null Ordenanza fiscal:06.11 2019
06.11.- UDAL KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEAGATIKO TASA
17 otsaila 2020 2023.ko fiskalak

ZERGA EGITATEA

1. Artikulua.

Prezio publiko honen zerga egitatea udalaren edozein kirol instalazio erabiltzea edo erabiltzeko aukera izatea da, abonatu gisa edo erabiltzaile huts gisa.

ZERGAK ORDAINDU BEHARRA

2. Artikulua 

Zerga ordaindu beharra, kasuen arabera, une hauexetan hasiko da:

1. Abonatu gisa ematen denean izena, ondoren instalazioak erabiliko dituen ala ez aintzat izan gabe.

2. Instalazioren bat une jakin batean erabiltzeko eskatzen denean, baldin eta, ordenantza honetan ezarritakoa dela bide, erabilera prezioren bat ordaintzearen menpe badago, bai abonatua ez delako, bai berariazko tarifa bat ezarri delako aurretik.

SUBJEKTU PASIBOA

3. Artikulua.

Prezio publiko honen subjektu pasiboak udalaren kirol instalazioak erabiltzen duten pertsona naturalak edo juridikoak dira, edo abonatu gisa izena emanda, instalazioak erabiltzeko aukeraz jabetzen eta kirolak erabiltzen dituztenak.

Subjektu pasiboa adin txikikoa denean, abonatu gisa izena ematean zerga ordaindu beharra dagokio adin txikikoaren gurasoen ahalgoa edo tutoretza duenari, eta zergadunaren ordezkoa izango da. Nolanahi ere, instalazioren bat inoiz erabiltzen denean, prezio publikoren bat ordaindu behar bada, instalazioa erabili duenak ordaindu beharko du.

TARIFAK

4. Artikulua.

Udal zerbitzuak eta instalazioak erabiltzeagatiko tarifak zerbitzuen katalogoan zehaztu dira.

Familiaren ordainketan izena emateko urtean 26 urtetik beherako seme-alaba guztiak sartzen dira, berdin delarik harpidetza mota edo izaera zein den. Adin hori beteta, familiaren ordainketatik kanpo geldituko dira, urtarrilaren 1etik aurrera, eta norbanakoaren ordainketari dagokion kuota sortuko zaio hala nahi dutenen kasuan.

26 urtetik beherakoen norbanakoaren kuotak izena emango den urtean adin hori dutenen pertsonengan izango du eragina


Honakoek osatzen dute familia unitatea

-Eskatzailea.

-Ezkontidea, baliogabetasun, banaketa edo dibortziorik ez badago, edo ohiko bizilaguna.

-Familia buruaren mende dauden seme-alaba edo asimilatuak, 26 urte betetzen duten urtera arte.

Helbide berean egon behar dute erroldatuta guztiek. Aintzat hartuko dira, epai edo Eusko Jaurlaritzaren Familia Bitartekaritzako Zerbitzuan edo organo baliokidean erdietsitako Bitartekaritza Akordio bidez, araututa geratu diren bizikidetza unitateen porrot egoerak

Leioako Udalak ahalmena du sartzeko tarifa bereziak ezartzeko, kirol ekitaldiak, kultura ekitaldiak edo bestelako ekintzak antolatzen direnean; kasu horretan abonatua izateak ez du ahalmenik emango sarrera doan izateko. Tarifa horiek Osoko Bilkuran hartutako erabakiz ezarriko dira, Kontuen Batzorde Bereziak irizpena eman ondoren.

Tasak itzuli ahal izango dira proposamen teknikoren bat egonez gero eta Alkatetzaren dekretu bidez, kasu bakoitzean sor daitezkeen zioak kontuan hartuz.

KUOTAREN HOBARIAK

5. Artikulua.

Abonatuen tasen gainean, honako hobari hauek aplikatuko dira:

A motako hobariak:

Horrelako hobariak abonatuei aplikatuko zaizkie, azken urtean gutxienez udalerrian erroldatuta egon badira.
 

Familia unitate pertsona

<SMI

+20%

 <SMI

+30%

<SMI

+40%

<SMI

+50%

<SMI

+60%

<SMI

+70%

<SMI

+80%

<SMI

+90%

 <SMI

+100%

1

90%

75%

50%

25%

10%

-

-

-

-

2

90%

85%

75%

50%

25%

10%

-

-

-

3

90%

85%

80%

75%

50%

25%

10%

-

-

4

90%

90%

85%

80%

75%

50%

25%

25%

10%

5 o +

95%

90%

90%

85%

80%

75%

50%

50%

25%

(Zenbatekoak automatikoki eguneratuko dira urtero, lanbide arteko gutxieneko soldataren zenbatekoa eguneratu ahala.).

Hobari honetarako eskubidea duten eta ikastaro edo jardueraren baten izena ematen duten pertsonen kasuan %50eko kenkarirako eskubidea izango dute ikastaro edo jardueran. kenkari hau behin baino ez zaio aplikatuko jarduera bati.

B motako hobariak:

Hobari hauek gutxienez udalerrian azken sei hilabeteetan erroldaturik dauden abonatuei aplikatuko zaizkie.

-65 urtetik gorako pertsonek, soilik banakako txarteletan, kuotaren % 50eko hobaria izango dute. 65 urteko adina kontuan izango da betetzen diren urteko urtarrilaren 1ean

-26 urtetik beherako pertsonek kuotan %50eko hobaria izango dute, 26 urte betetzen dituzten urtarrilaren batera arte.

C motako hobariak:

Hobari mota hori udalerrian gutxienez sei hilabete erroldatuta daramaten abonatuei aplikatuko zaie eta edozein txartel motari aplikatuko zaio.

- Familia ugaria: Familia ugariaren titulu eguneratua duten abonatuei kuotan %20ko hobaria aplikatuko zaie.

- Guraso bakarreko familiak: Guraso bakarrak eta seme-alaba batek edo batzuek osatutako familien kideei kuotan %20ko hobaria aplikatuko zaie. Behar diren agiriekin egoera egiaztatzen duten alargun, dibortziatu eta banatuak guraso bakarreko familiatzat hartuko dira.

Hobari mota honek ez du ikastaro edo jardueretan inolako hobarirako eskubiderik ematen.

Udalak edozein momentutan hobaria kalkulatzeko behar den dokumentazio osoa eskatu ahalko du.

Hobariak ez dira metagarriak. Bakar bat hartu ahal da.

Hobari guztiak urtero berrikusiko dira eta ez dira automatikoki berriztatuko.

TARIFEN SORTZAPENA 

6. Artikulua.

Abonatuen kuotak urtarrilaren 1ean sortuko dira eta urte naturalari dagozkio, bazkide gisa alta edo bajak ematen diren kasuetan izan ezik. Tasaren kuotaren zenbatekoa hiruhileko naturalen arabera hainbanatuko da, bazkide izaerako alta edo baja kasuetan, alta edo baja ematen den datari dagokiona barne. Urteko abonuen baja idatziz aurkeztu beharko da Udalaren kirol instalazioetako jendeaurreko postuetan eta Herritarrendako Laguntza Zerbitzuko bulegoetan edo gutuna, e-maila edo faxa bidaliz, ekainaren 25a edo abenduaren 25a baino lehen, hurrengo seihilekoan eragina izan dezan. Torresoloko instalazioetako udako abonuaren kasuan, maiatzaren 25a baino lehen izango da eta hileko abonuen kasuan, bajak eragina izango duen aurreko hilabetearen 25a baino lehen.

Leioako UKIetan jarraitutasunez emandako jardueren kuotak hilero sortuko dira. Tasaren kuotari dagokion zenbatekoa hamabostaldi naturaletan hainbanatuko da, justifikatutako arrazoiengatik (osasunekoak edo lanekoak), jardueren kuotetako alta edo baja eginez gero

Leioako Udalak erabakiko du beharrezkoa den ordainketak banku-helbideratzearen bidez egitea; bai bazkide-kuotari eta baita edozein motatako ikastaro, jarduera, eta, oro har, udalaren kirol-instalazioak erabili edo erreserbatzeari dagozkienak.

UKIetako jarduera edo ikastaroren batean baja eman nahi izanez gero, idatziz adierazi beharko da Udalaren kirol instalazioetako jendeaurreko postuetan eta Herritarrendako Laguntza Zerbitzuko bulegoetan, edo postaz, posta elektronikoz zein faxez bidali, bajak ondoreak izango dituen hilaren aurreko hilaren 25a baino lehen.

Udal Kiroldegietako Instalazioen edozein kuota ez ordaintzeak (abonatua, jarduera, erreserba eta abar) Jarduera edo abonu guztietan baja ematea ekarriko du, ordainketa ezaren aldiaren amaieran. Gainera, ezin izango da ez abonatu gisa alta eman, ez jarduera batean ere izena eman, ordaintzeke dagoena ordaindu arte.

ARAU ROKORRAK

7. Artikulua.

Abonatua izateak ahalmena ematen du udalaren kirol instalazioetan sartzeko eta bertan aritzeko instalazio bakoitza zabalik dagoen egun eta ordutegi orokorrean.

Aurreko paragrafoan ezarritakoak ez du salbuesten instalazio eta zerbitzu jakin batzuk erabiltzeko 4. artikuluan ezarritako tarifa bereziak ordaintzetik.

8. Artikulua.

Kirolei buruzko berariazko ikastaroak edo klaseen kasuan, Leioako Udalak egokitzat hartzen dituen kuotak jarriko ditu, ikastaroen kostuak kontuan izanda.

9. Artikulua.

Leioako Udalak berekin gordetzen du instalazioak edo/eta zerbitzuak alokatzeko eskubidea, baita partikularrekin –pertsona fisikoekin zein juridikoekin- hitzarmenak finkatzeko ere, zertarako eta instalazioren baten ordu jakin baten edo ordu jakin batzuetan erabilera esklusiboki izateko, beti ere ordenantza honen 4. artikuluan ezarritakoa beteta.

10. Artikulua.

Leioako Udalak edozein unetan egokitzat hartzen dituen agiriak eska ditzake abonatuek hobariak, salbuespenak eta, oro har, kuoten murrizpenak izan ditzaten, etekin horiek izateko eskubidea ematen duen ahalmena nahikoa egiaztatuta.

11. Artikulua.

Biztanle erroldatik baja emanez gero, Udal Kirol Instalazioetako abonatu erroldatuaren izaera galduko da, tarifen hurrengo sortzapena egiten denetik aurrera.

Itxaron zerrenda duten jardueretan, tasa izan ala ez, 3 hilabeteko aldi berean %50 baino gehiago ez bada joaten, Leioako IDMak baja eman ahal izango die.

Ondorio horrek ez du eraginik izanen salbuespenezko inguruabarrak gertatzen direnean, baldin eta gertatutakoak eta behar bezala justifikatuak badira, betiere proposamen teknikoaren bidez eta alkatetzaren ebazpen baten bidez onetsita.

Pertsona batek, aldez aurretik deuseztatu gabe, kontsumitu gabeko 3 erreserba egiten baditu, instalaziora joan gabe zigorturik ahal izango da hurrengo 15 egunetan

12. Artikulua.

Foru Arauarekin, Bizkaiko Lurralde Historikoko martxoaren 10eko Zergen 2/2005 Foru Arau Orokorrean ezarritakoarekin bat etorriz, Leioako Udalak kolektiboki jakinarazi ahal ditu urteko kuoten kitapenak Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuko diren ediktuen bidez.

ARAU HAUSTEAK ETA ZERGA ZIGORRAK

13. Artikulua.

Zerga arau-hausteei eta zigorrei dagokienez, Bizkaiko Lurralde Historikoko Zerga-zigorrei buruzko Araudian, uztailaren 21eko 100/2005 Dekretuan, jasotako arauak aplikatuko dira.