null Ordenanza:Fiscal:05-PLUSVALIA
05.- HIRI LURREN BALIOAREN GEHIKUNTZAREN GAINEKO ZERGA ARAUPETU DUEN ZERGA ORDENANTZA
08 urtarrila 2018 Fiscales,2018

I. XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.

Udal honek, Lurralde Historikoko Toki Ogasunak araupetu dituen Foru Arauan eta zerga horri buruzko beren beregiko Foru Arauan ezarri denarekin bat, honako ordenantza honekin hiri lurren balio-gehitzearen gaineko Zerga ezarri eta eskatu du; portzentajeen taula eta aplika daitezkeen tarifen eranskinak ere ordenantza honen atalak dira.

2. artikulua.

Ordenantza hau udal-mugarte osoan aplikatuko da.

II. ZERGA EGITATEA

3. artikulua.

1.- Hiri Lurren Balioaren Gehikuntzaren gaineko Zergaren zerga egitatea eskualdatu diren hiri-lurrek zerga-aldian izan duten gehikuntza da, jabetza-eskualdaketa bat, edozein titulugatik, egiten delako edo lurren gainean jabaria mugatzen duen eduki-eskubidea eratzen edo eskualdatzen delako.

2.- Xede horietarako, ondoko hauek izango dira hiri lurrak:

Hiri-lurzorua, urbanizatu daitekeena, egitaraupeko urbanizagarria edo egitaraurik gabeko urbanizagarria; azken hau Hirigintzako Jarduketarako Egitaraua onetsi den unetik bertatik. Zolatutako bideak edo espaloi zintarridunak dituzten lurrak ere hiri-lurtzat hartuko dira baldin eta ezaugarri horiez gain estolderia, ur-hornidura, energia elektrikoaren hornidura eta herriko argiak badituzte. Hiri-eraikuntzak dauden lurrak ere halakotzat joko dira.

Nekazaritzako legerian bestelakoa ezarri bada ere, zatikatzen diren lurrak ere hiri-lurtzat hartuko dira, beti ere zatikapen horrek nekazaritzako erabilera hutsaltzen badu eta, hala ere, haien landa-izaeran aldakuntzarik ez bada, zerga honetakoek ez diren beste ondorioetarako.

III.  LOTURARIK EZA

4. artikulua.

1. Ondasun Higiezinen gaineko Zerga dela-eta landa-lurtzat jotzen diren lurren balioaren gehikuntzagatik ez da honako zerga hau ordaintzen. Zerga hau ordainduko da berriz, Ondasun Higiezinen gaineko Zerga dela eta, hiri-lurtzat jo behar diren lurren balioaren gehikuntzagatik; lur horiek Katastroan eta Erroldan hiri-lur moduan agertu ala ez.

2. Ezkontideek ezkontza-sozietateari ondasunak edo eskubideak ekartzen dizkiotenean ez dago Zerga ordaindu beharrik, ez eta hark ordainketa gisa adjudikazioak jasotzen dituenean eta ezkontideek ondasun komunen ordainketa gisa elkarri eskualdatzen dizkiotenean ere.

Halaber, ezkontza deuseztatu edo senar-emazteak banandu edo dibortziatuz gero, horretaz emandako epaia betearazteko ezkontide batek besteari ondasun higiezinak eskualdatzen badizkio edo ezkontideek euren seme-alabei eskualdatzen badizkie, eragiketa ez dago Zergaren kargapean, ezkontzaren araubide ekonomikoa dena delakoa ere.

3. Gauza bera aplikatuko da, aurreko paragrafoetan aipatu balizkoen arabera, Izatezko Bikoteak arautzekoa den maiatzaren 7ko 2/2003 Legean xedatutakoarekin bat etorriz osatutako izatezko bikoteko kideek egiten dituzten ekarpen, adjudikazio etaeskualdaketei.

4. Ohiko etxebizitza ordainean eman duten hipoteka-zordun edo haren bermatzaileek eginiko eskualdatzeak, hipoteka bidez bermatutako zorrak kentzeko, zerga honetatik salbuetsita egongo dira, kreditu entitateekin edo, modu profesionalean, maileguak edo hipoteka-kredituak ematen dituzten entitateekiko zorrak izan ezik.

Halaber, salbuetsita egongo dira aurreko baldintzak ematen diren etxebizitza eskualdatzeak, notario edo epaile bidezko hipoteka betearazpen bidez eginda badaude.

Salbuespenerako eskubidea izateko, eskatzen da zordun edo bermatzaileak edo familia unitateko beste edozeinek, etxebizitzaren besterentzea ekidin ahal izateko momentuan, hipoteka-zor osoa estaltzeko tamainako ondasun edo eskubide nahikorik ez edukitzea. Baldintza hori betetzen dela usteko da. Dena den, gerora, kontrakoa egiaztatuko balitz, egoki den zerga-likidazioa igorriko litzateke.

Atal honetan jasotako ondoreetarako, ohiko etxebizitzatzat joko da Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Arauko 87. artikuluko 8. atalak definitzen duena.

Familia unitate kontzeptuari dagokionez, Arau bereko 98. artikuluak dioena hartuko da. Ondore horietarako, ezkontza eta izatezko bikotea (Eusko Legebiltzarreko maiatzaren 7ko 2/2003 legeak definitzen duena) baliokideak izango dira.

IV. SALBUESPENAK

5. artikulua.

1.- Zerga honetatik aske daude ondoko egintzen ondorioz azaltzen diren balio-gehikuntzak:

a) Zortasun-eskubideak eratzea eta eskualdatzea.

b) Salbuetsita egongo dira Espainiako Ondare Historikoari buruzko ekainaren 25eko 16/1985 Legean eta Euskal Ondare Kulturalari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legean ezarritakoaren arabera multzo historiko-artistiko adierazitako eremu baten barruan dauden ondasunen edo kultur intereseko adierazitako ondasunen eskualdaketak, baldin eta jabeek edo eskubide errealen titularrek frogatzen badute higiezinak artatzeko, hobetzeko edo zaharberritzeko obrak egin dituztela euren kargura, balioaren gehikuntza izan den epealdian.

Xede horretarako, kontsumoko prezioen indizearen arabera eguneratutako Eraikuntza Instalazio eta Obren gaineko Zergaren ondorioetarako, higiezinaren katastro-balioa egindako obren balioa baino txikiagoa bada, jabeek frogatu beharko dute higiezinak artatzeko, hobetzeko eta zaharberritzeko obrak egin dituztela euren kargura.

Idatz-zati honetan ezarritakoaren ondorioetarako salbuesteko eskabidearekin batera aintzat hartu beharko dira honako agiri hauek:

1. Zergaren xede diren eskualdatutako ondasunak multzo historiko-artistikoaren barruan daudela edo kultura-intereseko ondasuntzat hartu direla  egiaztatzen duten agiriak.

2. Obren hirigintza lizentzia edo obrak burutzeko agindua.

3. Tramitatutako obra-lizentziagatik ordaindu behar den tasaren ordainketa-gutuna

4.Obra bukaerako ziurtagiria.

2. Halaber, balio-gehikuntzak zerga honetatik aske daude zerga ordaindu behar dutenak ondoko pertsona edo erakundeak direnean:

a) Estatua, Euskal Herriko Autonomia Erkidegoa, Bizkaiko Lurralde Historikoa eta bertako toki erakundeak, eta Autonomia Erkidegoko eta toki erakunde horietako organismo autonomoak eta zuzenbide publikoko antzeko erakundeak.

b) Zerga aplikatu den udalerria eta bertako toki-erakunde guztiak, bai eta haietan ari diren organismo autonomoen zuzenbide publikoko antzeko erakunde guztiak ere.

c) Ongintzako edo ongintza-irakaskuntzako erakundeak.

d) Gizarte Segurantzaren eta indarreko legeriaren arabera eraturik dauden mutualitate eta montepioen kudeaketa-erakundeak.

e) Nazioarteko hitzarmen edo itunetan zerga honen salbuespena aintzatetsi zaien pertsona edo erakundeak.

f) Administrazioaren emakida lehengoragarrien titularrak, haiei loturiko lurrei dagokienez.

g) Gurutze Gorrikoak eta arauz zehazten diren antzeko beste erakunde batzuenak."

h) Irabazizkoa ez diren erakundeak.

Lurren eskualdatzeak edo horien gaineko jabaria mugatzeko gozamenezko errege-eskubideen erraketa nahiz eskualdatzea denean, horiek irabazizkoa ez den erkunde batek kostu bidez egiten dituenean, zerga horretako salbuespena izateko, beharrezkoa izango da lur horiek Ondasun Higiezinen gaineko Zergako salbuespena aplikatzeko baldintzak betetzea.

Ezarritako salboespena aplikatzeko, ezin bestekoa izango da izarabazizkoak ez diren erakundeen otsailaren 24ko 1/2004 Foru Arauko 16 artikuluko 1. atalean arauturiko aukeraren erabilera Udalari jakinaraztea eta leen aopatutako Foru Arauren bigarren Tituluan arauturiko zerga-araubide bereziari lotutako baldintzak nahiz kasuak betetzea.

V. SUBJEKTU PASIBOAK

6. artikulua.

1. Zergaren subjektu pasiboa da zergadun gisa:

a) Lurren dohaineko eskualdaketetan edo jabaria mugatzen duten gozamen-eskubide errealen dohaineko eraketan edo eskualdaketan, lurra eskuratzen duen edo eskubide errealaren eraketa edo eskualdaketa jasotzen duen pertsona fisikoa edo juridikoa, edo Zergei buruzko Foru Arau Orokorraren 34.3 artikuluan aipatutako erakundea.

b) Lurren kostu bidezko eskualdaketetan edo jabaria mugatzen duten gozamen-eskubide errealen kostu bidezko eraketan edo eskualdaketan, lurra eskualdatu edo eskubide erreala eratu edo eskualdatzen duen pertsona fisikoa edo juridikoa, edo Zergei buruzko Foru Arau Orokorraren 34.3 artikuluan aipatutako erakundea.

2. Aurreko zenbakiko b letran aipatutako kasuetan, zergadunaren ordezko subjektu pasibotzat hartuko da lurra eskuratzen duen edo eskubide errealaren eraketa edo eskualdaketa jasotzen duen pertsona fisikoa edo juridikoa, edo Zergei buruzko Foru Arau Orokorraren 34.3 artikuluan aipatutako erakundea, zergaduna egoitza Espainian ez duen pertsona fisikoa bada.

3. Ordainean ematearen, hipoteka-zordunaren edo bermatzailearen ohiko etxebizitzaren hipoteka-betearazpen judizial edo notarialaren  ondoriozko eskualdatzeetan, onuraduna kreditu entitatea bada edo, modu profesionalean, maileguak edo hipoteka-kredituak ematen dituen entitatea bada, zergapekoaren ordezko den subjektu pasibotzat joko da higiezina erosten duen entitatea, eta ordezkoak ezin izango dio zergapekoari eskatu ordaindutako zerga-obligazioen zenbatekoa. Atal honetan jasotako ondoreak eman daitezen, Foru Arau honetako 2. Artikuluan azaltzen diren baldintza berberak eman beharko dira salbuetsita egoteko eskubidea izateko

VI. ZERGA-OINARRIA

7. artikulua.

1. Zerga honen oinarria hiri lurren balioaren benetako gehikuntza da, sortzapenarekin batera azaltzen dena, eta gehienez hogei urtean metatutakoa.

2. Aurreko lerrokadan aipatutako benetako gehikuntza zenbatekoa den zehazteko, lurrak sortzapen-egunean duen balioari I. eranskinean jasota agertzen den eskalaren portzentajea aplikatuko zaio.

3. Artikulu honetako bigarren zenbakian adierazitako portzentajea zenbatekoa den zehazteko, ondoko arauak erabiliko dira:

Lehenengoa: Zergaren menpeko eragiketa bakoitzaren balio gehikuntza, aipatutako gehikuntza agerian gertatu den urte kopurua barruan hartzen dituen aldirako artikulu honetako 2. zenbakian ezarritako urteko portzentajearen arabera zehaztuko da.

Bigarrena: Sortzapen-unean lurraren balioari aplikatu beharreko portzentajea, kasu jakin bakoitzari aplikatu ahal zaion urteko portzentaia eta balio gehikuntza agerian jarri izan deneko urte kopurua biderkatzean lortuko den emaitza izango da.

Hirugarrena: Lehenengo arauari jarraiki eragiketa zehatzei aplikatu ahal zaien urteko portzentajea zehazteko, eta, orobat, bigarren arauari jarraiki urteko portzentaje hori zenbat urtez biderkatu behar den finkatzeko, balio-gehikuntza izan den epealdiko urte osoak zenbatuko dira soilik; horrenbestez, ez dira kontuan hartuko urte-zatikiak.

8. artikulua.

Lur-eskualdaketetan, lurren balioa zerga sortzen denean Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ondoreetarako finkatutakoa izango da.

9. artikulua.

1.- Jabaria mugatzen duten ondasunen gaineko eduki-eskubide errealak eratzen eta eskualdatzen direnean, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren ondoreetarako finkatuta dauden arauak ezarriz, eskubideek duten balioaren eta 7. artikuluan definitu den balioaren arteko aldeari aplikatu zaizkio I. eranskinean jasotako urte-portzentajeak.

2.- Eraikin edo lur batean solairu bat edo gehiago eraikitzeko eskubidea eratzen edo eskualdatzen denean, edo zorupean eraikitzeko eskubidea -azalaren gaineko ondasun-eskubiderik ez eduki arren, I.  eranskinean adierazi dena alegia- 7. artikuluan finkatutako balioaren zatiari aplikatuko zaio, eta balioari eskualdaketa-eskrituran finkaturiko proportziotasun-modulua aplikaturik sortzen den balioari edo, horren ezean, hegalduran edo zorupean eraikiko den azalera edo bolumenaren eta guztirako azalera edo bolumenaren arteko proportzioa aplikaturik sortzen denari.

 

3.- Derrigorrezko desjabetzapenetan, urteko portzentajeen taula, I. eranskinean ageri dena, balioespenaren zati bati aplikatuko zaio, hain zuzen, lurren balioari dagokion zatiari.

VII.  ZERGA KUOTA

10. artikulua.

Zerga honen kuota zerga-oinarriari eranskinean adierazi den karga-tasa aplikatuz sortuko da.

VIII.  HOBARIAK

11 artikulua.

Zergaren kuota osoaren % 100eko hobaria ezarriko da, heriotza dela bide, ondorengoentzat edo adoptatuentzat, ezkontidearentzat edo izatezko bikoteentzat –maiatzaren 7ko 2/2003 Legean ezarritakoaren arabera eratutakoak badira–, eta aurrekoentzat zein adoptatzaileentzat irabazteko asmoarekin egiten diren lur-eskualdaketetan eta jabaria mugatzen duten gozamen-eskubide errealak eskualdatzen edo eratzen direnean.

IX.  ZERGAREN SORTZAPENA

12. artikulua.

1.- Zergaren sortzapena ondoko kasuetan gertatuko da:

a) Lurraren jabetza eskualdatzen denean, kostubidez zein dohainik, bizien artean edo heriotzaren ondorioz. Sortzapena eskualdaketa egunean gertatuko da.

b) Jabaria mugatzen duen eduki eskubide errealen bat eratzen edo eskualdatzen denean. Sortzapena eraketa edo eskualdaketa egunean gertatuko da.

Arestian adierazi denaren ondoreetarako, ondokoak hartuko dira eskualdatze eguntzat:

a) Bizien arteko egintza edo kontratuetan agiri publikoa ematen den eguna eta, dokumentu pribatuak direnean, agiriok erregistro publikoan inskribatzen diren eguna edo  lanbidearen zioz funtzionario publiko bati ematen zaizkion eguna.

b) Heriotz ziozko eskualdaketetan, sortzailearen heriotza data.

2.- Baldin eta, epai edo administrazio ebazpen irmo baten bidez, lurren eskualdaketa edo lurrak edukitzeko eskubide erreala eragiten duen egintza edo kontratua deuseztaturik, hutsaldurik edo suntsiarazirik dagoela adierazten edo aitortzen bada, subjektu pasiboak aurretik ordaindutako zergaren itzulketarako eskubidea izango du, baldin eta egintza edo kontratu hori irabazteko ondorerik gabekoa bada eta zergaren itzulketa ebazpen irmoa ematen denetik bost urte igaro baino lehen eskatzen bada. Interesatuek elkarri Kode Zibilaren 1295. artikuluko itzulketak egin beharra dutela bidezkotu ezean, irabazteko ondoreak daudela ulertuko da.  Hutsalketa edo suntsiarazpena zergapeko subjektu pasiboak betebeharrak ez betetzearen ondorioz adierazten bada ez da itzulketarik izango, nahiz eta egintza edo kontratua irabazteko ondorerik gabekoa izan.

3.- Alderdi kontratatzaileek elkarren adostasunez kontratua ondorerik gabe uzten badute, ez da bidezkoa izango ordaindutako zerga itzultzea eta egintza zergapeko egintza berritzat joko da.  Elkarren adostasuntzat hartuko dira bai adiskidetze ekitaldiko abenikoa eta bai eskariari amore emate hutsa.

4.- Egintzek edo kontratuek baldintzaren bat dutenean, Kode Zibileko preskripzioen arabera kalifikatuko dira.  Baldintza etengarria bada, zerga ez da likidatuko hura bete arte.  Baldintza suntsiarazlea bada, zerga erreserba gisa eskatuko da baldintza betetzen denean, behar den itzulketa aurreko ataleko arauari jarraituz eginez gero.

5.- Alkar-poderosoaren edo testamentua egiteko ahalaren bidezko jaraunspenetan, ahala osorik erabiltzen denean edo ahala iraungitzeko gainerako karietariko bat gertatzen denean izango da zergaren sortzapena.

Alkar-poderosoan edo testamentu egiteko ahalean norbaiti zerga honen pean dauden jaraunspeneko ondasunen gozamena edukitzeko eskubidea ematen bazaio, ahala erabiltzen ez den artean gozamenaren likidazio bi egingo dira: bata behin-behinekoa, oinordetza hastean sortzapena izango duena, biziarteko gozamenari buruzko arauen pean, eta bestea behin-betikoa, alkar-poderosoa edo testamentu egiteko ahala erabiltzen denean, aldi baterako gozamenaren arauen pean, kausatzailearen heriotzatik igarotako denboraren arabera. Behin-betiko likidazioagatik ordainduko dena konturako sarreratzat konputatuko da eta bien arteko aldea gozamendunari bihurtuko zaio, bidezkoa bada.  Aldi baterako gozamenaren ziozko behin-betiko likidazioa eta alkar-poderosoa edo testamentu egiteko ahala erabiltzeagatik edo berau iraungitzeko gainerako kariengatik jaraunsle direnen likidazioa aldi berean egingo dira.

X. KUDEAKETA

13. artikulua.

Subjektu pasiboek aitorpena aurkeztu behar diote Udalari; Udalak ezarritako eredu ofizialaren arabera egin beharko dute aitorpen hori eta kuota finkatzeko behar diren zerga elementuak eta gainerako beharrezko eta nahitaezko datuak jasoko dira bertan. Aitorpena aurkezten den unean bertan ordaindu beharko da kuota.

14. artikulua.

Aitorpena aurkezteko eta kuota ordaintzeko epeak ondoren agertzen direnak izango dira; zergaren sortzapena hasten denetik zenbatuta betiere:

a) Inter vivos egintzei buruzko aitorpenak, 30 asteguneko epea.

b) Heriotzaren ondoriozko egintzei buruzko aitorpenak, sei hileko epea; subjektu pasiboak eskatuz gero, epea beste sei hilabete luza daiteke.

15. artikulua.

1.- Aitorpenarekin batera, zergapeko egintza edo kontratua agerrarazten duen ziurtatutako agiria aurkeztu beharko da nahitaez.

2.- Eskatzen diren salbuespen edo hobariak, halaber, agirien bidez ziurtatu beharko dira.

16. artikulua.

Udal Administrazioak eskubidea du interesdunei agindeia egiteko eta hogeita hamar eguneko epean (interesatuak eskatuz gero epea hamabost egun luzatu ahal izango da) zerga likidatzeko bidezkotzat jo ditzakeen agiri guztiak eskatzeko; epe horretan egindako agindeiari  erantzuten ez dietenek, dagozkien arau hauste eta tributu zehapenak izango dituzte, baldin eta adierazi diren agiriak aitorpena egiaztatzeko  beharrezkoak badira. Adierazi diren agiri horiek interesatuak bere onurarako bakarrik alegaturiko gorabeherak egiaztatzeko bitarteko hutsak balira, agindeiari ez erantzuteak, alegatu bai baina zuritu gabeko zertzeladak kontutan hartu gabe likidazioa egitea ekarriko du.

17. artikulua.

12. artikuluan xedatu dena gora-behera, ondoren aipatuko direnak ere zerga egitatea jakinarazi behar diote Udalari, subjektu pasiboei ezarritako epeen barruan:

a) Zerga ordenantza honen 6. artikuluko a) letran adierazitako balizkoak bizien arteko negozio juridikoen ondorioz gertatzen direnean, dohaintzailea edo kasuan kasuko eskubide erreala eratzen edo eskualdatzen duena.

b) Arestian aipatu den 6. artikulu horretako b) letrako balizkoak gertatzen direnean, eskuratzailea edo kasuan kasuko eskubide erreala eratzen edo eskualdatzen zaiona.

18. artikulua.

Halaber, notarioek, egutegiko hiruhileko guztien lehenengo hamabostaldietan, egutegiko aurreko hiruhilekoan egiletsiak dituzten agiri guztien zerrenda edo aurkibidea igorri behar diote Udalari. Zerrendan alderdi eskuhartzaileen izen-deiturak, nortasun agiri nazionalen zenbakiak eta helbideak eta zerga honen peko egitate, egintza edo negozio juridikoak jaso behar dira, hilburuko egintzak izan ezik.  Halaber, sinadurak aintzatetsi edo legeztatzeko aurkeztu dizkieten egitate, egintza edo negozio juridikoei buruzko agiri pribatuen zerrenda igorri behar dute epe beraren barruan.  Atal honetan ezarritakoa gorabehera, Lurralde Historikoko Zerga Arau Orokorrari buruzko Foru Arauan ezarri den lankidetzarako betebehar nagusia bete behar da.

19. artikulua.

1.- Udal Administrazioak aitortu ez diren zerga oinarriak burutu direla baldin badaki, administrazioak interesatuei agindeia egingo die 13. artikuluan aipatzen diren epeen barruan, aipatutako aitorpena egin dezaten. Horrez gain, ezarri beharreko tributu urratzeak eta bidezkoak diren zehapenak ezarri beharko dituzte.

2.- Udal Administrazioak arestian ezarritako agindeiak bideratu ondoren, interesatuek ez badute aurkeztu beharreko aitorpena aurkezten, administrazioak ofiziozko espedientea tramitatuko du, esku artean dituen datuekin; ondoren bidezkoa den likidazioa egingo du; horrekin batera dirua sartzeko epeak eta bidezkoak diren errekurtsoen berri ere eman beharko du. Horrez guztiaz gain eta bidezkoa bada, tributu urratzeak eta bidezko diren zehapenak ere ezarriko dituzte.

XI. XEDAPEN GEHIGARRIA

Goian aipatu den 9.1 artikuluan xedatu denaren ondorioetarako eta Ondare Eskualdaketa eta Egintza Juridiko Dokumentatuei buruzko Zerga onetsi duen Foru Araua indarrean dagoen bitartean, hurrengo arau hauek bete beharko dira:

1. a) Aldi baterako gozamenaren balioa ondasunen balioaren proportzioan egingo da, urtebeteko epealdiko 100eko 2a, baina 100eko 70a gainditu gabe.

b) Biziarteko gozamenetan, balioa ondasunen balio osoaren %70ekoa dela iritziko da gozamendunak 20 urte baino gutxiago dituenean eta hori gutxituz joango da, hortik gorako urte bakoitzeko 100eko 1eko proportzioan; muga  balio osoaren 100eko 10ekoa izango da.

c) Pertsona juridiko baten alde egindako gozamena, 30 urtetik gorako eperako edo denbora mugatu gabe egongo balitz, eragin fiskaletara, ebazpen baldintzapeko jabetza osoko transmisiotzat joko da.

2. Jabetza soileko eskubidearen balioa, gozamenaren balioaren eta ondasunen balio osoaren arteko aldearen bidez konputatuko da.  Era berean eta aldi baterako diren biziarteko gozamenetan jabetza soila neurtzeko, goian aipatu diren lehen zenbakiko arauetatik balio gutxien ematen diona aplikatuko da.

3. Erabilera eta bizitoki eskubide errealen balioa ezartzeko, aldi baterako gozamenaren edo biziartekoen gozamenaren –bata edo besteari, kasuaren arabera- balorazioari dagozkion arauak, horiek ezarriak izan zireneko ondasunen balioaren 100eko 75ari aplikatuko zaizkio.

4. Arrazoia edozein dela ere, katastro-baliorik ezarrita ez duten ondasun higiezinetan, lurzoruaren balioa zehaztuko da 8/89 Foru Arauaren bigarren xedapen iragankorrean xedatutakoaren arabera zehaztutako unitateko balio-tasen indizea aplikatuz.

Hala ere, behin-behineko likidazioa izango da. Aipatutako higiezinari Bizkaiko Foru Aldundiko  Katastro eta Balorazio Zerbitzuak katastro-balioa ezartzen dion unetik aurrera, behin betiko likidazioa egingo da, eta subjektu pasiboari aldea itzuliko zaio, bere aldekoa bada, edo Administrazioak bere alde duen diferentziaren bidez.

XII.  BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Hiri Lurren balioaren gehikuntza zehaztea.

Bat.- Zerga honen zerga-betebehar nagusia sortzeko beharrezkoa izango da lurren balioaren gehikuntza izatea, berorien jabetzaren eskualdatzearen ondorioz edozein titulugatik agerian jarritakoa edo lurren gainean jabaria mugatzen duen eduki-eskubidea eratzen edo eskualdatzen delako, xedapen gehigarri honetan xedatutakoaren arabera zehaztua.

Bi.- Aurreko atalean xedatutakoaren helburuetarako, lurren balioaren gehikuntza jabetzaren eskurapen-prezioaren alderaketaren bidez zehaztuko da, edo hala badagokio, jabaria mugatzen duen eduki- eskubide erreal baten eraketarenaz edo eskualdaketarenaz, eta eskualdaketa-balioarenaz, edo hala badagokio, jabaria mugatzen duen eduki-eskubidearen eraketaz edo eskualdatzeaz.

Zergen foru-administrazioak egoki jo ditzakeen balio-egiaztapenak alde batera utzi gabe, eskurapen-balioak eta eskualdatze-balioak dagozkien jabetza-tituluetan edo jabaria mugatzen duen eduki-eskubide errealen eraketa edo eskualdaketa egiaztatzen dituzten dokumentuetan jasotakoak izango dira. Atal honi dagozkion balioen gainean ez da ezein gastu-gehikuntzarik egingo, ez hobekuntzagatik edo bestelako kontzepturengatik, eta ez da eguneratuko denboraren joanagatik.

Bigarren atal honetan aipatzen diren lurzoruen balioaren gehikuntza zehazteko erreferentzia moduan hartutako balioetan berariaz desberdintzen ez bada eraikuntzari eslei dakiokeen balioa eta lurzoruari eslei dakiokeenaren artean, Zerga honen sortzapen unean indarrean dagoen katastro-balioari dagokion proportzioa hartuko da erreferentzia moduan, lurzoruaren katastro-balioarena eta eraikuntzaren katastro-balioarena. Lurzoruaren katastro-balioa eta eraikuntzarena banakatu ezingo balira, hura aplikatu ahal izango da 100eko 60ko murriztapenarekin.

Hiru. Aurreko bigarren atalean aipatzen diren balioak zehazteko helburuarekin kontuan hartu beharreko datak lurzoruaren eskurapenarenak izango dira, edo hala badagokio, jabaria mugatzen duen eduki-eskubide errealaren eraketarena edo eskuratzearena, eta eskudaldatzearen data, edo hala badagokio, jabaria mugatzen duen eduki-eskubide errealaren eraketarena edo eskualdatzearena.

Lau. Lurzoruaren prezioaren gehikuntzarik ez badago, xedapen gehiarri honetan xedatutakoaren arabera eta etorkizunean egon daitezkeen eskualdatzeen ondoreetarako, eskualdaketa egongo duenaren aldetik aintzat hartuko dira lurzoruaz jabetzeko eta eskualdatzeko uneetako balioak.

Bost. Lurzoruaren prezioaren gehikuntzarik ez badago, xedapen gehigarri honetan xedatutakoaren arabera, Foru Arau honetako 7 artikuluan ezartzen diren betebehar formalak bete beharko dira, eta bereziki, bai eskurapen-balioa, bai eskualdatze-balioa justifikatzen dituzten dokumentuak atxikitu behar dira.

Sei. Lurzoruen balioaren gehikuntzarik baldin badago, artikulu honetan ezarritakoarekin ados, zerga-oinarria, zerga-kuota eta hiri lurren balioaren gehikuntzaren gaineko zerga osatzen duten gainerako elementak zehaztuko dura, ekainaren 30eko 8/1989 Foru Arauan ezarritakoaren arabera.

XIII.  XEDAPEN IRAGANKORRA

Bakarra. Hiri Lurren Balioaren Gehikuntzaren Gaineko Zergari dagokionez Erregimen iragankor aplikagarria.

1. 2017ko ekainaren 22aren aurretik sortutako zergei dagozkien likidazio irmoak.

2017ko ekainaren 22aren aurretiko sortzapenei dagozkien Hiri Lurren Balioaren Gehikuntzaren Gaineko Zergaren likidazioei buruz, data horren aurretik irmotasuna dutenak, ez zaie aplikatuko Zerga Ordenantzaren bigarren xedapen gehigarria, eta ondorioz hurrengo arau hauek aplikatuko dira:

1 Ez dira bidezkoak izango Zerga Ordenantzaren bigarren xedapen gehigarrian oinarritutako zuzenketak edo itzulketak.

2 Haiei dagozkien zerga-bilketako prozedurak amaitu arte jarraituko dute eta osorik exijituko dira atzeratutako edo zatikatutako zerga-zorrak.

2. 2017ko ekainaren 22aren ondoren Hiri Lurren Balioaren Gehikuntzaren Gaineko Zergaren likidazioak, data horren aurretiko sortzapenei dagozkienak.

Zerga Ordenantzaren bigarren xedapen gehigarrian ezarritakoa aplikagarria izango da 2017ko ekainaren 22aren ondorengo Hiri Lurren Balioaren Gehikuntzaren Gaineko Zergaren likidazioei, data horren aurretiko sortzapenei dagozkienak, beti ere aurretik sortzapen horiei dagokien irmotasuna iritsi duen likidaziorik eman ez bada.

3. Bide administratiboan dauden eta helegitea jarrita duten likidazioak, ebazpenaren zain.

2017ko ekainaren 22an ebazpenaren zain, bide-administratiboan dauden helegiteak, likidazioaz arduratzen den administrazio-organoari bidaliko zaizkio, hala badagokio, likidazio berria egin dezan Zerga Ordenantza honen bigarren xedapen gehigarrian eta xedapen iragankorrean ezarritakoa aintzat hartuz.

XIV.  AZKEN XEDAPENA

Ordenantza honen aldaketa 2017ko urriaren 26an egindako Osoko Bilkuran onetsi da, eta horrela jarraituko du harik eta bera aldatzea edo indargabetzea erabakitzen den arte.

ERANSKINA

2018

I. PORTZENTAJEEN KOADROA.

DENBORALDIA

URTEKO PORTZENTAJEA

a) 1-5 urte...........................................................

3,7

b) 10 urte arte.....................................................

3,5

c) 15 urte arte......................................................

3,2

d) 20 urte arte.....................................................

3,0

II. KARGA TIPOA

Zergaren kargako tipoa % 6,12tako izango da