasunaren azterketa erdiautomatikoa eginez, tresna desberdinak erabilita.

KONTAKTUA

Udalaren aburuz, bere atariko irisgarritasuna, etengabeko hobekuntza prozesuan dago, eta herritarrei ere eskatzen die hobetzeko edozein iradokizun egiteko. Horretarako, honako helbide elektroniko hau dago erabilgarri: leioazabalik@leioa.net