Zer da?

Datu publikoak irekitzea -OpenData izenez ere ezagutzen dena- zera da, sektore publikoak duen informazioa mundu guztiarentzat eskuragarri jartzea euskarri digital, estandarizatu eta irekietan, egitura argiarekin, ulermena errazteko. Aldi berean, informazioa eskuratzea errazten da berrerabilera sustatzeko ere bai.

Horrela, gizarteak –herritarrek, enpresek eta edozein erakundek- erraz eskura ditzake datuak informatzeko edo zerbitzu berriak sortzeko, balio soziala handituz, eta egoki bada, baita merkataritza balioa ere.

Hortaz, informazio publikoa ematea edozeinek erabiltzeko moduko euskarri irekietan (Open Data) informazioa berrerabiltzeko prozesua ahalbidetzea baino gehiago da: gizarteari bere datu publikoak itzultzea da eta horiek nahi duen guztirako erabiltzea sustatzea.

Zergatik datu irekiak Leioan?

Leioako Udalarentzat, datu publikoak irekitzeak zera dakar, Udalak dituen datu guztiak (edozein agregazio mailatan) mundu guztiarentzat eskuragarri jartzea euskarri digital, estandarizatu eta irekietan, egitura argiarekin, ulermena errazteko. Aldi berean, informazioa eskuratzea errazten da berrerabilera sustatzeko ere bai.

Datu publikoa da Leioako Udalak (edo hirugarrenek Udalaren aginduz), edozein bitartekoren bidez, erregistratutako, batutako edo sortutakoa, honako hauek salbuetsita: pribatutasun, jabego, segurtasun murrizketak dituztenak; argitaratuz gero, Datu Pertsonalen babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa urratuko luketenak; edo argitaratzea administrazio prozedura bidez araututa dutenak.

Leioako Udalak irekitako datu publikoak handitzen joateko konpromisoa dauka. Erabilgarritasun sozialarekin, erabilgarritasunarekin eta kostuarekin lotutako irizpideen arabera hautatuko zein datu ireki eta zein hurrenkeran, eta Europar Batzordeko gomendioak hartuko dira kontuan.

Gizarteko eragile desberdinek –herritar, enpresa eta edozein erakundek- eskubidea dute informazio baliabide hauek erabiltzeko eta horietara erraz sartzeko, kontsultatu ahal izateko edo zerbitzu berriak sortzeko balio soziala handituz, eta nahi baldin badute, merkataritza balioren bat eskuratzeko (betiere erabilera baldintzen arabera).

Datuak irekitzeko egitasmo honen xede nagusiak hauek dira:

  • Udalaren gardentasuna handitu, datu publikoak gizarte eragile guztien eskura jarriz -herritar, enpresa eta erakundeak-, zerbitzuak sortu eta aplikazioak garatzeko helburuarekin ustiatzeko aukera izan dezaten.
  • Datu publiko irekiei dagokienez, gizartearen beharrizanak zeintzuk diren diagnostikatu.
  • Datu publikoak irekitzeko ekimena bultzatu eta horien berrerabilera sustatu.
  • Ehundura ekonomikoari bultzada eman.

Estekak

Webguneen zerrenda

Araudia