« Atzealdea

Pleno municipal

Udalbatzaren Osoko Bilkura

Zinegotzi guztiek osatua eta Alkatearen presidentetzapean, Udalaren jarduera ildoak ezartzen ditu eta gairik garrantzitsuenei buruzko erabakiak hartzen ditu. Osatze, planifikazio, arautze eta funtzio betearazlearen fiskalizazio lanak burutzen ditu.

Udalbatzaren Osoko Bilkurak, hauteskunde legearen arabera osatu ondoren, honako funtzio hauek ditu:
a) Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/85 Legeak ematen dizkionak; apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzazko Errege Dekretuz onartuta dagoen aurreko Legeko testu bateginekoak; eta Tokiko Araubidean, onartuta dauden gainerako Lege eta Araubideek ematen dizkiotenak.
b) Sektoreetako gainerako Lege eta Arauek ematen dizkiotenak.
c) Udal Araudi Organikoak ematen dizkionak.