null Estatutos:SoinuAtadia:EUSK

SOINU ATADIA ERAKUNDE AUTONOMOAREN ESTATUTUAK ALDEZ AURREKO GALDEKETA PUBLIKOA (ITXITA)

Leioako Udalak,  Soinu Atadia Erakunde Autonomoaren bitartez, esleituta dituen Kontserbatorioko eta Udal Musika Eskolako zerbitzuetako kudeaketa zuzena egiten du, apirilaren 2ko Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 85 bis artikuluan, besteak beste, ezarritakoa betez.

Aipatutako arautegi aplikagarriaren arabera, Leioako Udaleko Osoko Bilkurak eskumena du erakunde hori arautzen duten estatutuak onartzeko eta, beraz, aldatzeko ere bai, estatutuak izatea nahitaezkoa izanik eta horien gutxieneko edukia legez mugatua.

Udaleko Osoko bilkurak onartutako  haien azken aldaketa BAOren 178 zenbakian argitaratu zen 2004ko irailaren 14an. Ordutik indarrean sartu den arautegi desberdinak, hala nola, apirilaren 7ko Toki Erakundeei buruzko 2/2016 Legeak eta urriaren 1eko Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren 40/2015 Legeak estatutuak aldatzeko beharra sortu dute,  aldaketa hau 2018. urteko Udalaren Plan Arauemailean jasotzen delarik.

Erakundeko lehendakariak agertu duenez, aipatutako araudia aldatzea beharrezkoa da eta aldaketa-proposamena behin betiko idatzi baino lehen, urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 133 zk. artikuluan ezarritakoa betez, aldez aurreko galdeketa publikoa egiten da, http://leioazabalik.leioa.net/consulta-previa webgunean argitaratuz eta Soinu Atadiaren organo desberdinei jakinaraziz. Galdeketaren xedea subjektuen eta arau berriak eragina izan lezakeen erakunde adierazgarrienen iritzia jasotzea da ekimenarekin konpontzeko asmoa dagoen arazoei buruz, ekimenaren beharraz eta egokitasunaz, araudiaren helburuez eta balizko irtenbide erregulatzaile eta ez-erregulatzaileez.

ARAUTEGIA ESPEDIENTE WEB ORRIAN ARGITARATZE DATA EPE BUKAERA DATA
Soinu Atadia Erakunde Autonomoaren Estatutuak 2018/AI/11/018 2018.01.22 2018.02.06