1. Zatia: Herritarren proposamenak biltzea.

Otsailaren 9etik otsailaren 28ra proposamenak bidali ahal izango dituzte 16 urte baino gehiago duten leioaztarrek. Horretarako bide desberdinak antolatuko dira 

Proposamenak helarazteko bideak.

  1. HAZ: Betetako formularioa Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan emanez. Gainera, euskarri digitalean ere aurkeztu ahal izango dira proposamenak (USB memoria, SD txartela, CD, DVD, etab.)  Formularioa helbide elektroniko honetara ere bidali dezakezu: leioa.zabalik@leioa.net
  2. Buzoiak: Leioako puntu desberdinetan jarritako 15 buzoietako edozeinetan betetako formularioa sartuz. Buzoiak udal eraikin hauetan kokatuta daude:
  • Pinuetako Nagusien Zentroa
  • Txorierriko Nagusien Zentroa
  • Gaztelubide HAZ
  • Udaletxea (Udaltzaingoko sarrera)
  • Sakoneta kiroldegia
  • San Bartolome Kulturgunea

Kalean, honako tokien inguruetan:

  • Lamiakoko metro geltokia
  • Udondoko bulebarra (Ikaztegi aparkalekua)
  • Ikeamendiko igogailua
  • Mendibile pasabiderako sarbidea (aparkaleku urdina)
  • Artatzagane (Bordeoena parkea)
  • Artatza kalea, 20
  • Kultur Leioa (Jose Ramon Aketxe plaza)
  • Estartxe kalea (haurrentzako jolas-parkearen ondoan)
  • Maiatzaren Bata kalea, 2
  1. On line: Formulario honen bitartez.

 

Lehen fase honetarako hitzaldiak antolatu eta informazio karpak ere jarriko dira Leioako hainbat tokitan (osasun-egoerak horretarako aukera ematen badu). Bizilagunek informazio gehiago izan dezaten eta proposamenak ere egin ahal izateko.

Karpak:

  • Otsailak 16: Leioa Metro geltokian (goizez) eta Sakonetan (arratsaldez)
  • Otsailak 17: Lamiako geltokian (goizez) eta Txorierri (arratsaldez)
  • Otsailak 18: Maiatzaren bata, 2 Pinueta (goizez) eta San Bartolome (arratsaldez)

2. Zatia: Azterketa teknikoa.

Behin proposamen guztiak bildu ondoren Udaleko teknikariek banan-banan aztertuko dituzte haien bideragarritasuna ikusteko.

Hauek onartuko dira:

  1. Teknikoki edo/eta ekonomikoki bideragarriak diren proposamenak udalaren eskumena baldin badira.
  2. Beren jasangarritasun ekonomikoa eta finantziarioa justifikatzen dituzten proposamenak.
  3. Interes orokorra eta Leioan bizi diren herritar guztien ongia interes partikularren gainetik lehenesten duten proposamenak.
  4. Oraingo legegintzaldian jarraitzen diren ildo estrategikoekin eta helburuekin koherenteak diren proposamenak.
  5. Eduki ilegala, iraingarria edo diskriminatzailea ez duten proposamenak, eta gastu publikoaren gaian udal eskumena den edozein jarduera eremuri lotutakoak.

 

4 Zatia: Herritarrei emaitzak itzultzea

Zati partizipatiboa amaitu ondoren, Udalak dituen komunikabide eta euskarri desberdinetan emaitzen txostena argitaratuko da, herritarrek gehien bozkatutako 4 proiektuetarako herritarren lehentasun-ordenarekin. Txosten horretan generoaren, adinaren, bizileku-auzoaren eta abarren araberako emaitzak jasoko dira.