null Ordenanza fiscal:06.20 2020
06.20.- TGIZARTE-LARRIALDI EGOERETARAKO ABEGI ETXEAK ERABILTZEKO ARAUTZEN DUEN TASA
17 otsaila 2020 2023.ko fiskalak

XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua

Gizarte-larrialdi egoeretarako abegi-etxeak erabiltzeagatiko tasa ezarri eta eskatzen du Uda-lak, Ordenantza honetan jasotako baldintzetan. Udalak halaxe egiten du, Bizkaiko Lurralde Historikoko Toki Ogasunei buruzko abenduaren 16ko 9/2005 Foru Arauarekin bat eginda.

2. artikulua

Udal mugarte osoan aplikatzekoa da Orde-nantza hau.

ZERGA-EGITATEA

3. artikulua

Ordainarazpen edo tasa honen xedea da Leioako Udalak aldi zehatz batean zehar kudea-tutako gizarte-larrialdi egoeretarako abegi-etxe baten lagapena, erabilera eta aprobetxamendua.

SUBJEKTU PASIBOA

Zerga-egitatearen subjektu pasiboa da pisua eskatu, eta berau esleitzen zaion pertsona fisikoa. Esleipendun horrek sinatuko du gizarte-larrialdi-etarako abegi-etxearen lagapen-akordioa.

Ordainketa ere esleipenduna egin beharko du, eta, gainera, honako baldintza hauek bete beharko ditu:

a)    Adin nagusikoa izatea, eta eguneroko bizitzan autonomiaz jardutea.

b)    Bizilekua eta errolda Leioako udalerrian eduki izana, gutxienez, eskabidea aurkeztu aurreko 4 hilabeteetan zehar. Salbuespena: adingabeak, edota mendekotasun-aitorpena zein % 65eko edo gehiagoko desgaitasun-gradua duten pertsonak baditu eskatzaileak bere kargu, ez zaio antzinatasunik eskatuko.

c)    Eskabidea eragin zuen egintza gertatu zen unean ez edukitzea 12.000 €-tik gorako ondare higigarri edo higiezina (15.000 €, pentsiodunen kasuan). Konputu horre-tatik kanpo geratuko dira ohiko bizilekua, garaje-partzela bat eta trasteleku bat (horrelakorik balego), bai ohiko etxebi-zitzaren eraikinean bertan daudenak, bai handik hurbil dagoen beste etxe batean daudenak.

d)    Pertsonak edo familia-unitateak, baldin eta haien hileko diru-sarrera garbiek ez badute gainditzen izaera orokorrarekin dagokien diru-sarrerak bermatzeko errentaren (DSBE) zenbatekoaren % 175. Diru-sarrerak bermatzeko errenta arautzen duen maiatzaren 25eko 147/2010 Dekretuaren 3. kapituluan aurreikusitakoa aplikatuko da diru-sarrera horiek konpu-tatzerakoan.

e)    Pentsio publikoak jasotzen dituzten pertsonak edo familia-unitateak, baldin eta haien hileko diru-sarrera garbiek ez badute gainditzen izaera orokorrarekin legokiekeen diru-sarrerak bermatzeko errentaren pentsio-osagarri modalitate-aren zenbatekoaren % 175.

f)    Bizileku egokirik ez izatea, dela ezusteko arrazoiengatik, dela artikulu honetako 2 f) puntuan adierazitako gizarte- edo familia-arrazoiengatik.

g)    Familia-unitatearen beharrizanei erantzu-teko moduko beste etxebizitzarik ez izatea.

h)    Iraungita ez dauden udal-zerga eta -tasak ordainduta izatea ; edota, gizarte-premia edo gizarte-larrialdiengatik jasotako diru-laguntzak jaso badira, horiek zurituta edota itzulita izatea (ez bada dagokion udal arloak likidazio-plana egin duela ordaindu gabeko zorrei aurre egiteko, eta onetsitako epeetatik 3, gutxienez, ordaindu direla). Salbuespenez, adingabeak, edota mende-kotasun-aitorpena zein % 65eko edo gehiagoko desgaitasun-gradua duten pertsonak badituzte familia-unitateek beren kargu, ez zaie eskatuko a) eta b) ataletan aipatutako lehen hiru epeak ordainduta dituztela egiaztatzea —baldin eta zor dituzten tasak eta zergak, edota erantzuteko dauden beharrizanak, aipa-tutako kolektibo horiei eragiten badiete

KARGAREN OINARRIA

5. artikulua.

Hauxe izango da kargaren oinarria:

1. Larrialdietarako pisua familia-unitate batek okupatzen badu, hileko haien diru-sarreren % 30.

2. Larrialdietarako pisuaren okupazio partziala egiten badu kide bakarreko familia-unitate batek edo batzuek (hau da, gela baten erabilera pribatiboa eta etxebizitzaren elementu komunen aprobetxamendua egiten badute), kide bakoitzaren hileko diru-sarreren % 10.

3. Larrialdietarako pisua familia-unitate bik okupatzen badute aldi berean, bakoitzak hileko bere diru-sarreren % 15.

ZERGA ORDAINTZEKO OBLIGAZIOA

6. artikulua.

Zerga ordaintzeko obligazioa jaioko da gizarte-larrialdirako pisua esleitu eta lagatzen denean.

Etxebizitzan egoteko epea lau hilabetekoa izango da, eta beste lau hilabetez luzatu ahalko da.

Sortutako tasez gain, higiezinari edota bertako higigarriei eragindako kalte guztien erantzule izango dira subjektu pasiboak.

Gizarte-larrialdietarako abegi-etxearen lagapena besterenezina da, hau da, onuradunek ezingo dizkiete beren eskubideak hirugarrenei laga.

ZERGA-OINARRIA

7. artikulua.

Tasa honen zerga-oinarria izango da gizarte-larrialdietarako abegi-etxerako sarbidea eskatzen duten norbanakoen edo familia-unitateen hilabeteko diru-sarreren zenbatekoa.

KUOTA

8. artikulua.

Zerga-kuota, gehienez ere, hilabeteko diru-sarreren % 30 izango da. Edozelan ere, harrera eskatzen duen familia-unitatearen diru-sarrerek ezingo dute gainditu DSBEren % 175.

SORTZAPENA ETA ZERGALDIA

9. artikulua.

Gizarte-larrialdietarako pisua lagatzeagatiko tasa hilero ordainduko da, eta hil bakoitzeko lehen egunean sortuko da hura ordaintzeko obligazioa. Bestalde, ordainketa egin beharko da sortzapen-dataren hurrengo bost laneguneko epean.

Ordainketak ez badira Udalak finkatutako epeetan egiten, premiamendu-bidera joko da berehala.

Udal Diruzaintzan ordainduko dira tasak, edota subjektu pasiboei adierazten zaien tokian.

ARAU-HAUSTEAK ETA ZEHAPENAK

10. artikulua

Arau-hausteei eta zehapenei dagokienez, honako hauek aplikatuko dira: batetik, Kudeaketari, Zerga-bilketari eta Ikuskapenari buruzko Udal Ordenantza; eta bestetik, etxeko indarkeriaren biktima diren emakumeentzako eta larrialdi-egoeretarako Leioako Udalaren abegi-etxeen araudia.