null Protección animales.EUSK

ANIMALIAK EDUKITZEA ETA BABESTEA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA ARAUTZAILEA ALDATZEKO ALDEZ AURREKO GALDEKETA PUBLIKOA (ITXITA)

Euskadiko Toki Erakundeei buruzko 2/2016 Legean jasotzen diren udal-eskumenak erabiliz, eremu publikoko bizikidetza harremanak ordenatu eta kudeatzeari buruz, zerbitzuen, ekipamenduen, azpiegituren eta titulartasun publikoko instalazioen erabilera ordenatu eta kudeatzeari buruz, eta etxeko animaliei eta arriskutsuak izan daitezkeenei buruz ordenatu eta kudeatzeko, beharrezkotzat jotzen da indarrean dagoen animaliak edukitzea eta babestea arautzen duen ordenantza arautzailea aldatzea (2006ko ekainaren 14ko BAOren 113 zenbakian argitaratua), katuei buruzko arazoak konpontzeko, txakurren aisialdirako guneak, bide publikoan animalien kakak uztea eta indarrean dagoen sektoreko araudiarekiko egokitzapena tratatzeko.

Aipatutako ordenantzaren aldaketa-proposamena idazketa prozesuan egonik, urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 133 zk. artikuluan ezarritakoa betez, aldez aurreko galdeketa publikoa egiten da, geroko arauaren eragina jasan lezaketen subjektuen eta erakunde ordezkagarrienen iritzia biltzeko ekimenarekin konpondu nahi diren arazoez, aldaketaren onarpenaren beharraz eta egokitasunaz, arauaren helburuez eta egon litezkeen soluzio alternatiboez, arauzkoez eta ez-arauzkoez.

ORDENANTZA WEB ORRIAN ARGITARATZE DATA EPE BUKAERA DATA
Animaliak edukitzea eta babestea arautzen duen ordenantza. 2017.12.19 2018.01.04 (ITXITA)