null CPP:OF:SERVICIOS:SOCIALES

GIZARTE ZERBITZUAK EMATEAGATIKO TASA ARAUTUKO DUEN ZERGA ORDENANTZAREN ALDEZ AURREKO GALDEKETA PUBLIKOA (ITXITA)

Kontu-hartzailetzako Administrazio Orokorreko Teknikariaren txostenak, honen arrazoibiderako balio duena, honela dio hitzez hitz: 

"Udalerrian gero eta handiagoa den gizarte zerbitzuak emateko eskariak gizarte zerbitzuak emateagatiko tasak arautuko dituen zerga ordenantza orokor bat eskatzen du.

Gure Autonomia Erkidegoan, urriaren 6ko 185/2015 Dekretuak onartu zuen Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren zorroak udalerrian apurka-apurka sortu behar den zerbitzu zerrenda bat ezartzen du, zorroan jasotzen ez diren baina interesgarritzat jo daitezkeen beste batzuez gain.

Koordainketa jar dakiekeen zerbitzuak direnez gero, tasak arautuko dituen zerga ordenantza berri bat onartzeko beharra planteatzen da.

Urriaren 1eko 39/2015 Legearen (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena) 133 artikuluak ezartzen du legearen edo erregelamenduaren proiektua edo aurreproiektua prestatu baino lehen, kontsulta publiko bat bideratuko dela administrazio eskudunaren webgunearen bitartez, zeinean etorkizuneko arauak uki ditzakeen subjektuen eta antolakunderik ordezkagarrienen iritzia jasoko den.

Ogasun eta Funtzio Publikoaren Ministerioak bere iritzia agertu du artikulu hau aplikatzeari buruz zerga ordenantzak onartzeko prozeduran, eta adierazi du aurretiko kontsultaren izapidea kontua zerga ordenantza berri bat denean bideratu behar dela; berriz, aldez aurretik onartuta dagoen zerga ordenantza baten aldaketa denean izapide hori alde batera utz daiteke gaiaren erregulazio partzial bat delako.

Gizarte zerbitzuak emateagatiko tasa arautuko duen zerga ordenantzak emakumeen berdintasunerako eta ahalduntzerako eskola jasoko du, bestak beste, eta zerga ordenantza berri bat izango da, eta hau dela eta, gardentasun printzipioa betetzeko, ordenantza egin eta onartu aurretik aurretiko kontsultaren nahitaezko izapidea bete behar da, entzunaldiaren eta informazio publikoaren izapidea barne hartuz, berau gardentasunaren atariaren bidez ahalbidetuko delarik, urriaren 1eko 39/2015 Legearen (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena) 133 artikuluak ezartzen duena betez."

Udal Idazkariak emandako udal ordenantzak eta araudiak onartzeko prozedurari buruzko txostena aintzat hartuta eta agerian jarrita aipatutako baliabideak egiteko eta onartzeko araudi bat egiteko beharra, eta ikusita 2018ko  Urteko Plan Arauemailean sartuta dagoela, urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 133 zk. artikuluan ezarritakoa betez, aldez aurreko kontsulta egiteko ezartzen da http://leioazabalik.leioa.net/consulta-previa webgunean argitaratuz, geroko arauak eragina izan dezakeen subjektu eta erakunde ordezkagarrienen iritzia jasotzeko ekimenarekin konpondu nahi diren arazoez, berorren beharraz eta onarpenaren egokitasunaz, arauaren helburuez eta balizko konponbide alternatiboez, erregulatzaileak eta ez-erregulatzaileak

Araudia Espediente Web-orrian argitaratze data Epe bukaera data
Gizarte Zerbitzuak emateagatiko tasa arautuko duen zerga Ordenantzak 2019/AI/11/230 2019.09.11 2019.09.24