Azaroaren 27tik abenduaren 22ra proposamenak biltzeko bide desberdinak antolatuko dira, Leioan erroldatutako 16 urtetik goragoko edozein pertsonaren proposamenak biltzeko.
Proposamenak helarazteko bideak.
- HAZ: Betetako formularioa Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan emanez. Gainera, euskarri digitalean ere aurkeztu ahal izango dira proposamenak (USB memoria, SD txartela, CD, DVD, etab.) Formularioa helbide elektroniko honetara ere bidali dezakezu: leioa.zabalik@leioa.net
- Buzoiak: Leioako puntu desberdinetan jarritako 15 buzoietako edozeinetan betetako formularioa sartuz. Buzoiak udal eraikin hauetan kokatuta daude:
- ?Pinuetako Nagusien Zentroa
- Txorierriko Nagusien Zentroa
- Gaztelubide HAZ
- Udaletxea (Udaltzaingoko sarrera)
- Sakoneta kiroldegia
- San Bartolome Kulturgunea
?Kalea, honako tokien inguruetan:
- Lamiakoko metro geltokia
- Udondoko bulebarra (Ikaztegi aparkalekua)
- Ikeamendiko igogailua
- Mendibile pasabiderako sarbidea (aparkaleku urdina)
- Artatzagane (Bordeoena parkea)
- Artatza kalea, 20
- Kultur Leioa (Jose Ramon Aketxe plaza)
- Estartxe kalea (haurrentzako jolas-parkearen ondoan)
- Maiatzaren Bata kalea, 2
- On line: Formulario honen bitartez.