Urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 133 zk. artikuluan ezartzen du udal araudia egin aurretik aldez aurreko galdeketa publikoa gauzatzeko betebeharra. Galdeketa honen helburua izatekoa den araudiaren eragina izango duten subjektu eta erakunde ordezkagarrienen iritzia jasotzea da ekimenarekin konpondu nahi diren arazoez, araudiaren onarpenaren beharraz eta egokitasunaz, bere helburuez eta egon litezkeen soluzio alternatiboez, arauzkoez eta ez arauzkoez.

Aldez aurreko galdeketa aldi honetan parte hartzeko, Leioako Udalak etorkizuneko araudien eragina izan lezaketen subjektu eta erakunde ordezkagarrienen eskura hurrengo fitxa udal izapideen gidaliburuan: https://leioahurbil.leioa.net/fitxak/1.8

Gauzatzen diren galdeketa desberdinetan parte hartzeko epea 10 egun baliodunekoa izango da iragarki hau argitaratzen den unetik, atal honetan.

TUTORETZAPEKO ETXEBIZITZEN ARAUDIAREN ALDEZ AURREKO GALDEKETA PUBLIKOA

Gizarte Ekintza Arloko arduradunaren txostenak, honen arrazoibiderako balio duena, honela dio hitzez hitz:

" Urriaren 6ko 185/2015 Dekretuak, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio eta zerbitzuen zorroari buruzkoak ezartzen du beharrezkoa dela gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden pertsonentzako tutoretzapeko etxeekin lotutako udal baliabidea sortzea.

Arlo honetatik beharrezkotzat jotzen dela aipatutako baliabidea  ezartzea, gizartetik baztertuak izateko arriskuan dauden pertsonei laguntza emateko aldi batez etxebizitzarik daudenean, hartara, gizarteratzeko bideari ekin diezaioten baliabide ekonomiko pertsonalik eta gizartearen edo familiaren laguntzarik ez daukatenean.

Nahitaezkoa dela aipatutako baliabideari araudi bat ematea, beroriek eskuratzeko baldintzak, ordainketa partekatuaren sistema, eskubideak eta betebeharrak, zehapen-araubidea… arautuko dituena. Araudi honen helburua baliabide hori eskuratzeko herritarrei berdintasuna bermatzea da, eta beste alde batetik, baliabidearen funtzionamendu egokia ziurtatzea."

Udal Idazkariak emandako udal ordenantzak eta araudiak onartzeko prozedurari buruzko txostena aintzat hartuta eta agerian jarrita aipatutako baliabideak egiteko eta onartzeko araudi bat egiteko beharra, eta ikusita 2018ko  Urteko Plan Arauemailean sartuta dagoela, urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 133 zk. artikuluan ezarritakoa betez, aldez aurreko kontsulta egiteko ezartzen da http://leioazabalik.leioa.net/consulta-previa webgunean argitaratuz, geroko arauak eragina izan dezakeen subjektu eta erakunde ordezkagarrienen iritzia jasotzeko ekimenarekin konpondu nahi diren arazoez, berorren beharraz eta onarpenaren egokitasunaz, arauaren helburuez eta balizko konponbide alternatiboez, erregulatzaileak eta ez-erregulatzaileak.

Araudia Espediente Web orrian argitaratze data Epe bukaera data
Tutoretzapeko etxebizitzen araudia 2018/AI/11/153 2018.05.18 2018.06.01

 

Gizarte larrialdi egoeretan arreta emateko harrera etxebizitzen lagapenagatiko zerga ordenantzaren aldez aurreko galdeketa publikoa (ITXITA)

OINARRIA: Ogasun eta Ondare Zerbitzuko Administrazio Orokorreko Teknikariak egindako txostena. Honen eragilea da eta honakoa jasotzen du, hitzez hitz:

 ALKATE ANDREA:

 Udalbatzak 2018ko apirilaren 22an egindako bileran, 3. Akordioaren bidez behin-behingoz erabaki zuen etxeko indarkeriaren biktima diren emakumeentzako eta larrialdi egoeretarako Leioako Udalaren harrera etxebizitzen araudia onartzea.

Gure Autonomia Erkidegoan urriaren 6ko 185/2015 dekretu bidez onartutako Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren zerbitzu zorroak zera ezarri du: etxeko indarkeriaren biktima diren emakumeentzako harrera etxebizitza doako zerbitzua dela, baina gizarte larrialdietan arreta emateko harrera etxebizitzan egoteak baterako ordainketa daukala.

Horrela izanik, zerga ordenantza berri bat onartu beharra dago, gizarte larrialdi egoeretan arreta emateko harrera etxebizitzen lagapenagatiko tasa arautzeko.

Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133. Artikuluaren arabera, lege aurreproiektu edo araudi bat onartu aurretik, kontsulta publiko bat egin behar dela, administrazioaren webgunearen bidez. Horrela, arau horrek eragingo dien erabiltzaile eta erakunde posibleek beren iritzia emango dute.

Ogasun eta Funtzio Publikoaren Ministerioak artikulu hori zerga ordenantzen onarpen prozeduraren aplikatzearen inguruko iritzia eman du. Adierazi du aurretiko kontsulta egiteko izapidea burutu behar dela zerga ordenantza berri baten onarpenaz ari garenean; aldiz, aurretik egon den zerga ordenantza baten aldaketan ez da beharrezkoa, erregulazio partzial bat delako.

Gizarte larrialdi egoeretan arreta emateko harrera etxebizitza lagatzeagatiko tasa arautzeko ordenantza berria da, beraz, gardentasunaren printzipioa betetze aldera, aurretiko kontsulta egin behar da ordenantza hori onartu aurretik. Horren barruan, informazio publikoki eman behar da, gardentasunaren orriaren bidez. Horrela dago jasota Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133. Artikuluan.

Gizarte larrialdi egoeretan arreta emateko harrera etxebizitzak lagatzeagatiko tasa arautzeko zerga ordenantza bat landu eta onartu beharra adierazita, eta ikusita 2018ko  Urteko Plan Arauemailean sartuta dagoela, urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 133 zk. artikuluan ezarritakoa betez, aldez aurreko kontsulta egiteko ezartzen da http://leioazabalik.leioa.net/eu/consulta-previa webgunean argitaratuz, geroko arauak eragina izan dezakeen subjektu eta erakunde ordezkagarrienen iritzia jasotzeko ekimenarekin konpondu nahi diren arazoez, berorren beharraz eta onarpenaren egokitasunaz, arauaren helburuez eta balizko konponbide alternatiboez, erregulatzaileak eta ez-erregulatzaileak.

Araudia Espediente Web orrian argitaratze data Epe bukaera data
Ordenanza fiscal reguladora de la tasa por cesión de piso de acogida para la atención de situaciones de urgencia social   2018.05.07 2018.05.21

 

LEIOAKO UDALTZAINGOAREN ARAUDIAREN ALDEZ AURREKO GALDEKETA PUBLIKOA (ITXITA)

Udaltzainburuaren txostenak, honen arrazoibiderako balio duena, honela dio:

"Eusko Jaurlaritzak 58/2015 Dekretua onetsi zuen 2015eko maiatzaren 5ean, zeinak Euskadiko udaltzaingoen antolamenduari eta funtzionamenduari aplikagarri zaizkion esparru-arauak ezartzen dituen.

Dekretu hau, nagusiki, antolamenduaren barruan ofizial maila baino burutza baxuagoak dituzten polizientzako da. Horrela, elementu teorikoak gaituko dira gradu batean igotzeko, 1. agentea izendapena dutenetik hasita, azpiofizial graduko burutzetara iritsi arte.

Azken apartatuan, lehenengo xedapen iragankorraren bigarren apartuan, hauxe jaso da: udaltzaingoari buruzko araudi propiorik ez duten udalek ere hiru urteko epea izango dute beren araudia onartzeko. Aipatutako epea 2018ko maiatzaren 5ean amaituko da.

Udaltzaingoen Koordinazioa eta Euskadiko Udaltzainburuen Elkartea (Ajeple) hori lantzen ibili dira, eta udal bakoitzaren premiei egokitzen den araudi-eredu bat prestatu dute".

Udal Idazkariak emandako udal araudia onartzeko prozedurari buruzko txostena aintzat hartuta eta agerian jarrita aipatutako baliabideak egiteko eta onartzeko araudi bat egiteko beharra, eta ikusita 2018ko  Urteko Plan Arauemailean sartuta dagoela, urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 133 zk. artikuluan ezarritakoa betez, aldez aurreko kontsulta egiteko ezartzen da http://leioazabalik.leioa.net/eu/consulta-previa webgunean argitaratuz, geroko arauak eragina izan dezakeen subjektu eta erakunde ordezkagarrienen iritzia jasotzeko ekimenarekin konpondu nahi diren arazoez, berorren beharraz eta onarpenaren egokitasunaz, arauaren helburuez eta balizko konponbide alternatiboez, erregulatzaileak eta ez-erregulatzaileak.

Arautegia Espediente Wrb orrian argitaratze data Epe bukaera data
Leioako Udaltzaingoaren araudia.

ESP. 2018/AI/11/128

2018.05.03 2018.05.17

 

PREMIAZKO ETA HARRERA-ETXEBIZITZEN ARAUDIAREN ALDEZ AURREKO GALDEKETA PUBLIKOA (ITXITA)

Gizarte Ekintza Arloko arduradunaren txostenak, honen arrazoibiderako balio duena, honela dio hitzez hitz:

" Urriaren 6ko 185/2015 Dekretuak, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio eta zerbitzuen zorroari buruzkoak ezartzen du beharrezkoa dela etxeko indarkeria eta gizarte premia/larrialdi egoeretarako premiazko ostatuarekin lotutako bi udal baliabide sortzea.

Arlo honetatik beharrezkotzat jotzen dela aipatutako baliabideak  ezartzea, bat-batean agertu diren egoera desberdinek (natura hondamendiak, ezbeharrak, hondamen-deklarazioak…) edo/eta etxeko indarkeriak eragindako behin-behineko etxebizitza gabezia arintzeko.

Nahitaezkoa dela aipatutako baliabideei araudi bat ematea, beroriek eskuratzeko baldintzak, ordainketa partekatuaren sistema, eskubideak eta betebeharrak, zehapen-araubidea… arautuko dituena. Araudi honen helburua baliabide horiek eskuratzeko herritarrei berdintasuna bermatzea da, eta beste alde batetik, baliabideen funtzionamendu egokia ziurtatzea."

Udal Idazkariak emandako udal ordenantzak eta araudiak onartzeko prozedurari buruzko txostena aintzat hartuta eta agerian jarrita aipatutako baliabideak egiteko eta onartzeko araudi bat egiteko beharra, eta ikusita 2018ko  Urteko Plan Arauemailean sartuta dagoela, urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 133 zk. artikuluan ezarritakoa betez, aldez aurreko kontsulta egiteko ezartzen da http://leioazabalik.leioa.net/consulta-previa webgunean argitaratuz, geroko arauak eragina izan dezakeen subjektu eta erakunde ordezkagarrienen iritzia jasotzeko ekimenarekin konpondu nahi diren arazoez, berorren beharraz eta onarpenaren egokitasunaz, arauaren helburuez eta balizko konponbide alternatiboez, erregulatzaileak eta ez-erregulatzaileak.

ARAUTEGIA ESPEDIENTE WEB ORRIAN ARGITARATZE DATA EPE BUKAERA DATA
Premiazko eta harrera-etxebizitzen araudia 2018/AI/11/028 2018.02.02 2018.02.16

 

SOINU ATADIA ERAKUNDE AUTONOMOAREN ESTATUTUAK ALDEZ AURREKO GALDEKETA PUBLIKOA (ITXITA)

Leioako Udalak,  Soinu Atadia Erakunde Autonomoaren bitartez, esleituta dituen Kontserbatorioko eta Udal Musika Eskolako zerbitzuetako kudeaketa zuzena egiten du, apirilaren 2ko Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 85 bis artikuluan, besteak beste, ezarritakoa betez.

Aipatutako arautegi aplikagarriaren arabera, Leioako Udaleko Osoko Bilkurak eskumena du erakunde hori arautzen duten estatutuak onartzeko eta, beraz, aldatzeko ere bai, estatutuak izatea nahitaezkoa izanik eta horien gutxieneko edukia legez mugatua.

Udaleko Osoko bilkurak onartutako  haien azken aldaketa BAOren 178 zenbakian argitaratu zen 2004ko irailaren 14an. Ordutik indarrean sartu den arautegi desberdinak, hala nola, apirilaren 7ko Toki Erakundeei buruzko 2/2016 Legeak eta urriaren 1eko Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren 40/2015 Legeak estatutuak aldatzeko beharra sortu dute,  aldaketa hau 2018. urteko Udalaren Plan Arauemailean jasotzen delarik.

Erakundeko lehendakariak agertu duenez, aipatutako araudia aldatzea beharrezkoa da eta aldaketa-proposamena behin betiko idatzi baino lehen, urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 133 zk. artikuluan ezarritakoa betez, aldez aurreko galdeketa publikoa egiten da, http://leioazabalik.leioa.net/consulta-previa webgunean argitaratuz eta Soinu Atadiaren organo desberdinei jakinaraziz. Galdeketaren xedea subjektuen eta arau berriak eragina izan lezakeen erakunde adierazgarrienen iritzia jasotzea da ekimenarekin konpontzeko asmoa dagoen arazoei buruz, ekimenaren beharraz eta egokitasunaz, araudiaren helburuez eta balizko irtenbide erregulatzaile eta ez-erregulatzaileez.

ARAUTEGIA ESPEDIENTE WEB ORRIAN ARGITARATZE DATA EPE BUKAERA DATA
Soinu Atadia Erakunde Autonomoaren Estatutuak 2018/AI/11/018 2018.01.22 2018.02.06

 

ANIMALIAK EDUKITZEA ETA BABESTEA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA ARAUTZAILEA ALDATZEKO ALDEZ AURREKO GALDEKETA PUBLIKOA (ITXITA)

Euskadiko Toki Erakundeei buruzko 2/2016 Legean jasotzen diren udal-eskumenak erabiliz, eremu publikoko bizikidetza harremanak ordenatu eta kudeatzeari buruz, zerbitzuen, ekipamenduen, azpiegituren eta titulartasun publikoko instalazioen erabilera ordenatu eta kudeatzeari buruz, eta etxeko animaliei eta arriskutsuak izan daitezkeenei buruz ordenatu eta kudeatzeko, beharrezkotzat jotzen da indarrean dagoen animaliak edukitzea eta babestea arautzen duen ordenantza arautzailea aldatzea (2006ko ekainaren 14ko BAOren 113 zenbakian argitaratua), katuei buruzko arazoak konpontzeko, txakurren aisialdirako guneak, bide publikoan animalien kakak uztea eta indarrean dagoen sektoreko araudiarekiko egokitzapena tratatzeko.

Aipatutako ordenantzaren aldaketa-proposamena idazketa prozesuan egonik, urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 133 zk. artikuluan ezarritakoa betez, aldez aurreko galdeketa publikoa egiten da, geroko arauaren eragina jasan lezaketen subjektuen eta erakunde ordezkagarrienen iritzia biltzeko ekimenarekin konpondu nahi diren arazoez, aldaketaren onarpenaren beharraz eta egokitasunaz, arauaren helburuez eta egon litezkeen soluzio alternatiboez, arauzkoez eta ez-arauzkoez.

ORDENANTZA WEB ORRIAN ARGITARATZE DATA EPE BUKAERA DATA
Animaliak edukitzea eta babestea arautzen duen ordenantza. 2017.12.19 2018.01.04 (ITXITA)