Ekintza Tailerra zuzeneko partaidetzarako espazioa eta denbora da. Horrez gain, herritar bezala Herrigunen parte hartzeko aukera guztiak ezagut daitezen hurbiltzeko tokia da. Zer den eta nola egin galdetzera hurbiltzeko tokia, alegia.
Era berean, jada eratutako lantaldeen nahiz herritarren topaketa-gunea da. Guk laguntzen dugu baina elkartuz doaz indar eta interes erkideak bateratzeko.
Ekintza Tailerra ostegunero 17:30etik 20:00etara irekia dago. Orain arte Laboragunea elkartearen lokala (Iturriondo 10-2.º / Leioako metroaren ondoan) erabiltzen dugu.

https://www.flickr.com/photos/herrigune/albums/72157651808248298
https://www.flickr.com/photos/herrigune/albums/72157654645009275