« Atzealdea

Ordenanza fiscal:conservatorio 2019

06.12.- LEIOAKO UDALAREN MUSIKA KONTSERBATORIOKO ZERBITZUA ERABILTZEAGATIKO TASA
24-12-2018 | Fiscales 2019

Udal honek, Lurralde Historikoko Toki Ogasunak araupetu dituen Foru Arauan ezarri denarekin bat, Leioako Soinu Atadia Fundazio Publikoak kudeatzen dituen musika-irakaskuntzako zerbitzuak baliatzeagatiko tasa ezarri eta eskatu du.

ZERGA EGITATEA

1. Artikulua.

1.–– Soinu Atadia Udal Fundazio Publikoak kudeatzen dituen musika-irakaskuntzako zerbitzuak baliatzeagatik, dagozkion tasak ordainduko dira, Leioako Udalak urtero onartzen duen zenbatekoaren arabera

2.–– Tasak ordaintzeko betebeharra, urteko zenbatekoan, matrikula edo inskripzioa egitean sortzen da, horrek interesdunari aukera ematen diolako musika-irakaskuntzen zerbitzua erabili ahal izateko.

3.–– Ordenantza honen ondorioetarako, "kuotak" esaera "tasak" esaeraren baliokidea da.

SUBJEKTU PASIBOA

2. Artikulua.

Ematen diren ikasgaietan matrikulatuta dauden berezko pertsonek zerbitzurako finkatutako kuotak ordaindu beharko dituzte; eta, horiek adingabekoak izanez gero, matrikulatu diren unean euren guraso-agintea edo tutoretza duten lagunek egin beharko dute.

TASEN ZENBATEKOA

3. Artikulua.

1.–– Fundazioak kudeatzen dituen zerbitzuak erabiltzeagatik ordaindu beharreko tasak honako hauek izango dira:

2018/2019

ikasturtea

Tasak

Leioatarrek

Tasak Kanpotarrek

Matrikula Guztiek

UDAL MUSIKA ESKOLA – II.MAILA

Musikoterapia

341,80

-

50,79

 

Musikoterapia instrumentoarekin

569,70

-

50,79

Hastapena-ikastxeak

192,30

-

38,09

Hastapena

256,40

384,60

50,79

1.-2. moduluak

598,20

897,30

101,58

1.-4. Moduluak (kanto korala espezialitatea)

384,02

576,03

75,44

3.-4- sendartua

968,50

1.452,8

126,98

3.-4. moduluak

612,50

918,70

101,58

5.-6. moduluak

484,30

726,40

76,19

MUSIKA ESKOLA – III.MAILA

Instrumentu

350,00

525,00

50,79

 Taldeko ikasgaiak

256,40

384,60

50,79

 

MUSIKA ESKOLA – II. – III. –IV MAILA

Instrumental taldeak eta koralak

60

LOE KONTSERBATORIOA

1.-2. Ikasturtea

1.642,70

199,12

3.-4.ikasturtea

1.845,30

210,69

5.-6. ikasturtea

2.180,30

276,61

 

Instrumentu osagarria

259,43

28,91

Instrumentua

518,86

57,83

Taldeko ikasgaiak

 

291,92

57,83

BESTE TASAK

Eskola materiala

25,98€

Profesional Mailarako Sarbide froga

30€

"Cesar Uceda"ko lehiaketarako izen ematea

20€

Instrumentu alokairua

25€/hilean

 

TASEN ORDAINKETA

1. KONTSERBATORIOA (LOE) eta Musika Eskolako Ikastaro indartua.

• Matrikula: Uztailean 1 eta 10 barne.

• Tasak: 10 hileko: (Iraillatik Ekainarte)            

• Eskola- materiala eta segurua: (Urrian)          

2. MODULUAK

•Matrikula: Uztailean 1 eta 10 barne

•Tasak: 3 epeak ( Urrian, urtarrilean, apirilean)

•Eskola –materiala eta segurua 3 € Urrian

3. INSTRUMENTAL TALDEAK ETA KORALAK

Tasak: Instrumental Taldeak eta koralak matrikula egitean. Eskola materiala eta aseguroa tasetan barne daude

OHARRAK

•Familia Ugariek matrikula erdia ordainduko dute; horretarako, Familia Ugariarenaren liburuaren fotokopia eguneratua ekarri behar dute.

Musika Eskolan matrikula eginez gero,  irakaskuntza kuota guztiak ordaindu beharko dira derrigor, berdin hilekoak zein hiruhilekoak, NAHIZ ETA IKASKETAK IKASTURTEAN ZEHAR BERTAN BEHERA UTZI.

ZERBITZUAREN ERABILTZAILEAK

4. Artikulua.

Leioan egoitza duten lagunak baino ezingo dira izan Ordenantza honek arautzen dituen zerbitzuen erabiltzaile; eta gisa horretan azaldu beharko dira biztanleen udal-erroldan matrikula edo inskripzioa egin duten unean, salbuespen hauek izan ezik:

a) Soinu Atadia Fundazio Publikoarentzat zerbitzuak egiten dituzten lagunak, zerbitzu horiek edozein eratara egiten dituztela ere, eta euren seme-alabak ere bai.

b) Postu hutsak badaude, Leioan egoitza ez duten lagunen matrikulazioak onartu ahal izango dira; eta, horrela izatekotan, kuotak ordainduko dira aurreko artikuluak 3. zenbakian ezarritakoari jarraituta, %50eko errekarguarekin.

HOBARIAK ETA SALBUESPENAK

5. Artikulua.

1.— Matrikula egin duten ikasleek, 1. mailako familia ugariko kide badira, 32. artikuluan matrikularen kontzeptuagatik ezarritako kopuruen erdia ordainduko dute, eta 2. mailako familia ugarikoak diren ikasleak ordaintzetik salbuetsita egongo dira.

2.— Matrikularen eta irakaskuntza-kuoten %10eko hobari ezarri da familia edo elkarbizitza unitate bereko hiru kidek edo gehiagok Kontserbatorioan edo Udal Musika Eskolan matrikula egin badute. %10eko deskontua aplikatuko zaio familia edo elkarbizitza unitateko kide bakoitzari.

3.— Aurreko hobariak jasotzeko eskubideak bere horretan iraungo du aurreko ataletan adierazitako familia-unitateko kide-kopuruak aldi berean matrikulatuta dauden bitartean; baina, aldaketarik egonez gero, eskubidea utziko edo aldatuko da.

Era berean, familia-unitateko kideren batek ikasketa-bekaren bat eskuratu badu, ez da eskubiderik izango aurreko atalean ezarritako hobariak jasotzeko.

4.–– Matrikula egin ondoren, interesdunek uko egiten badiote, ondoko irizpide hauek  kontuan hartuko dira:

a)Lehen eskola-eguna baino lehen uko egingo balitz, interesatuari emandako zenbatekoaren osoa itzuliko litzaioke.

b)Lehen eskola egunetik aurrera, egun hori barne, uko egingo balitz, interesatuak es du eskubeiderik zenbatekorik berreskuratzeko eta kurtsoaren kuota guztiak ordaintzera behartuta egongo da, bidezko arrazoiengatik ez bada.

c)Musikoterapia espezialitateari dagozkionez, ikasturtean zehar bajarik egonez gero, ez da dirurik itzuliko, baina ordaintzeko obligazioa duenak ez du ikasturte amaiera arteko kuotarik ordaindu beharko

BEKAK

6. Artikulua.

Urtero, Soinu Atadia Fundazioak diru-laguntzak ematea erabaki dezake, Artezkaritza Kontseiluak onartutako araudiaren arabera. Horretarako aurrekontuetan finkatuta dagoen zenbatekoa banatu egingo da oinarri hauetan zehazten diren baldintzak betetzen dituzten eskatzaileen artean. Laugarren Xedapenean deskribatutako baremoaren arabera puntuaziorik altuena duen eskatzaileari aplikatuko zaion portzentajea %70ekoa izango da, eta baldintzak betetzen dituzten gainerako eskatzaileen puntuazioarekin proportzionalki jaitsiko da. Diru-laguntzaren portzentajea matrikulari eta ikasle onuradunak betetzen dituen ikasketen kuoten guztirako zenbatekoari aplikatuko zaie. Hala ere, onura horiek ez zaizkio material didaktikorako emandako zenbatekoari aplikatuko.

ZERGA KUDEAKETA

7. Artikulua.

1.–– Matrikularen, material didaktikorako ekarpenaren eta eskola-aseguruaren zenbatekoak, 3.1. artikuluan zainpetuta daudenak, matrikulatzeko unean edota inskripzioa egitean ordainduko dira, hain zuzen, behar den kopurua sartuko da Fundazioak ondorio horretarako emango duen kontuan; eta irakaskuntza-kuotak urritik ekainera bitartean ordainduko dira, biak barne, hasierako ikasturteari eta 1., 2., 3. eta hurrengo moduluei dagokienak izan ezik, horiek 32.2. artikuluak ezarritako eran ordainduko baitira.

2.— Interesdunek, matrikula edo inskripzioa egitean, baimena emango dute irakaskuntza-kuoten hileko zenbatekoaren ordainketa banka-kontu batean edota aurrezki-kontu batean helbideratzeko, eta, horretarako, emango zaizkien agiriak bete beharko dituzte.

8. Artikulua.

1.— Kuotak interesdunak emandako kontura sartuko dira, dagokion hilearen 10 eta 15.aren arteko egunetik aurrera; eta, era berean, onartuta egongo da ordainketa egitea ondorengo hileko 25. egunera arte edota horren hurrengo astegunik hurbilenera arte; horrenbestez, epe horretan ordainketari aurre egiteko fondo nahikoak egon beharko dira, eta kuoten ordainagiriak itzultzeagatik edozein banku-gastu gertatuz gero, erabiltzailearen kontura izango da.

2.— Sarrera egiteko epea amaitu bada kuotaren zenbateko osoa emandako kontuan ordaintzeko nahikoa fondorik izan barik, premiamendu-prozedurari ekingo zaio; eta, hain zuzen, Leioako Udalean bide horretako biltzaile lanetan diharduen lagunak izango du horretarako eskumena.

9. Artikulua.

Kuotak aurreko artikuluan adierazitako epean ordaindu ezean, litekeena da Fundazioko buruak horren gaineko ebazpena ematea, eta ikasleak zerbitzuaz baliatzeari utz diezaion dekretatzea.

BESTE SARRERA BATZUK

10. Artikulua.

Kontserbatorioko Orkestrak eta Koruak jendaurreko saioan jarduten dutenean, Fundazioko buruak eskumena du saioetarako kontratuen baldintzak eta saioetara joateko sarreren salneurria finkatzeko edota, egoki bada, doan jartzeko, ekitaldiei dagozkien inguruabarrak aintzat hartuta.