null Ordenanza fiscal:06.22 2020
06.22.- GARRAIO PUBLIKO KOLEKTIBOA ARAUTZEN DUEN TASA
17 otsaila 2020 2023.ko fiskalak

2022ko TARIFA

ZERGAPEKO EGITATEA.

1. artikulua

Zergapetzen den egitatea hiriko garraio publiko kolektiboaren zerbitzua ematea izango da. 

SUBJEKTU PASIBOAK.

2. artikulua

Tasaren subjektu pasiboak dira Zergei buruzko Foru Arau Orokorraren 34.3 artikuluak aipatzen dituen pertsona fisikoak nahiz juridikoak eta entitateak, betiere Ordenantza honek araututako Udal Zerbitzuaren prestazioa eskatu badute edo horren onuradun badira.

ZERGA OINARRIA

3. artikulua

Zerga Oinarria Zerbitzuaren kostu erreala edo aurreikusitakoa da, aintzat hartuta zerbitzuaren edo jardueraren kostu osoa osatzen duten zuzeneko eta zeharkako gastuak, barne daudela finantza gastuak, ibilgetuaren amortizazioa eta, hala badagokio, tasa duen zerbitzuaren edo jardueraren arrazoizko garapenaren mantenimendua bermatzeko behar direnak.

ZERGA-KUOTA

4. artikulua

Ordenantza honek araututako zerbitzuak edo jarduerak emateko zerga-kuotak honako hauek dira:
Leioabus-hiri garraio kolektiboaren zerbitzu publikoak emateagatik

Zerbitzu edo jarduera mota

Kuota

a. Txartel arrunta bidaiako

1,00 €

b. Barik txartelaren tituluak

*

- Creditrans arrunta:

0,60 €

- Creditrans FN 20: 

0,48

- Creditrans FN 50

0,30 €

 

(*) Gainerako txartelak (Gizatrans, Bidai 50, Bidai 70, Bidai Oro (familia ugarikoak barne) eta BBC txartela, Bilbao Bizkaia Card txartel turistikoaren barruan dagoena, Bizkaiko Garraio Partzuergoak urtero argiataratzen duenari atxikiko zaie. Hori guztia Leioako Udalaren eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren arteko hitzarmena (2018ko irailaren 3koa) betez. Hitzarmena, Leioan, hiri barruko garraio kolektiboaren zerbitzu erregular eta iraunkorrean kontakturik gabeko Barik txartela eta txartelean bertan sartuta dauden beste txartelak jartzeko, kudeatzeko eta ustiatzeko da.

Zerbitzua doakoa izango da sei (6) urtez azpiko haurrentzat.

Alkatetzaren ebazpen bidez, proposamen teknikoari jarraituz, zerbitzuaren doakotasuna xedatu ahal izango da, gehienez ere, urtean 20 egunez, mugikortasunaren astearekin batera edo ingurumenarekin, mugikortasun iraunkorrarekin edo interes orokorreko beste kanpaina edo ekintza batzuekin batera.

Horien guztien tarifak, modalitate guztietan, urtero ezarriko ditu Bizkaiko Garraio Partzuergoak.

ZERGA-KUOTA

5. artikulua.

Sortu egiten da tasa, eta zerga ordaintzeko beharra sortzen da zerga-oinarria den zerbitzua ematen hastean. Ondore horietarako, zerbitzua ematen hasi dela ulertuko da berau eskatzen den datan.

KUDEAKETA, TERMINOAK ETA ORDAINTZEKO ERAK

6. artikulua.

Tasaren likidazioa eta ordainketa zerbitzua ematearekin batera egingo dira. Dena dela, administrazioak likidatu eta ordaintzea eskatu ahal izango du eskabidea erregistratzearekin bat.

7. artikulua

Likidazioa eta zerga-bilketa garraio zerbitzuaren operadorearen eta/edo Garraio Partzuergoaren kontura izango dira aldian behingo txartelerako eta Barik tituluetarako, hurrenez hurren.

Aurrez aipatutako Leioako Udalaren eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren arteko hitzarmena betez, azken horren Kudeaketako Zuzendaritzak izango du eskumena akordioak, hitzarmena eta kontratuak negoziatu, tramitatu, esleitu eta formalizatzeko –garraio zerbitzuko operadorearekin sinatu behar dena barne-, baita neurriak hartu eta egokitzapenak zein ekipamenduak egiteko ere, Barik txartela egoki ezarri, kudeatu eta ustiatu dadin.

Geroago, erabakiko den aldizkakotasunarekin, Udal Aurrekontu Orokorraren diru-sarreren egoerari dagokion aurrekontu-aplikazioan likidatu, onartu eta sartuko dira diru-sarrerak, hain zuzen ere, Leioabus-Hiri Garraio Kolektiboaren Zerbitzua emateagatiko tasaren ondorio direnak.

8.artikulua

Ordenantza honetan xedatuta ez dagoenari Kudeaketa, Diru-bilketa eta Ikusketari buruzko Ordenantza Fiskal Orokorra aplikatuko zaio.