Irudia APP Leioa

Gogoratu udal aplikazioa deskargatu ahal duzula, eta bertan, Leioako albisteak, udal aldizkaria, informazio bideoak, gertakariez informatzeko aukera, informazio gehigarria eta abar aurkituko dituzu. Leioako aplikazioaren bidez, klik bakarra eginez, udalerriarekin lotutako zenbait atal kontsultatu ez ezik, leioaztarrek Leioako gertakariez informatzeko aukera ere badaukate.

iOs edo Android sistema eragileak dituzten smartphone edo tabletetarako eskuragarri dagoen aplikazio hau dohainik jaitsi ahal da gailu bakoitzari dagokion on-line dendatik. Zeren zain zaude? Deskargatu aplikazioa doan.