Urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 133 zk. artikuluan ezartzen du arau orokor gisa udal araudiaren onarpen prozeduran, herritarrentzako entzunaldiko epe bat gauzatzeko betebeharra arauak pertsonen eskubide eta interes zilegietan eragina duenean, eta bestelako pertsonek edo erakundeek egin litzakeen ekarpen osagarri guztiak biltzea ere.

Apirilaren 2ko 7/1985 Legeak, Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituenak, 49 zk. artikuluan ezartzen du, halaber, gutxienez hogeita hamar eguneko jendaurreko informazioko eta entzunaldiko epe bat interesatuentzat erreklamazioak eta iradokizunak aurkezteko, ordenantzen hasierako onespenaren ondoren.

Aldi honetan parte hartzeko, Leioako Udalak herritarren eskura jartzen du udal izapideen gidaliburuan hurrengo fitxa.

Gauzatzen diren galdeketa desberdinetan parte hartzeko epea 30 egun baliodunekoa izango da Bizkaiko Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratzen den unetik.

Administrazio Elektronikoaren Ordenantzaren hasierako onespena

Fasea Araudia Espediente Iragarkia Web-orrian argitaratze data Epe bukaera data
Hasierako Onespena Administrazio Elektronikoaren Ordenantza 2018/AI/11/159 BOB 2018.08.07 2018.09.19

 

MODIFICACIÓN DE ORDENANZAS FISCALES

Leioako Udalak, 2018ko maiatzaren 31an egindako Osoko Bilkuran, besteak beste, honako erabaki hauek hartu zituen:

1.- Udal Musika Eskolako zerbitzua emateagatiko tasa arautzen duen ordenantza fiskalaren aldaketa behin-behinean onartzea.

2.- Udal kirol instalazioetako zerbitzua emateagatiko tasa arautzen duen Zergaren Ordenantza Arautzailearen aldaketa behin-behinean onartzea.

3.- Larrialdi sozialeko egoera arretarako harrera pisu  erabileragatiko ordenantza fiskalaren ezarpena eta bere ezarpenerako ikerketa tekniko ekonomikoa behin-behinean onartzea

4.- Udal Euskaltegiko zerbitzua emateagatiko tasa arautzen duen ordenantza fiskalaren aldaketa behin-behinean onartzea.

5.- Larrarte izeneko kale berria bigarren kategorian sartzea, jarduera ekonomikoei buruzko zergaren ondorioetarako (JEZ) behin-behinean onartzea.

Eta hau guztia jakitera ematen da apirilaren 2ko 7/1985 Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituen Legearen 2 zk. artikuluak eta abenduaren 16ko Toki Ogasunei buruzko 9/2005 Foru Arauaren 16 zk. artikululak diotenarekin ados. Iragarki hau "Bizkaiko Aldizkari Ofizialean" argitaratzen den egunetik zenbatzen hasita, interesdunek hogeitamar egun balioduneko epea izango dute espedienteak aztertu eta udal-bulegoetan egoki deritzeten erreklamazio eta iradokizunak aurkezteko.

Jendaurreko azalpenaldia amaitu ondoren, Udal Korporazioak bidezko diren behin betiko erabakiak hartuko ditu, ordura arte aurkeztuta dauden erreklamazioak ebatziko ditu eta ordenantzen behin betiko idazkuntza, horien indargabetzeak eta aldarapenak onetsiko.

Erabaki horien aurka erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin betiko onetsitzat joko dira.

 
Fasea Araudia Espediente Iragarkia Web-orrian argitaratze data Epe bukaera data
Aldaketaren hasierako onespena Zega-Ordenantzak   BAO 2018.06.04 2018.07.12
Aldaketaren behin betiko onespena Zerga-Ordenantzak   BAO 2018.07.27  

 

Etxez etxeko laguntza zerbitzuerako araudi aldaketaren hasierako onespena

Fasea Araudia Espediente Iragarkia Web orrian argitatatze data Epe bukaera data
Aldaketaren hasierako onespena Etxez etxeko laguntza zerbitzurako araudia 2018/AI/11/095 BAO 2018.04.05 2018.04.09 2018.05.18
Aldaketaren behin betiko onespena  Etxez etxeko laguntza zerbitzurako araudia 2018/AI/11/095 BAO 2018.05.29 2018.05.29 2018.06.19

 

Etxeko indarkeriaren biktima diren emakumeentzako abegi-etxeei eta larrialdi-egoetarako etxeei buruzko araudia

Araudia Espediente Iragarkia Web-orrian argitaratze data Epe bukaera data
Araudia Osoko Bilkuraren onespena 3.zk.- 2018/04/26   2018.04.30