null Ordenanza fiscal:conservatorio 2020
06.12.- LEIOAKO UDALAREN MUSIKA KONTSERBATORIOKO ZERBITZUA ERABILTZEAGATIKO TASA
17 otsaila 2020 2023.ko fiskalak

XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua

Udal honek, Lurralde Historikoko Tokiko Ogasunak arautzen dituen Foru Arauaren arabera, Soinu-Atadia Erakunde Autonomoak kudeatutako musika-irakaskuntzako zerbitzuak emateagatiko tasa ezartzen eta eskatzen du, bai eta osatzen duten talde artistikoen ikuskizun publikoak egiteagatiko tasak ere, ordenantza honetan jasotako baldintzetan.

ZERGA-EGITATEA

2. artikulua.

Zerga-egitatea da interesdunak hala eskatuta Soinu Atadia erakunde autonomoak kudeatutako musika-irakaskuntzako zerbitzua benetan ematea, edo lehenengo artikuluan adierazitako ikuskizun publikoak egitea.


SUBJEKTU PASIBOA

3. artikulua.

Zergadunen kontzeptuan subjektu pasiboak dira, eta, hortaz, ordenantza honetan araututako tasa ordaintzeko betebeharra dute irakaskuntzak jasotzeko matrikulatutako pertsona fisiko guztiek edo, adingabeen kasuan, matrikula egiterakoan guraso-ahala edo tutoretza duten pertsonek, bai eta jarduerak egiteko eskatzen duten edo jardueren onuradun edo ukitu diren pertsona fisiko edo juridikoek ere. 

Leioan bizi diren pertsonak izango dira ordenantza honetan araututako irakaskuntza-zerbitzuen erabiltzaileak, eta matrikula egiten duten edo izena ematen duten unean hala inskribatuta egon behar dute biztanleen udal-erroldan. Alabaina, salbuespenak egongo dira, honako hauek:

a) Soinu Atadia erakunde autonomoan zerbitzuak ematen dituzten langileak, edozein motatako zerbitzuak eman ditzaketela kontuan hartuta, bai eta haien seme-alabak ere.

b) Plaza hutsak daudenean, Leioan bizi ez diren pertsonen matrikulazio ofizialak onartu ahal izango dira, eta kasu horretan ordenantzaren I. eranskinean jasotako kuotak ordaindu beharko dituzte.

ZERGA-KUOTA

4. artikulua.

Tasa likidoa lortzeko, ordenantza honen I. eranskinean jasotako tasa osoak gutxituko dira, kasuan kasu, 5. artikuluan xedatutako hobarien zenbatekoan

HOBARIAK ETA BEKAK

5. artikulua: Hobariak

1. Matrikula egiten duten ikasleak 1. kategoriako familia ugari bateko kide badira, I. eranskinean matrikularen kontzeptu gisa ezarritako zenbatekoen erdia ordainduko dute, eta 2. kategoriako familia ugari bateko kide diren ikasleak, berriz, matrikula ordaintzetik salbuetsita egongo dira. Subjektu pasiboak eskatu beharko du hobaria, eta eskaerarekin batera Bizkaiko Foru Aldundiak (Gizarte Ekintza Saila) igortzen duen familia ugariaren titulua aurkeztu beharko du. 

2. Irakaskuntza-kuoten eta matrikularen % 10eko hobaria ezartzen da familia- edo bizikidetzaunitate bereko hiru kidek edo gehiagok Kontserbatorioan edo Udal Musika Eskolan matrikula ofiziala egiten dutenean. Familia- edo bizikidetza-unitateko kide guztiei aplikatuko zaie % 10eko beherapena. 

3. Aipatutako hobariak aplikatzeko eskubideak aurreko atalean kontsignatutako familia-unitateko kideen kopurua aldi berean matrikulatuta dagoen bitartean iraungo du.

Bestalde, ez zaio aurreko atalean jasotako hobarien eskubideari eutsiko baldin eta familiaunitateko kideren batek ikasketak egiteko beka bat lortzen badu. 

6. artikulua. Bekak

Soinu Atadia Erakunde Autonomoak urtero onetsi ahal izango ditu bekak emateko oinarriak eta deialdia, Zuzendaritza Kontseiluak onetsitako irizpideekin bat etorriz.

SORTZAPENA ETA ZERGALDIA

7. artikulua: Sortzapena

Musika-irakaskuntzen zerbitzuaren tasa ordaintzeko betebeharra sortuko da interesdunari zerbitzu hori erabiltzeko aukera emango dion matrikula edo izen-ematea gauzatzen denean. Horretarako, honako honetan datza matrikula edo izen-ematea gauzatzea: 

a)    Ikasle berrien eta Musika Eskolatik Kontserbatoriora aldatzen diren ikasleen kasuan, Soinu Atadiak ematen duen matrikula-eredua betetzea. 

b)    Etapa Musika Eskolan edo Kontserbatorioan amaitzen ez duten ikasleen kasuan, matrikula gauzatutzat jotzen da hurrengo ikasturterako baja eskatzeko inprimakia ekainaren 30a baino lehen aurkezten ez badute.

Egiten diren unean bertan sortuko da ordenantza honetan araututako gainerako jarduerak edo zerbitzuak erabiltzeari dagozkion tasak ordaintzeko betebeharra.

8. artikulua. Zergaldia

Tasak ikasturte osoari dagozkio. Hori horrela, zentro honetan matrikula egiten denean, ikasturteko irakaskuntza-kuotak eta matrikula osorik ordaindu behar dira, hilekoak zein hiruhilekokoak izan, nahiz eta ikasturtean zehar ikasketak bertan behera utzi. Ordenantza honetako 9. artikulutik 11. artikulura araututako kasuak izango dira salbuespena, bertan deskribatutako ondorioekin, edo, bestela, ikasle batek zerbitzua erabiltzeari utziko diola agintzen duen ebazpen bat ematen bada 14. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz. 

9. artikulua. Uko egitea

Matrikula egin ondoren interesdunek uko egiten badute, honako irizpide hauek hartuko dira aintzat:

a)    Uko egitea eskolak hasi baino astebete lehenago egiten bada, ez da tasarik sortuko. Hori dela eta, une horretara arte ordaindutako ikasturtearen tasak itzuliko zaizkio interesdunari. 

b)    (a) atalean ezarritako epearen ondoren baina eskola-eguna baino lehen uko egiten bada, matrikularen zenbatekoa, asegurua, eskola-materiala eta 3 hileko kuotak ordaindu beharko dira.  

c)    Ikasturtea hasi ondoren uko egiten bada, ikasturtea amaitu arte izango ditu ondorioak. 
Horrenbestez, ikasturteko tasa guztiak sortuko dira, salbu eta hurrengo paragrafoan edo 10. artikuluan jasotako inguruabarrak gertatzen badira. 

d)    Ikasturtean zehar Musikaterapia espezialitatean parte hartzari uko egiten bazaio, aurkeztu ondorengo hilabetetik aurrera izango ditu ondorioak; hortaz, hileko kuotak ez dira hilabete horretatik aurrera sortuko. Gainera, ez da matrikularen, material didaktikoaren edo aseguruen ehunekoren bat itzultzeko eskubiderik egongo.

10. artikulua. Sortzapena etetea

Bat-bateko salbuespenezko inguruabar ondo justifikatuak gertatzen direnean eta, ondorioz, ikasleak ezin badu ikasketekin ikasturte osoan jarraitu, tasaren sortzapena automatikoki etengo da (esaterako, gaixotasun fisiko edo psikiko luze bat, 1. mailako odolkidetasuneko senide bat hiltzea edo familia-unitatearen egoeran egiaztatu daitekeen edozein egoera). 

Baja ematen denetik ikasturtea amaitu arte ikasleak, kasuan kasu, dagoeneko ordaindu dituen matrikularen eta aseguruaren eta hileko kuoten zati proportzionala itzuliko da. 

Itzultze horiek onartzeko, Presidentziaren ebazpena beharko da, proposamen teknikoa eginda. 

11. artikulua. Itzultzeko eskubidea

Zergapekoak tasa horren zati bat itzultzeko eskubidea izango du, berari egotz ezin dakizkiokeen arrazoiengatik musika-irakaskuntzaren zerbitzua jasotzen ez badu.

Artikulu honen ondorioetarako, zerbitzua jaso ez dela joko da astean behin ematen diren ikasgaien kasuan ikasturte osoan 30 saio ematen ez badira, edo saio baliokideak ikasgaiek beste aldizkakotasun bat badute.

II. eranskinean jasotako zenbatekoak itzuliko dira egin ez den asteko saio bakoitzeko, aurreko paragrafoan adierazitako kopurura iritsi arte. 

TASAK ORDAINTZEA

12. artikulua. Ordaintzeko moduak

Tarifen I. eranskinean jaso den bezala, honako hauek osatzen dituzte musika-irakaskuntzako zerbitzuak: matrikula, hileko edo hiruhilekoko kuotak eta materialaren zein eskola-aseguruaren gastuak. 

Musika-irakaskuntzako zerbitzuen ordainketak banku helbideratzearen bitartez ordainduko dira. Horretarako, matrikula edo izen-ematea egiterako unean, interesdunek matrikulen eta irakaskuntzaren hileko edo hiruhilekoko kuoten zenbatekoaren ordainketaren helbideratzea baimendu beharko dute banku-entitate bateko kontu batean edo aurrezki-kontu batean. Horretarako, ematen zaien dokumentazioa bete beharko dute. 

Kuotak interesdunak ematen duen kontuan kargatuko dira dagokion hilabeteko 15. egunean, eta, beraz, ordaintzeko epea iraungitzen den egun osoan saldo nahikoa eduki beharko du helbideratuko den kontu horretan. Iraungitze-egunean helbideratuko den kontuan saldo nahikorik ez badauka, ez da zorra ordainduko, eta, hortaz, erabiltzaileak ordaindu beharko du kuoten ordainagiriak itzultzeagatik sortzen den edozein banku-gastu. 

13. artikulua. Ordaintzeko epeak

a)    Ikasturtea hasi aurreko uztailean ordaindu beharko dira matrikularen zenbatekoak eta material didaktikoaren zein eskola-aseguruaren ekarpenak. Irailaren 7an edo hurrengo egun baliodunean iraungiko da borondatez ordaintzeko aldia. 

b)    Ikastaro bakoitzari dagozkion hileko tasak kasuen arabera ordainduko dira:

- Kontserbatorioa eta Musika Eskolako indartze-ikastaroak: 10 hileko kuota berdin irailetik ekainera 

- Musika Eskola (2. maila, irakaskuntza indartua izan ezik, eta 3. maila): 3 kuota berdin urrian, urtarrilean eta apirilean.

- Musika Eskola 4. maila (musika-tresnen taldeak edo koruak): matrikula egiterakoan. 

Borondatez ordaintzeko aldia kuoten ordainagiriak itzuli, eta hurrengo hilabeteko hilaren 25ean edo hurrengo egun baliodunean iraungiko da.

14. artikulua. Epeak iraungitzea

Matrikula, material didaktikoa eta eskola-asegurua ordaintzeko borondatezko aldirako ezarritako epea iraungi eta osorik ordaindu ez bada, interesdunak zerbitzua erabiltzeari uko egiten diola joko da, 9. artikuluan ezarritako zerga-ondorioekin.

Hileko edo hiruhilekoko kuotak ordaintzeko borondatezko aldirako ezarritako epea iraungitzen bada eta ordainketa osorik egin ez bada, ordaintzeke dagoen zorraren epe exekutiboari emango zaio hasiera, Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko 2/2005 Foru Arau Orokorrean ezarritako errekargu eta interesekin. 

Hamar hileko kuotak dituzten ikastaroen kasuan hiru hileko kuota ordaintzen ez badira edo urteko 3 kuota dituzten ikastaroen kasuan bi kuota ordaintzen ez badira, erakunde autonomoaren Presidentziak ebazpen bat emango du ikasleak zerbitzua erabiltzeari utzi diezaion, eta ez du matrikularen, material didaktikoaren edo aseguruen ehunekorik jasoko

AZKEN XEDAPENA

Ordenantza hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean osorik argitaratzen den egunean bertan jarriko da indarrean.
 

2021/2022 Ikasturtea

2021/2022 ikasturtea

Leioako biztanleen tasak(€)

Biztanle ez direnen tasak(€)

Guztien

matrikula

(€)

UDAL MUSIKA ESKOLA – II.MAILA

Musikoterapia

341,80

-

50,79

Musikaterapia musika tresnarekin

569,70

-

50,79

Hastapena

256,40

384,60

50,79

1.-2. moduluak

598,20

897,30

101,58

1.-4. Moduluak (kanto korala espezialitatea)

384,02

576,03

75,44

3.-4- sendartua

968,50

1.452,8

126,98

3.-4. moduluak

612,50

918,70

101,58

5.-6. moduluak

484,30

726,40

76,19

MUSIKA ESKOLA – III.MAILA

Musika-tresna

350,00

525,00

50,79

 Taldeko ikasgaiak

256,40

384,60

50,79

MUSIKA ESKOLA – II. – III. ETA –IV MAILAK

DENAK

Musika-tresnen taldeak/ abesbatzak

60,00

LOE KONTSERBATORIOA

DENAK

1.-2. maila

1.642,70

199,12

3.-4.maila

1.845,30

210,69

5.-6. maila

2.180,30

276,61

Musika tresna osagarria

259,43

28,91

Musika tresna

518,86

57,83

Taldeko ikasgaiak

291,92

57,83

   BESTE TASA BATZUK

DENAK

Eskolako  materiala

25,98€

Eskola- asegurua

3,00€

Mila Profesionalerako Sarbide froga

30,00€