HERRIGUNE:EKOTALDE

 

 

Ekotaldeak boluntarioak bilatzen ditu Ekoazoka antolatzeko!!

 

Ekotaldetik, Herriguneko gazte lantaldea, boluntario bila gabiltza Ekoazoka, kontsumo iraunkorraren azoka, antolatzeko. Azoka honen helburua erabiltzen ez diren objektuen bizitza luzatzea da. Edonor etxean erabiltzen ez dituen objektuak ekarri ditzake komunitatean partekatzeko beste pertsona batzuek hauek erabiltzen jarrai dezaten.

Zer egiten da Ekoazokan?

Ekoazokan postu ezberdinak antolatzen ditugu, hala nola, arropa, liburuak, jostailuak, etxeko gauzak… Lagundu nahi duten pertsonek postu hauen ardura hartu beharko dute hurbiltzen diren pertsonak lagunduz. Beste eginbeharreko bat objektuak pisatzea da. Azokaren goizean zehar pertsonak hurbildu oi dira objektuak ustera eta hauek postuetan jarri baino lehen pisatu egiten ditugu zenbat objektu kilo berrerabili ditugun jakiteko.

 Azoka honetan ez da kobratzen ezta trukerik egiten. Behar duzu hori edo nahi duzun hori eraman dezakezu. Garrantzitsuena objektuen bizitza luzatzea da. Gure asmoa Leioa jasangarriago bat lortzea da eta!

Animatzen zara?

Edonor laguntzera hurbildu daiteke gurekin batera goiza igarotzera. Zure adina ez du axola, garrantzitsuena komunitatean parte hartu nahi izatea da.

Ezagutu nahi bagaituzue ostegunero Ekintza Tailerrean elkartzen gara, Herrigunen, 18:30 – 20:00 Iturriondo Kalean, 10 Z, 2. pisuan.

Informazio gehiago nahi baduzu gurekin harremanetan jarri zaitezke

herrigune@leioa.net helbidean edo 944 02 97 80 telefonoan.

Zure zain gaude!