Transparency International Gobernuz Kanpoko Erakundeak egiten duen Udalen gardentasunari buruzko indizea da, seguru asko, erreferentziarik ezagunena da udalen gardentasun mailaren azterketan.

Azterketa hau bi urterik behin egiten da udalerririk handienetan (Estatuko 110 udalerririk handienetan) aurretik ezarritako 80 adierazleren arabera. Horietako batzuk bat datoz 19/2013 Legeak ezarritako obligazioekin, eta beste batzuek, bestelako gaiak aztertzen dituzte. Garrantzitsua da adieraztea Indize honek ez duela ustelkeria maila edo entitateen barne dauden edo politikoki zuzentzen dituzten pertsonen jokabidea neurtzeko asmorik. Adierazle bakoitzak aipatzen dituen datuen kalitatea eta sinesgarritasuna ere ez ditu sakonean aztertzen.

Azterketak duen garrantzia soziala dela-eta, eta Leioako Udalari buruz egiten ez denez, autoebaluazio agiri bat txertatzen da herritarren eskura jartzeko non kokatuko litzatekeen gure Udala ITA-2014 adierazleen arabera.