Leioako Udalak, http://leioazabalik.leioa.net domeinuaren bitartez, Leioari buruzko interes orokorreko informazioa eskaintzen du, bereziki, udal erakunde eta bere kudeaketari buruzkoa.

Emandako informazioa da indarrean dagoena argitaratzen den unean.

Leioa Udala saiatzen da informazio zehatz eta doia ematen, eta albait arinen eguneratzen du, akatsak ekiditen saiatuz eta horiek zuzenduz antzeman bezain laster. Hala ere, Leioako Udalak ezin du bermatu akatsik egongo ez denik, ezta informazioa eguneratuta egongo denik ere une oro.
Leioako Udalak, edozein unetan, eta aurretik jakinarazi gabe, http://leioazabalik.leioa.net domeinuko informazioa alda, kendu edo egunera dezake, baita konfigurazio edo aurkezpenean ere.

http://leioazabalik.leioa.net domeinura sartzea eta hor dagoen informazioa baliatzea erabiltzailearen erantzukizuna dira bakarrik. Leioako Udala ez da egintza horietatik eratorritako inolako kalteren erantzule izango, eta horrez gain, ezin du bermatu sartzea eten egingo ez denik edo sartzen den software edo edukia akatsik izango duenik edo kalterik eragingo ez duenik ere.

Edozein kontsulta edo informazio eskaerari erantzunez emandako informazioa orientabiderako da soilik eta ez da loteslea izango administrazio prozeduren ebazpenetarako. Prozedurok aplikagarriak zaizkion legezko arauen mende daude.

http://leioazabalik.leioa.net domeinuan, hirugarrenen webguneen estekak daude, batez ere, beste Herri Administrazio batzuena, interesgarritzat jotzen direnak erabiltzaileentzat. Leioako Udalak ez du esteka horien konexio edo edukietatik eratorritako erantzukizunik hartzen bere gain.

http://leioazabalik.leioa.net ataria, bere diseinu grafikoak eta barne dituen informazio eta kodeak Leioako Udalaren titulartasunekoak dira, titulartasun desberdinik bere-beregi adierazten ez bada, eta jabego intelektualari buruzko legeriak babesten ditu.

Domeinu honen edukiak erabiltzailearen terminalean deskarga daitezke erabilera pribaturako eta salerosketa asmorik gabe egiten bada, baina ezin dira ustiatu, kopiatu, banatu, aldatu, publiko egin, laga edo eraldatu beren beregiko baimen berezirik gabe.