« Atzealdea

Régimen de sesiones

Bilkuren erregimena

Bilkurak publikoak dira eta hiru mota daude:

  • Ohikoak: hilean behin egiten dira, hileko azken ostegunean, 8:30etan, jaieguna ez bada edo Alkate Udalburuak, behar izanez gero, ez badu arrazoirik ikusten data aldatzeko. Abuztuan ez dago bilkurarik, eta baliogabea da, baita ere, Udalaren gainerako kide anitzeko organoen kasuan.
  • Ezohikoak: Udalbatzaren Osoko Bilkurak egingo dira Alkateak hala erabakitzen duenean, edo bestela, Udalbatzaren kideen legezko kopurutik, gutxienez, laurdenak erabakitzen duenean. Zinegotzi batek ere ezin izango du urtero hiru bilera baino gehiago eskatu (urte naturala, kargua hartzen duen egunetik zenbatzen hasita).
    Ezohiko bilkura izango da, baita ere, eratze bilkuraren ondorengo 30 eguneko epearen barruan deitu eta batu behar den osoko bilkura. Bilkura horren helburuak izango dira Osoko Bilkuren aldizkakotasunaz eta ordutegiaz; Informazio Batzordeak sortu eta osatzeaz; eta Osoko Bilkuraren eskumena diren kide anitzeko organoetarako, udalbatzaren kideen artean, ordezkariak izendatzeaz erabakia hartzea; eta Alkatearen ebazpenak ezagutzea gai hauen gainean: Alkateordeen izendapena, Gobernu Batzordearen osaera, informazio batzordeen presidenteak eta eskuordetzeak.
    Ezohiko bilerak izango dira, baita ere, zinegotziek Alkatearen aurka aurkez dezaketen zentsura-mozioa tramitatu eta horren inguruan botoak ematea xede dutenak. Hori guztia, Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko 5/85 Legearen 197. artikulua aplikatuta, 8/99 Legeak eman zion idazkeraren arabera.
  • Premiazko ezohikoak: Ezohiko bilerak urgentziaz egin daitezke, aztertu beharreko gaia edo gaiak premiazkoak izateagatik, Alkateak ezin duenean ezohiko bilerarako deialdia egin bi egun baliodunen aurrerapenez. Aurrerapen hori ezartzen du, hain zuzen ere, apirilaren 2ko 7/85 Legearen 46.2.b) artikuluak.