null Ordenanza fiscal:06.19 2019
06.19.- KONTROLIK GABEKO GANADUA BILTZEAGATIKO TASA
17 otsaila 2020 2023.ko fiskalak

 

Harat-honat eta identifikaturik gabe edo osasun arauak bete gabe dabiltzan animaliak batu egingo direla dioen 6/93 Legearekin lotuta, kontrolik gabeko ganadua biltzeagatiko tasa ezartzen du LEIOAko Udalak, ordenantza fiskal honen preskripzioekin ados eta honako lege hauek diotenarekin bat: Konstituzioaren 133.2 eta 142 artikuluak; apirilaren 2ko 7/85 legeko, Toki Erregimenaren Oinarriak arautzen dituena, 106. artikulua; martxoaren 10eko 2/2005 Foru Arauaren, Tokiko Ogasunak arautzen dituena, eta martxoaren 10eko 2/2005 Zergei buruzko Foru Arau Orokorra, uztailaren 13ko 25/98 Legeak dioenarekin bat etorriz, Tasen Legezko  Erregimen aldatzen duena.

XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua

Udal honek, Lurralde Historikoko Toki Ogasunak arautzeko Foru Arauak aurreikusitakoarekin ados, kontrolik gabeko ganadua batzeagatiko tasak ezarri eta exijitzen ditu. Aplikagarria izango da udalerritik harat-honat identifikaziorik gabe edo indarrean dauden osasun arauak bete gabe dabilen ganaduarentzat.

2. artikulua

Ordenantza udalerriko lurralde osoan aplikatuko da.

ZERGAPEKO EGITATEA 

3. artikulua

Udalerritik ganadua aske eta identifikazio eta kontrol barik badabil, edota identifikazio ofiziala eraman arren, une horretan indarrean dauden osasun arauak betetzen ez baditu, Udalak bildu egingo ditu ganadu buruak, bai biltzeko eskatu zaiolako, bai kontrolik gabeko ganaduaren arduradunen egite edo ez-egiteek zeharka horretara bultzatu dutelako. Ganadu buruon biltze hori izango da, beraz, zergapeko egitatea.

SUBJEKTU PASIBOA

4. artikulua

1. Zergadun gisa, subjektu pasibotzat hartuko dira Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko Foru Arau Orokorraren 33. artikuluan aipatzen diren pertsona fisiko eta juridikoak eta erakundeak, baldin eta udalerrian dabiltzan kontrolik gabeko ganadua biltzeko zerbitzuko onuradunak edo zerbitzu horrek ukiturikoak badira. 

2. Kontrolik gabeko ganadua biltzeagatik ezarritako tasetan, zergadunaren ordezkotzat hartuko dira aipatutako ganadu buruen jabeak. Horiek dagozkien onuradunei jasanarazi ahal izango dizkiete kuotak.

5. artikulua

Partikularren egite edo ez-egiteengatik kontrolik gabeko ganadua bildu beharra gertatzen bada, partikular horiexek ordaindu beharko dituzte tasak.

SALBUESPENAK, MURRIZKETAK ETA HOBARIAK

6. artikulua
    
Salbuespenak edo beste hobari fiskal batzuk onartzeko, aplikazio orokorreko xedapenetan aurreikusitakoari jarraituko zaio.

ZERGA-OINARRIA

7. artikulua

Kontrolik gabeko ganadua biltzen denean, bildutako buru bakoitza hartuko da zerga-oinarritzat, eranskinean aipatutakoari jarraiturik.

KUOTA

8. artikulua

1. Eranskinean ezarritakoari jarraiturik onetsitako tarifak batu eta hortik ateratzen den zenbatekoa izango da zerga kuota.

2. Kontrolik gabeko ganadua biltzeko, udal jabari publikoa apurtu edo hondatu behar denean, onuradunak berreraikitzeko edo konpontzeko gastuen kostu osoa ordaindu beharko du eta aurretiaz zenbateko horren gordailua egin beharko du. Horrek, ordea, ez dio kenduko dagokion tasa ordaindu beharra.

3. Kalteak konpondu ezin badira, Udalari kalte-ordaina eman beharko dio, apurtutako ondasunen balioaren edo kaltetutakoen narriaduraren zenbateko bera, hain zuzen ere.

Udalak ezin izango ditu barkatu, ez osorik ez zatika, aurreko ataletan aipatzen diren kalte-ordainak edo diru-itzultzeak. 

SORTZAPENA ETA ZERGALDIA.

9. artikulua

Kontrolik gabeko ganadua biltzen denean sortuko da tasa.

LIKIDAZIOAK ETA DIRUA SARTZEA

10. artikulua.-

Udalak kontzeptu bakoitzari dagokion likidazioa egingo du eta likidatutako zenbatekoa eskudirutan sartu beharko da, Eranskinean ordainarazpen bakoitzerako ezartzen diren arau bereziei jarraiturik. 
 

ERANSKINA

KONTROLIK GABEKO GANADUA BILTZEAREN KOSTUA

Langileen gastuak:

            Pertsona eta ordu bakoitzeko...................

15.33

Lekualdatzeak:

            Kilometro bakoitzeko...............................

0.25

Materiala:

            (dardoak, xiringak)...................................

78,70

Ganaduaren mantenua:

Abere larria:

      — 1. burua.....................................................

31,69 euro/

eguneko

      — 2. burua eta hurrengoak..............................

8,18 euro/

eguneko/

abelburuko

Abere xehea:

      — 1. burua.....................................................

18,40 euro/

eguneko

      — 2. burua eta hurrengoak..............................

5,11 euro/

eguneko/

abelburo