Irudia Presentacion:herrigune:jenga

Jolastu, eraiki, parte hartu.

 

Leioaztarrak:

17 urte joan dira udalerri honetan gure udaletxearen alboan altxor bat lurperatu genuenetik: hiru kutxa erraldoi, non Leioako 3000 ume baino gehiagok (eta heldu ameslari batzuek) beren nahiak, beren barne-barneko aberastasunetako asko, pertsonalak ere bai,  eta itxaropen bat baino gehiago utzi zituzten.

Egun hartan, udalerri honetan benazko konpromisoa hartu genuen jolasarekin eta berarekin batera datorren guztiarekin: elkarrekin ikasteko, egiteko eta hazteko aukera mugagabeak, denontzako leku osasungarriago bat eraikitzeko helburuz. Azken finean, denontzako den erkide bat sortzearen aldeko apustu kolektiboa egitea.

Ordutik, alkatez alkate igaro da altxor hura zaintzeko, arduratzeko eta babesteko eginkizuna. Altxor hura behin batean jolasa baino ez zen izan eta, gaur, Europako Gizarte Berrikuntzako proiektu originaletako bat da. Horrela joan da hazten Herrigune Leioa proiektua, orduko ume haiek bezala, denok –bakoitzak bere originaltasun eta aberastasun pertsonalarekin- parte aktiboa izan dezakegun proiektu bilakatu arte: jolasean jarraitzeko. Elkarrekin eraikitzen jarraitzeko. Harro egon gaitezke: denon lorpena da.

Herrigune Leioa proiektu kolektiboa da, herriarena, erkidegoarena. Denon parte hartzera irekita dagoen espazioa, inolako salbuespenik gabe. Desberdinen arteko topagunea: elkarrekin hitz egiten ikasteko, elkarrekin amestu, kontrastatu eta modu kolektiboan egiteko modua topatu.

Hilabete honetan jokoa emango dugu, horregatik zuen etxean gonbidapen berezia jasoko duzue. Izan ere, pieza bakoitzak bere garrantzia du, nahiz eta batzuetan hori ez dakigun, nahiz eta beti ez garen konturatzen gutariko bakoitzak ekartzen duen guztiaz, proiektu honen parte garrantzitsua gara. Horregatik, gogo handiz,  proiektu komun honekin bat egitera gonbidatu nahi zaituztet.

Egun hauetan hurbil zaitezte, beldur barik, jakinminez, nagi barik eta mesfidantza barik. Hurbil zaitezte proiektu hau hobeto ezagutzera; beste pertsona batzuekin topo egitera, duela urte asko aktiboki parte hartzen dutenak, denak zuen auzokide; euren proposamenak eta lana ezagutzera; zuenak planteatzera eta beste auzokide batzuen laguntzaz eta babesaz horiek aktibatzera. Hurbil zaitezte, proiektua zuena da eta: gurea da.

Gainera, jolas egitera deitu nahi dizuet. Denok elkarrekin jolas egitera. Otsailaren 3an Jengan jolastuko gara. Partidarik ugariena, altuena, originalena, dibertigarriena… Leioako auzokide guztiok, ume eta zahar, gazte eta heldu, kalean topa gaitezen proposatzen dizuet. Berrizta dezagun, elkarrekin, jolasarekiko konpromisoa, eraikitzeko eta parte hartzeko gogoarekin.