Gardentasun atari hau aurreko Gobernu Taldeak bultzatutako Gobernu Irekiko egitasmoaren oinarrietariko bat, gaur egungo Gobernu Taldeak mantentzen duena. Hori dela-eta, gogoz, dedikazioz eta diskrezioz lan egin da, udal langile, arduradun politiko eta udal teknikari askoren laguntzarekin.

ASAC Comunicaciones S.M enpresa izan da herritarrentzako informazio atari honetarako geneuzkan ideia eta gurariak ezartzeko gidatu gaituen enpresa. ASAC estatu mailan lan egiten duen enpresa da, Informazio eta Komunikazioaren Teknologien aholkularitzaren esparrukoa. Aurten, 20 urte beteko ditu, 1996an sortu baitzen. Ordutik hona, 600 enpresa pribatu eta erakunde publiko baino gehiagori eman die zerbitzua, Estatuko autonomia erkidego guztietan.

ASAC berrikuntzaren arloan lan egiten duen enpresa da, merkatuan dauden azken soluzioak aplikatuz bezeroek planteatutako beharrizanen aurrean.
ASAC enpresari eskatutako proiektuaren irismena honela definituta geratzen da:
Gardentasun webgunea garatu eta maketatu.

  • Atari horrentzat eta sor litezkeen beste batzuentzat egokia izan daitekeen atari-sistema ezarri.
  • Sistema osoaren hosting-a (aukerakoa).
  • Hasierako edukiak kargatu.
  • Edukien editoreentzako aurrez aurreko prestakuntza.
  • Atariaren laguntza zerbitzua eta zuzenketa lanak.


Horretaz guztiaz gain, ezin dugu ahaztu MUNALRA CONSULTORES INFORMÁTICOS S.M enpresa ahaztu. 2013tik, programa eta ekipo informatikoen zerbitzuko, eta Administrazio eta Kudeaketa Informatikoko laguntza teknikoko kontratuaren esleipenduna da Leioako Udalean. Enpresa honek lan aktiboa egin du prozesu honetan guztian, atariaren web zerbitzurako beharrezkoa zen azpiegitura birtual guztia instalatuz eta zerbitzuaren segurtasuna eta egonkortasuna bermatuz.

Eta azkenik, duela 20 urte baino gehiago, Leioako Udala egiten ari den partaidetza esparruko lana handia batu eta sailkatu izana eskertu nahi diot Solasgune enpresari. Hamabost urte luze igaro dira, Leioako enpresa horren eskutik, oraindik herri partaidetzaz hitz egiten ez zenean, Leioako Udala Herrigunerekin hasi zenetik, komunitate loturak sendotzeari eta hazkuntza arduratsu eta gogobetegarria, autonomo eta jasangarria, ahalbidetzeari begirako egitasmoa. Hori guztia Ikasketa Komunitatearen ideiatik abiatuta. Orduz geroztik, Herrigune hazi eta indartu egin da, Leioako Udalak, bere garaian, egindako ahalegin eta apustuari, Solasguneren ikuspegi eta lanari, eta leioaztarren harrera izugarriari esker.

ASAC COMUNICACIONES S.M.
IFK: B33490426
Asturiasko Teknologia Parkea, 29. partzela
33428, Llanera
Tel.: 902255040, faxa: 985265268
www.asac.as

MUNALRA CONSULTORES INFORMÁTICOS, S.M.
IFK: B95562187
Lauaxeta Olerkaria 40B – 3.A
48100 Mungia (Bizkaia)
alberto@munalra.com

SOLASGUNE
Aldapa Kalea 7
48940 – Leioa
944.029.780
info@solasgune.com