null Ordenanza fiscal:06.21 2020
06.21.- ETXEZ ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUA EMATEAGATIKO TASA
17 otsaila 2020 2023.ko fiskalak

XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.

Udal honek, Lurralde Historikoko Tokiko Ogasunak arautzen dituen Foru Arauaren arabera, Leioako udalerrian etxez etxeko laguntza-zerbitzua emateagatiko tasak ezarri eta eskatu ditu, Ordenantza honetan ezarritakoari jarraiki.

2. artikulua.

Ordenantza hau udal-mugarte osoan aplikatuko da.

ZERGA-EGITATEA

3. artikulua.

Etxez etxeko laguntza zerbitzua, zerbitzu soziala, integrala, balio anitzekoa eta komunitarioa da, eguneroko jarduerak egiteko beren kasa baliatzeko arazoak dituzten familia edota pertsonentzat da, eta beren bizi-kalitatea hobetzeko helburua du, bakoitzari bere prebentzio, asistentzia edota birgaitze programa aplikatuta, eginkizun nagusiak etxeko laguntza eta norbere zainketa izango direla, pertsonek etxean jarraitu dezaten lagunduz

SUBJEKTU PASIBOA

4. artikulua.

Zerbitzua eskatu edo horren onuradun gertatzen diren pertsona fisiko eta juridikoak zein zergei buruzko foru arau orokorrak aipatutako erakundeak dira subjektu pasiboak, zergadun gisa.

5. artikulua

Ordenantza honetan araututako tasak ordaindu beharko dituzte etxean laguntzeko zerbitzuaz onuradun direnek.

ZERGA-OINARRIA ETA ERABILTZAILEEN BETEBEHARRAK

6. artikulua

Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaren (ELZ) erabiltzaileek, oro har, jasotzen duten zerbitzua finantzatzen lagunduko dute, familia-unitateak dituen baliabide ekonomikoen arabera. Dena den, muga zerbitzuaren egiazko kostua izango da. 

Tasaren zerga-oinarria honako formularen arabera kalkulatuko da:

FAMILIA-UNITATEAREN URTEKO DIRU-SARRERAK = (pentsio, lan, errenta, lanbide- edo enpresa-jardueren etekin, kapital higigarri ala higiezinaren etekin, ohiko etxebizitzaren gainean alderantzikako hipotekaren kuota eta familia-unitateak duen bestelakoarengatik diru-sarrera guztien batura) + (Ondasun higigarri eta higiezinen batura (katastro-balioa) – 4 aldiz indarreko urteko LGS)

Familia-unitatearen hileko ekarpen ekonomikoa ez da inolaz ere Udalari zerbitzua eskaintzen dion enpresak fakturatutako ordu baten kostua baino txikiagoa izango. Diru-sarrerak kalkulatzeko eta familia-unitatearen kideak zehazteko, hori pertsona onuradunak, ezkontideak eta ezkontidearen pareko bestelako harreman-formula iraunkorrak osatuko dute, 18 urteko seme-alaba adingabe ez-emantzipatuekin edo adin nagusikoak izanda, desgaitasuna onartua dutenekin batera. Azkeneko kasuan, ekonomikoki familia-unitatearen mende egon beharko dute.

Ondore guztietarako ohiko etxebizitza salbuetsia dago. Ohiko etxebizitzatzat joko da zerbitzuaren onuraduna erroldatua dagoen hura. 

Ohiko etxebizitzatik at, ondasun higiezinak balioztatzeari dagokionez, horien katastro-balioa kontuan hartuko da.

Osasun-arazoak direla-eta edota arreta eta zaintza hobeak jasotzeko, onuradunak senitarteko baten etxera joan behar badu, betiere gertaera hori behar bezala egiaztatuz gero, ohiko egoitza zenaren etxebizitzaren katastro-balioa ez da zenbatuko (bai zenbatuko dira, ordea, hortik lor daitezkeen etekinak, hala baleude).

Era berean, onuradunak etxebizitza merkeagoa alokatu behar duenean eta, ondorioz, behar hori modu egokian egiaztatzen duenean, hileko diru-sarrera bezala zenbatuko da ohiko etxebizitzaren alokairutik eta etxebizitza berriaren alokairutik datozen etekinen arteko desberdintasuna, hala balego. Kasu honetan, alokairuarengatik kengarriak ez dira aplikatuko eta ohiko egoitza zenaren etxebizitzaren katastro-balioa ez da zenbatuko.

Errentan edo familia unitateko pertsona kopuruan aldaketarik egotekotan edo banakako ekarpena ezartzean eraginik izan dezakeen beste edozein inguruabar aldatzekotan, zerbitzuaren onuradunek 15 eguneko epea izango dute udalari jakinarazteko, aldaketa egon denetik aurrera zenbatzen hasita.

Urtero Udaleko Gizarte Zerbitzuek zerbitzu-onuradunen egoera ekonomikoa ikuskatuko dute, kuota jarduneko ekitaldiko egoera ekonomikora eguneratzeko.

Familia-unitatearen gaitasun ekonomikoa egiaztatzeari begira, azkeneko bi urteetan ondare-aldaketak aztertuko dira.

KUOTA

7. artikulua.

Kuota zehazteko hurrengo formula aplikatuko da:

KUOTA = Zerga-oinarria x 1, n
Non n den = zerbitzuko hileko ordu kopurua

Eskatzaileak ordaindu behar duen kuota kalkulatzeko bere eta familia-unitatearen egoera ekonomikoari buruz ezinbesteko dokumentazioa ez badu aurkezten, zerbitzuaren kostu osoa ordaindu beharko du.

SORTZAPENA

8. artikulua.

Tasa sortu eta zergak ordaintzeko betebeharra eratuko da zerga-egitatea osatzen duen udal-zerbitzua emateari ekiten zaionean.

LIKIDAZIOA ETA ORDAINKETA

9. artikulua.

Arau harmonizatuaren arabera, Leioako Udalean etxez etxeko laguntza-zerbitzua prozedura irekiaren bidez kontratatzeko baldintza teknikoen pleguak 8.2.C klausula xedatutakoaren babesean, adjudikaziodunak atxikitzen zaizkion jardueretarako titulazio egokiarekin administrazio-langileak izango ditu eta hurrengo zereginak hartuko dituzte berengan:

- Etxeetan laguntza-zerbitzua eta atseden-zerbitzua eskaintzean hileko orduak kontrolatu eta jarraitzea.

- Zerbitzuaren erabiltzaileentzat ordainagiriak kudeatu eta kobratzea.

- Eskainitako etxez etxeko laguntza-zerbitzuaren orduengatik fakturak egin eta bidaltzea.

- Beste edozein administrazio-zeregin, zerbitzua ezin hobeki funtzionatzeko beharrezkoa izanez gero.

Datuetan gezurra esan edo daturik ezkutatzen bada, eskabidea artxibatu edo zerbitzua amaituko da, jadanik zerbitzua ematen hasi bada. Gainera, horrek ez dio inolako kalterik eragingo gertakari horietatik erator litezkeen erantzukizunei.

ZERBITZUA ETEN ETA AMAITZEA

10. artikulua.

Honako arrazoi hauengatik etengo da etxez etxeko laguntza-zerbitzua aldi batez:

1. Zerbitzuaren titularra ospitaleratzea edo aldi baterako egoitza-zentroan sartzea. Halakoetan, zerbitzua familia-unitateko gainerako onuradunei eskaintzen jarrai dakieke, gizarte-langile arduradunak zehaztutako funtzio eta intentsitateari jarraiki. Dena den, egoera hori gehienez hiru hilabetetan zehar luzatuko da. Denboraldia zabal daiteke egoera berezietan, balioztapen teknikoaren arabera.

2. Titularra ohiko etxebizitzatik kanpo egotea, urtebeteko zenbaketan hiru hilabetetik gorako epean.

3. Onuradunak araudi honetan xedatutako eskakizunak ez betetzea.

4. Etxez etxeko laguntza zerbitzua eman behar duten langileek arrisku fisikoa edo psikikoa izatea.

Zerbitzuaren titularrak, senitartekoek edo legezko ordezkariek Udaleko Gizarte Zerbitzuen Sailari jakinaraziko diote aldi baterako etenaldia, arrazoia aurreko paragrafoan xedatutakoaren bat bada. Zerbitzua aldi batez eteten denean, betiere hiru hilabetetik behera, zerbitzuaren titularrak hileko kuota ordaintzen jarraituko du.

Honako arrazoi hauengatik amaituko da etxez etxeko laguntza zerbitzua:

1. Titularra bere etxebizitzan hiru hilabetetik gora ez egotea eta denboraldi hori igarotakoan zerbitzuari berriz ez eustea (salbuespenezko kasuetan izan ezik).

2. Titularrak ala borondatezko edota legezko ordezkariak uko egitea.

3. Heriotza.

4. Onuraduna beste udalerri batera aldatzea.

5. Zerbitzua ematea eragin zuen beharrizanaren arrazoia desagertzea.

6. Zerbitzua emateko kontuan hartu diren datuetan zerbait ezkutatu dela edo gezurren bat esan dela antzematea.

7. Zerbitzua jasotzeko eskatutako betekizunen bat galtzea.

8. Gizarte- eta ekonomia-egoeraren aldaketei buruzko argibideak egutegiko 15 eguneko epean ez aurkeztea.

9. Zerbitzuaren onuradunak betebeharrak behin eta berriz ez betetzea.

10. Zerbitzua ematen duten langileei eraso fisiko edo psikologikoa eragitea.

11. Arrazoirik gabe, jarraian zerbitzuaren ondoz ondoko hiru ordainagiri (3) ordaintzean atzeratzea.

12. Familia-unitatea eratzen duten pertsonak gizarte-laneko teknikariarekin edo zerbitzua ematen duten langileekin lankidetzan ez aritzea, gizarte-laneko zerbitzu teknikoek egoera ebaluatu ondoren.

13. Zerbitzua ematea ezinezko egiten duten bestelako arrazoi larriengatik.

KUOTAN HOBARIAK ETA MURRIZKETAK

11. artikulua

Diru-sarrerak kalkulatzeko, hurrengo kengarriak kontuan hartuko dira:

a)    Aniztasun funtzionala duten pertsonak, ziurtagiriak % 65eko edo hortik gorako desgaitasun-maila onartzen badie eta mendekotasun handiko II. eta III. mailan balioztatuak dauden pertsonak: pertsonako 1.440 euro urtean.

Kontzeptu honengatik gehienez urtean 2.880 euro kenduko dira.

b)    Ohiko etxebizitza erosteko eskatutako kredituen interesak eta amortizazioa edo alokairuko gastuak urtean gehienez 1.440 eurora arte.

Familia-unitate bakoitzean egin daitekeen gehieneko kenketa 2.880 eurokoa izango da urtean.

Kengarriak familia-unitatearen urteko diru-sarrerei aplikatuko zaizkie.

c) Pertsona bat gizarte-kalteberaren egoera berezian egongo da, urteko diru-sarrerak 9.196,60 euro edo hortik beherakoak direnean.

Gizarte-kalteberaren egoera berezian daudelako, pertsonek babes berezia behar badute, udaleko gizarte-zerbitzuek jakinarazi ostean, Alkatetzak ekarpena zati batean edo erabat murriztea aitor dezake.

Aurreko paragrafoan aipatutako ustezkoan izan ezik, kuota ordaintzen ez bada, zerbitzua amaitutzat joko da.