« Atzealdea

Ordenanza fiscal:06.11 2019

06.11.- UDAL KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEAGATIKO TASA
24-12-2018 | Fiscales 2019

1. ARTIKULUA: Zerga egitatea

Prezio publiko honen zerga egitatea udalaren edozein kirol instalazio erabiltzea edo erabiltzeko aukera izatea da, abonatu gisa edo erabiltzaile huts gisa.

2. ARTIKULUA: Zergak ordaindu beharra

Zerga ordaindu beharra, kasuen arabera, une hauexetan hasiko da:

1. Abonatu gisa ematen denean izena, ondoren instalazioak erabiliko dituen ala ez aintzat izan gabe.

2. Instalazioren bat une jakin batean erabiltzeko eskatzen denean, baldin eta, ordenantza honetan ezarritakoa dela bide, erabilera prezioren bat ordaintzearen menpe badago, bai abonatua ez delako, bai berariazko tarifa bat ezarri delako aurretik.

3. ARTIKULUA: Subjektu pasiboa

Prezio publiko honen subjektu pasiboak udalaren kirol instalazioak erabiltzen duten pertsona naturalak edo juridikoak dira, edo abonatu gisa izena emanda, instalazioak erabiltzeko aukeraz jabetzen eta kirolak erabiltzen dituztenak.

Subjektu pasiboa adin txikikoa denean, abonatu gisa izena ematean zerga ordaindu beharra dagokio adin txikikoaren gurasoen ahalgoa edo tutoretza duenari, eta zergadunaren ordezkoa izango da. Nolanahi ere, instalazioren bat inoiz erabiltzen denean, prezio publikoren bat ordaindu behar bada, instalazioa erabili duenak ordaindu beharko du.

4. ARTIKULUA._Tarifak

Udal zerbitzuak eta instalazioak erabiltzeagatiko tarifak zerbitzuen katalogoan zehaztu dira.

Familiaren ordainketan izena emateko urtean 26 urtetik beherako seme-alaba guztiak sartzen dira, berdin delarik harpidetza mota edo izaera zein den. Adin hori beteta, familiaren ordainketatik kanpo geldituko dira, urtarrilaren 1etik aurrera, eta norbanakoaren ordainketari dagokion kuota sortuko zaio hala nahi dutenen kasuan.

26 urtetik beherakoen norbanakoaren kuotak izena emango den urtean adin hori dutenen pertsonengan izango du eragina

Honakoek osatzen dute familia unitatea

•Eskatzailea.

•Ezkontidea, baliogabetasun, banaketa edo dibortziorik ez badago, edo ohiko bizilaguna.

•Familia buruaren mende dauden seme-alaba edo asimilatuak, 26 urte betetzen duten urtera arte.

Helbide berean egon behar dute erroldatuta guztiek. Aintzat hartuko dira, epai edo Eusko Jaurlaritzaren Familia Bitartekaritzako Zerbitzuan edo organo baliokidean erdietsitako Bitartekaritza Akordio bidez, araututa geratu diren bizikidetza unitateen porrot egoerak

Leioako Udalak ahalmena du sartzeko tarifa bereziak ezartzeko, kirol ekitaldiak, kultura ekitaldiak edo bestelako ekintzak antolatzen direnean; kasu horretan abonatua izateak ez du ahalmenik emango sarrera doan izateko. Tarifa horiek Osoko Bilkuran hartutako erabakiz ezarriko dira, Kontuen Batzorde Bereziak irizpena eman ondoren.

5. ARTIKULUA._Kuotaren hobariak

Abonatuen tasen gainean, honako hobari hauek aplikatuko dira:

A motako hobariak:

Hobari hauek gutxienez udalerrian azken bi urteetan erroldaturik dauden abonatuei aplikatuko zaizkie.

•Familia unitateko kide bakoitzeko 7.520 € edo gutxiagoko diru-sarrerak dituztela egiaztatu ahal duten pertsonek, %100eko murrizketa izan dezakete edozein abonu motatan

•Diru-sarrerak bermatzeko errenta (DSBE) jaso edo onuradunak direnak eta langabeak y familia unitateko kide bakoitzeko 7.521 eta 10.090,08€ bitarteko diru-sarrerak dituzten langabetuek, eta hala egiaztatzen dutenek, %75eko murrizketa iza dezakete edozein abonu motatan.

Hobari honetarako eskubidea duten eta ikastaro edo jardueraren baten izena ematen duten pertsonen kasuan %50eko kenkarirako eskubidea izango dute ikastaro edo jardueran. kenkari hau behin baino ez zaio aplikatuko jarduera bati.

B motako hobariak:

Hobari hauek gutxienez udalerrian azken sei hilabeteetan erroldaturik dauden abonatuei aplikatuko zaizkie.

-65 urtetik gorako pertsonek, soilik banakako txarteletan, kuotaren % 50eko hobaria izango dute. 65 urteko adina kontuan izango da betetzen diren urteko urtarrilaren 1ean

-26 urtetik beherako pertsonek kuotan %50eko hobaria izango dute, 26 urte betetzen dituzten urtarrilaren batera arte.

C motako hobariak:

Hobari mota hori udalerrian gutxienez sei hilabete erroldatuta daramaten abonatuei aplikatuko zaie eta edozein txartel motari aplikatuko zaio.

•Familia ugaria: Familia ugariaren titulu eguneratua duten abonatuei kuotan %20ko hobaria aplikatuko zaie.

•Guraso bakarreko familiak: Guraso bakarrak eta seme-alaba batek edo batzuek osatutako familien kideei kuotan %20ko hobaria aplikatuko zaie. Behar diren agiriekin egoera egiaztatzen duten alargun, dibortziatu eta banatuak guraso bakarreko familiatzat hartuko dira.

Hobari mota honek ez du ikastaro edo jardueretan inolako hobarirako eskubiderik ematen.

Udalak edozein momentutan hobaria kalkulatzeko behar den dokumentazio osoa eskatu ahalko du.

Hobariak ez dira metagarriak. Bakar bat hartu ahal da.

Hobari guztiak urtero berrikusiko dira eta ez dira automatikoki berriztatuko.

6. ARTIKULUA._Tarifen sortzapena

Abonatuen kuotak urtarrilaren 1ean sortuko dira eta urte naturalari dagozkio, bazkide gisa alta edo bajak ematen diren kasuetan izan ezik. Tasaren kuotaren zenbatekoa seihileko naturalen arabera hainbanatuko da, bazkide izaerako alta edo baja kasuetan, alta edo baja ematen den datari dagokiona barne. Urteko abonuen baja idatziz aurkeztu beharko da Sakonetako kiroldegian edo gutuna, e-maila edo faxa bidaliz, ekainaren 25a edo abenduaren 25a baino lehen, hurrengo seihilekoan eragina izan dezan. Torresoloko instalazioetako udako abonuaren kasuan, 05/25a baino lehen izango da eta hileko abonuen kasuan, bajak eragina izango duen aurreko hilabetearen 25a baino lehen.

Leioako UKIetan jarraitutasunez emandako jardueren kuotak hilero sortuko dira. Tasaren kuotari dagokion zenbatekoa hamabostaldi naturaletan hainbanatuko da, justifikatutako arrazoiengatik (osasunekoak edo lanekoak), jardueren kuotetako alta edo baja eginez gero

Leioako Udalak erabakiko du beharrezkoa den ordainketak banku-helbideratzearen bidez egitea; bai bazkide-kuotari eta baita edozein motatako ikastaro, jarduera, eta, oro har, udalaren kirol-instalazioak erabili edo erreserbatzeari dagozkienak.

UKIetako jarduera edo ikastaroren batean baja eman nahi izanez gero, idatziz adierazi beharko da Sakoneta kiroldegiko bulegoetan, edo postaz, posta elektronikoz zein faxez bidali, bajak ondoreak izango dituen hilaren aurreko hilaren 25a baino lehen.

Udal Kiroldegietako Instalazioen edozein kuota ez ordaintzeak (abonatua, jarduera, erreserba eta abar) Jarduera edo abonu guztietan baja ematea ekarriko du, ordainketa ezaren aldiaren amaieran. Gainera, ezin izango da ez abonatu gisa alta eman, ez jarduera batean ere izena eman, ordaintzeke dagoena ordaindu arte.

Arau Orokorrak

7. ARTIKULUA._

Abonatua izateak ahalmena ematen du udalaren kirol instalazioetan sartzeko eta bertan aritzeko instalazio bakoitza zabalik dagoen egun eta ordutegi orokorrean.

Aurreko paragrafoan ezarritakoak ez du salbuesten instalazio eta zerbitzu jakin batzuk erabiltzeko 4. artikuluan ezarritako tarifa bereziak ordaintzetik.

8. ARTIKULUA._

Kirolei buruzko berariazko ikastaroak edo klaseen kasuan, Leioako Udalak egokitzat hartzen dituen kuotak jarriko ditu, ikastaroen kostuak kontuan izanda.

9. ARTIKULUA._

Leioako Udalak berekin gordetzen du instalazioak edo/eta zerbitzuak alokatzeko eskubidea, baita partikularrekin –pertsona fisikoekin zein juridikoekin- hitzarmenak finkatzeko ere, zertarako eta instalazioren baten ordu jakin baten edo ordu jakin batzuetan erabilera esklusiboki izateko, beti ere ordenantza honen 4. artikuluan ezarritakoa beteta.

10. ARTIKULUA._

Leioako Udalak edozein unetan egokitzat hartzen dituen agiriak eska ditzake abonatuek hobariak, salbuespenak eta, oro har, kuoten murrizpenak izan ditzaten, etekin horiek izateko eskubidea ematen duen ahalmena nahikoa egiaztatuta.

11. ARTIKULUA._

Biztanle erroldatik baja emanez gero, Udal Kirol Instalazioetako abonatu erroldatuaren izaera galduko da, tarifen hurrengo sortzapena egiten denetik aurrera.

12. ARTIKULUA._

Foru Arauarekin, Bizkaiko Lurralde Historikoko martxoaren 10eko Zergen 2/2005 Foru Arau Orokorrean ezarritakoarekin bat etorriz, Leioako Udalak kolektiboki jakinarazi ahal ditu urteko kuoten kitapenak Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuko diren ediktuen bidez.

13. ARTIKULUA._Arau-hausteak eta zerga-zigorrak

Zerga arau-hausteei eta zigorrei dagokienez, Bizkaiko Lurralde Historikoko Zerga-zigorrei buruzko Araudian, uztailaren 21eko 100/2005 Dekretuan, jasotako arauak aplikatuko dira.

14. ARTIKULUA._ Ikastaro aurreinskripzioak

Ikastaroetako inskripzio edo aurreinskripzioei dagokienez, zozketa egin behar den kasuetan, UDA kanpaina kenduta, bazkide izan beharko dute aurreinskripzio epea ireki baino hilabete lehenago.

Tarifa 2019

Urteko ABONATUEN KUOTAK

Urteko abonatuak izanik, kirol instalazioetan sartzeko eta horiek erabiltzeko eskubidea dute, tarifa bereziekin.

Leioan erroldatutakoen familia abonua

152,91

Leioan erroldatuta ez daudenen familia abonua

298,18

Leioan erroldatutakoen banakako abonua

85,94

Leioan erroldatuta ez daudenen banakako abonua

167,57

Instalazio eta igerilekuetara SARTZEA

Abonatu gabeak, 26 urte artekoak 

2,27

Abonatu gabeak, 26 urte eta gehiagokoak 

3,49

4 urtetik beherakoak

 

Kirol KANTXA erabiltzea

(Alokatzeko denbora ordu betekoa da)

Areto futbola

Partikularrak 

24,06

Klubak eta kirol elkarteak

Udalerrikoak

24,06

Udalerritik kanpokoak

 

Frontoia

(3/4 pertsona) 

8,59

(1/2 pertsona) 

5,76

Abonatu gabeek, gainera, instalaziorako sarrera ordainduko dute adinaren arabera (instalazio eta igerilekuetara sartzeko prezioak).

SARRIENAKO ZELAIAK

Sarrienako Belar artifizialezko zelaiak alokatzea (ordu bete). Zelai erdia

Abonatuak  

44,64

Klubak eta kirol elkarteak

Udalerrikoak

44,64

Udalerritik kanpokoak

Kantxako argia 

9,15

Sarrienako Belar artifizialezko zelaiak alokatzea (aparteko jarduerak)

Abonatuak  

88,66

Klubak eta kirol elkarteak

Udalerrikoak

88,66

Udalerritik kanpokoak

165,10

Kantxako argia 

Sarrienako Belar artifizialezko zelaiak alokatzea (ordu bete). Zelai osoa

Abonatuak  

Klubak eta kirol elkarteak

88,66

Udalerrikoak

165,10

Udalerritik kanpokoak

BESTE kirol INSTALAZIO batzuk alokatzea

(Alokatzeko denbora ordu betekoa da)

Squasha

4,55

Abonatu gabeek, gainera, instalaziorako sarrera ordainduko dute, adinaren arabera (2. ataleko prezioak).

Zurezko gimnasioa

Partikularrak

12,03

Klubak eta kirol elkarteak

Udalerrikoak

12,03

Udalerritik kanpokoak

 

Tatamia

Partikularrak

24,06

Klubak eta kirol elkarteak

Udalerrikoak

24,06

Udalerritik kanpokoak

47,21

Sauna erabiltzea (alokatzeko denbora orudu betekoa da)

Abonatuak

3,49

Abonatu gabeak

5,06

Taldeak (4 pertsona gutxienez)

Abonatuak

2,48

Abonatu gabeak

3,03

12 saioko bonuak

Abonatuak

34,78

Ez abonatuak

50,55

MASAJE zerbitzua erabiltzea

Saio bakoitza ordu erdikoa da, zelulitisaren aurkako tratamenduak izan ezik

Abonatuak

11,37

Abonatu gabeak

19,41

Bonuak (5 saio)

Abonatuak

45,50

Abonatu gabeak

77,64

Zelulitisaren aurkako tratamendua

Abonatuak

24,06

Abonatu gabeak

29,72

MEDIKUNTZA zerbitzua erabiltzea

Abonatuak, ordu beteko kontsulta

18,30

Abonatu gabeak, ordu beteko kontsulta

41,05

Klubak eta kirol elkarteak

Udalerrikoak

15,97

2. Kiroletako gaitasuenko azterketak.

Kiroletako jardueraren batean izena emandako abonatuak

Abonatu gabeak

42,46

IGERILEKUAK ERABILTZEA

Bainu librea

Ikusi Instalazio eta igerilekuetan sartzea atala

Igeriketa ikastaroak

Igeriketa berezia (hiru hilabeteko ikastaroa)

Abonatuak

54,59

Abonatu gabeak

93,01

Haurtxoak (hiru hilabeteko ikastaroa)

Abonatuak

68,95

Abonatu gabeak

101,10

4 eta 6 urte bitarteko umeentzako egokitzapena (hiru hilabeteko ikastaroa)

Abonatuak

54,59

Abonatu gabeak

93,01

5 urtetik gorako umeentzako hastapena (hiru hilabeteko ikastaroa)

Abonatuak

47,52

Abonatu gabeak

93,01

Helduentzako hastapena eta hobekuntza (hilabeteko ikastaroa)

Abonatuak

24,62

Abonatu gabeak

46,51

Igeriketa eskola

Umeak, 3 egun astean

Abonatuak

10,11

Abonatu gabeak

15,17

Umeak 2 egun astean

Abonatuak

8,09

Abonatu gabeak

12,13

Umeak egun 1 astean

Abonatuak

4,04

Abonatu gabeak

6,07

Helduak, 2 egun astean

Abonatuak

14,36

Abonatu gabeak

23,76

Taldekako igeriketa ikastaroak

Ume bakoitza

38,42

GIMNASTIKA JARDUERAK

Muskulazioa

Abonatuak

21,23

Abonatu gabeak

34,88

Tonificazioa / Aerobica / Aqua fitness / Xumba

3 egun astean

Abonatuak

21,74

Abonatu gabeak

31,64

2 egun astean

Abonatuak

14,36

Abonatu gabeak

23,76

Body Completa

2 egun astean

Abonatuak

14,36

Abonatu gabeak

23,76

Luzaketak

Egun bat astean

Abonatuak

14,36

Abonatu gabeak

23,76

Pilatesa

2 egun astean

Abonatuak

43,17

Abonatu gabeak

71,17

Tonifikazioa + Zikloa

3 egun astean

Abonatuak

25,68

Abonatu gabeak

35,79

2 egun astean

Abonatuak

18,50

Abonatu gabeak

30,13

Zikloa / Combi – gym-a

3 egun astean

Abonatuak

25,68

Abonatu gabeak

35,79

2 egun astean

Abonatuak

18,50

Abonatu gabeak

30,13

Gimnasia abdominal hipopresiboa / gimnastika artikularra

Egun 1 astean

21,53

Abonatuak

35,59

Abontua gabeak

 

Gyrokinesia

Egun 1 astean

Abonatuak

21,53

Abonatu gabeak

35,59

Yoga

Egun 2 astean (ordu ta erdi)

Abonatuak

32,45

Abonatu gabeak

53,38

Yoga

Egun 1 astean (ordu bete)

Abonatuak

10,82

Abonatu gabeak

17,79

Areto dantzak

Egun 1 astean (2 ordu)

Abonatuak

13,85

Abonatu gabeak

20,83

Egun bat astean (ordu erdi)

Abonatuak

11,63

Abonatu gabeak

17,39

Sormenezko dantza / umeentzako Xumba

Egun 1 astean (ordu bete)

Abonatuak

7,08

Abonatu gabeak

10,41

2 egun astean (ordu bete)

Abonatuak

13,85

Abonatu gabeak

20,83

Dantza klasikoa – balleta

3 egun astean

Abonatuak

10,62

Abonatu gabeak

14,96

2 egun astean

Abonatuak

10,11

Abonatu gabeak

12,44

Hirugarren adinekoentzako gimnasia

Doan

0,00

Langabetuentzako gimnastika

(Lanbideren txartela aurkeztu ondoren doan)

0,00

KIROL ESKOLAK

Patinajea

2 egun astean

Abonatuak

8,09

Abonatu gabeak

12,13

Eskrima

Abonatuak

13,75

Abonatu gabeak

18,20

ARTE MARTZIALAK

Tai-chia

2 egun astean

Abonatuak

21,64

Abonatu gabeak

35,59

Aikidoa

2 egun astean

Abonatuak

21,64

Abonatu gabeak

35,59

ASTEBURUKO JARDUERAK

Partaidea lan egunetan

2,07

Banakako sarrera

Abonatuak

4,15

Abonatu gabeak

6,22

10 saioko bonoa

Abonatuak

25,98

Abonatu gabeak

36,40

Dantzak

Abonatuak

6,93

Abonatu gabeak

10,41

Ziklo

Abonatuak

9,25

Abonatu gabeak

15,17

Xumba

Abonatuak

7,18

Abonatu gabeak

11,88

Txartelaren kopia

4,75

KANPOKO IGERILEKUETARA SARTZEA

Udal kirol instalaziotako abonatuak

Udal kirol instalaziotako abonatu gabeak

26 urtetik beherakoen banakakoa (erroldatuak)

3,03

26 urtetik gorakoen banakakoa (erroldatuak)

4,04

26 urtetik beherakoen banakakoa (erroldatu gabeak)

6,07

26 urtetik gorakoen banakakoa (erroldatu gabeak)

8,09

4 urtetik beherakoak

 

ZERBITZUAK

Hamakak alokatzea

2,02

Txartela galtzea

4,75

Giltzarrapoa saltzea

5,06

KANPOKO IGERILEKUETAKO ABONU MOTAK

Udako abonua

Leioan erroldatutakoen familia bonua

95,59

Leioan erroldatu GABEEN familia bonua

187,04

Erroldatutako 26 urtetik beherakoen banakakoa

31,85

Erroldatutako 26 urtetik gorakoen banakakoa

42,46

Erroldatu gabeko 26 urtetik beherakoen banakakoa

62,08

Erroldatu gabeko 26 urtetik gorakoen banakakoa

82,80

PADEL / TENIS SARRERAK

UKIetako abonatuak

Abonatu gabeak

Leioan erroldatuta

2,07

Leioan erroldatu GABEA

4,15

INSTALAZIOAK ERRESERBATZEA

Abonatu gabeek instalazio hauek erreserbatzean sartzeko tasa ere ordaindu beharko dute.

PADELA

Ordu eta erdi

10,92

ORDU bete

 

TENISA

Orduko

5,06

ZERBITZUAK

Padeleko 3 pilota saltzea

5,06

Txarteal galtzea

4,75

Giltzarrapoak saltzea

5,06

KIROL IKASTAROAK

PADELA

HILERO

1. 50 mitutuko ikastaroa, 2 saio astean.

Abonatuak

26,79

Abonatu gabeak

52,07

2. 50 minutuko ikastaroa, saio 1 astean

Abonatuak

15,47

Abonatu gabeak

31,34

PADELEKO / TENISEKO ABONU MOTA

Hileko abonua

Leioan erroldatu GABEA

30,18

Leioan erroldatua

15,47

Hileko familia bonua

Leioan errroldatu GABEA

61,17

Abonatu txartel bakoitza

0,00

UZTAILEKO JARDUERAK

ABONATUAK

1 Jarduera - 2 egun astean

14,36

2 Jarduera – 3 egun astean

21,74

3 Jarduera – 3 egun astean, Zikloa

25,68

4 Jarduera – 2 egun astean Pilates

43,17

Erroldatu gabeak

1 Jarduera - 2 egun astean

23,76

2 Jarduera – 3 egun astean

31,64

3 Jarduera – 3 egun astean, Zikloa

35,99

4 Jarduera – 2 egun astean Pilates

71,17

IGERIKETA IKASTARO TRINKOAK

Umeentzako igeriketa ikastaroa

Abonatuak

38,87

Abonatu gabeak

76,10

Helduentzako igeriketa ikastaroa

Abonatuak

24,26

Abonatu gabeak

46,51

UDA KANPAINA

Abonatuak (15 kanpaina – egunetan)

41,55

Abonatu gabeaK (15 kanpaina – egunetan)

67,48

UDA kanpainan inskribatu ahal izateko erroldatuta egon beharko dute inskripzioa hasi baino 6 hilabete lehenago