Irudia Participacion:Leioa:Deportivo

Leioako Udalak udalerrian kirol-eredu berri bat sortzeko beharra mahaigaineratu du.

Denborak aurrera egin ahala Leioaren errealitatea aldatu egin da eta udalerriak zein leioaztarrek konponbide, zerbitzu eta, batez ere, kirol-eredu berriak behar dituzte.

Testuinguru horretan, partaidetza-prozesu bat abiaraztea proposatu dugu, zuzen-zuzenean jakiteko zeintzuk diren Leioako bizilagunen premiak kirol-arloan.

Espazio publikoen erabilera posibleak, kiroljarduera berriak… eta abar.

Zuzenean ezagutu nahi ditugu zure iradokizunak, guztiontzat ahal den kirol-eredurik onena lortzeko xedez. Honakoei buruz duzun iritzia zein den jakin nahi dugu.

  • Kirol-eredua Leioa udalerrirako.
  • Proposamenak eta beharrak egitekoak diren kirol-eraikuntzen bitardez erantzuteko modukoak.

 

Nork har dezake parte?

 

  • Leioan erroldatuta dauden pertsona guztiek, 16 urtetik gorakoak izanez gero.
  • Leioan egoitza soziala duten elkarteek, fundazioek edota bestelako erakundeek

Proposamenak aurkezteko azken eguna uztailaren 1a izango da.

 

Nola har dezakezu parte?

 

Hainbat bide jartzen dizkizugu eskura iradokizunak helaraz diezazkiguzun:

AURREZ AURREKO:

  1. UDALETXEA HAZ (Elexalde auzoa, 1)
  2. GAZTELUBIDE HAZ (Langileria kalea, 202) Behin-behinean Maiatzaren bata kalea, 3)
  3. POSTONTZIAK: Hainbat tokitan nahiz udal-eraikinetan atondutako postontzietan utziz.
  4. KARPAK: Ekainak 20 eta 21, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara Sakoneta kiroldegiaren sarreran. Photocall bat ere egongo da zure ekarpena utzi ahal izateko. Zatoz!

ON LINE:

  1. Proposamena/-ak (eranski eskaneatu gisa) leioa.zabalik@leioa.net helbide elektronikora bidaliz
  2. Formulario honen bidez.
  3. Sakoneta kiroldegiaren sarreran egongo den totemaren bitartez parte hartuz.

Halaber, Ondiztorrean (Independentzia kalea, 64) egingo den partaidetza-tailerrean har dezakezu parte ekainaren 27an 18:00etan duzu horretarako aukera.

 

Hemen daukazu behin betiko txostena.