"Zuri balio ez dizunak beste bati balio diezaioke"

 

Hurrengo apirilaren 7an XVII. Kontsumo Iraunkorraren Azoka antolatuko du Ekotaldeak Udaletxe Plazan (euria izatekotan pilotalekuaren arkupetan) 11:30etatik 14:00etara. Ekimena 2010ean antolatu zen lehen aldiz eta ordutik aurrera urtean behin edo birritan errepikatu da. 

Azoka honetan objektuen beren premiaren balioa dute. Honek Ekoazoka beste azokengandik ezberdintzen du; izan ere, ez da kobratzen ezta trukerik egiten, garrantzitsuena objektuen bizitza luzatzea da. 

Ekimena kontsumismoari edo balioari buruzko hausnarketa, objektuen erabilera eta erabilerarik eza urrunago doa, Leioa jasangarriago baterantz pausu bat ematea bilatzen du.

Herritarrek eraginkortasunez parte har dezakete: bai erabiltzen ez dituzten objektuak partekatuz, bai beste batzuenak berrerabiliz eta beren bizia zabalduz edo esperientzia eta ekimen hau antolatzen nahiz hedatzen lagunduz.

Ekoazokari esker, urtero gutxi gorabehera Leioan 400 kilo objektu berreskuratzen dira (100 gora edo behera urtearen arabera).

Kontsumo Iraunkorraren AZOKA 2018 Mercado de Objetos en Desuso
XII. Kontsumo Iraunkorraren Azoka / Mercado de Objetos en Desuso
HERRIGUNE:EKOTALDE

 

 

Ekotaldeak boluntarioak bilatzen ditu Ekoazoka antolatzeko!!

 

Ekotaldetik, Herriguneko gazte lantaldea, boluntario bila gabiltza Ekoazoka, kontsumo iraunkorraren azoka, antolatzeko. Azoka honen helburua erabiltzen ez diren objektuen bizitza luzatzea da. Edonor etxean erabiltzen ez dituen objektuak ekarri ditzake komunitatean partekatzeko beste pertsona batzuek hauek erabiltzen jarrai dezaten.

Zer egiten da Ekoazokan?

Ekoazokan postu ezberdinak antolatzen ditugu, hala nola, arropa, liburuak, jostailuak, etxeko gauzak… Lagundu nahi duten pertsonek postu hauen ardura hartu beharko dute hurbiltzen diren pertsonak lagunduz. Beste eginbeharreko bat objektuak pisatzea da. Azokaren goizean zehar pertsonak hurbildu oi dira objektuak ustera eta hauek postuetan jarri baino lehen pisatu egiten ditugu zenbat objektu kilo berrerabili ditugun jakiteko.

 Azoka honetan ez da kobratzen ezta trukerik egiten. Behar duzu hori edo nahi duzun hori eraman dezakezu. Garrantzitsuena objektuen bizitza luzatzea da. Gure asmoa Leioa jasangarriago bat lortzea da eta!

Animatzen zara?

Edonor laguntzera hurbildu daiteke gurekin batera goiza igarotzera. Zure adina ez du axola, garrantzitsuena komunitatean parte hartu nahi izatea da.

Ezagutu nahi bagaituzue ostegunero Ekintza Tailerrean elkartzen gara, Herrigunen, 18:30 – 20:00 Iturriondo Kalean, 10 Z, 2. pisuan.

Informazio gehiago nahi baduzu gurekin harremanetan jarri zaitezke

herrigune@leioa.net helbidean edo 944 02 97 80 telefonoan.

Zure zain gaude!