Erronka kolektiboen eta guztion onurako proposamenen garapenerako II. deialdia.

Irudia Erronka kolektiboen eta guztion onurako proposamenen garapenerako II....

Ekin Leioa erronka kolektiboak eta guztion onurako proposamenak aurkezteko eta udalarekin batera garatzeko Herriguneren prozesu parte-hartzailea da.

2021ean leioaztarrak 70 proposamenekin parte hartu genuen eta elkarrekin azkenengo bi  urteetan garatu ditugun erronka kolektiboak erabaki genituen: “Ortu Komunitarioak” eta “Zahartze Osasungaria lortzeko Auzokide Sarea”.

Bigarren deialdi honetan Leioako komunitatea hobetzeko proposamen berriak ezagutu nahi  ditugu, elkarrekin egiten ikasten jarraitzeko. 

#EraikitzeKolektiboa ¡Hacia una CulturaLab!
#HacerJuntas

Orain, zure txanda!

Zure ideiak eta proposamenak aurkeztu ezazu

Guztiok ditugu Leioa hobetzeko ideia ezberdinak gure buruan eta haietan pentsatzen hasteko unea da.

Argi duzunean bete ezazu aurkezpen-inprimakia zure proposamena ahalik eta argien azaltzen eta Leioan zehar aurkituko dituzun 15 postontzietan utzi ezazu. leioazabalik.leioa.net webgunean ere online betetzeko aukera izango duzu.

Hurrengo pausoa Tamizatze Saioan proposamena zure auzokideen aurrean aurkeztea izango da. Bertan bideo formatuan grabatuko dugu Leioako Erronka Kolektiboen mapa osatu ahal izateko.

LPDD: Leioako udalak herritarren partaidetza-prozesuen, alkatetza ebazpenen, osoko bilkuren eta tokiko ordezkarien interes eta ondasunen erregistroen kudeaketaren esparruko datuak tratatzen ditu, euskadiko toki erakundeei buruzko 2/2016 legearen, gardentasunari buruzko 19/2013 legearen eta tokiko araubidearen oinarriak arautzen dituen 7/1895 legearen arabera. Datu pertsonalak herritarrei eta gardentasun-araudiaren arabera legitimatutako hirugarrenei jakinarazi ahal izango zaizkie. Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko edo ebazteko, bai eta datuak tratatzeari mugak jartzeko edo aurka egiteko ere, udalaren helbidera edo alkatetza@leioa.eus helbide elektronikora jakinarazpen bat bidalita, bai eta www.leioa.net gardentasun-atarian informazio gehiago jasotzeko ere.