herrigune:ekintza:tailerra
Herrigune Leioa ezagutu nahi edo proiektuan parte hartu nahi duten leioaztarrentzako lekua da.
 
Zuzeneko partaidetzarako espazioa eta denbora da. Horrez gain, herritar bezala Herrigunen parte hartzeko aukera guztiak ezagutzera hurbiltzeko tokia da. Zer den eta nola egin galdetzera hurbiltzeko tokia, alegia.
 
Era berean, jada eratutako lantaldeen nahiz herritarren topaketa-gunea da. Lantaldeak elkartuz doaz – hezitzaileok laguntzen dugu- indar eta interesak bateratzeko.
 
Ekintza Tailerra ostegunero irekita dago, 17:00etatik 20:00etara. Gaur egun bertan elkartzen dira, Eskulanak, Konpontzaileak, Ekotaldea, Leioa Trantsizioan eta Français lantaldeak. Iturriondo kalea 10 - 2º eskuinean elkartzen gara, (Leioako Metroaren ondoan) Solasgune enpresak utzitako lokalean.
 
Lantalde baten parte hartu edo proiektua ezagutu nahi baldin baduzu, ostegun batean hurbildu zaitez. Edozein zalantza izatekotan herrigune@leioa.net edo 944 02 97 80-an izango gaituzu.
Ekintza Tailerra
Ekintza Tailerra 2017
Ekintza tailerra: 2016ko abendua