Hautatutako kargu eta Udal langileei buruzko informazio instituzionala

  • Alkatearen eta zinegotzien datu biografikoak aipatzen dira
  • Alkatearen eta zinegotzien helbide elektronikoak aipatzen dira
  • Alkatearen eta zinegotzien soldata edo ordainsariei buruzko informazioa zehazten da
  • Udaleko konfiantzazko karguen (lanpostuen) zerrenda argitaratzen da, baita horien ordainsarien zenbatekoa, banaka edo kolektiboa
  • Tokiko Araubidearen Oinarriei buruzko Legeak jasotzen duen Jarduera eta Ondasunen Erregistroa argitaratu eta jartzen da herritarren eskura
  • Udaleko lanpostuen zerrenda osoa argitaratzen da
  • Langileak hautatzeko prozesuei buruzko informazioa argitaratzen da (oinarriak eta Epaimahaiko kideak, onartu eta baztertuen zerrendak, azterketak, e.a.)

Antolakuntza eta ondareari buruzko informazioa

  • Gobernu Organo desberdinak eta beren funtzioak aipatzen dira
  • Gobernu Organoen helbide elektronikoak adierazten dira
  • Erakunde deszentralizatu, erakunde instrumental eta udal sozietateen oinarrizko datuak adierazten dira, baita horien webguneen estekak ere
  • Erakunde deszentralizatu, erakunde instrumental eta udal sozietateen langile-zerrenda osoak argitaratzen dira
  • Udal Zerbitzuen Kartak existitzen dira eta horietaz informatzen da, baita horietan jasota geratzen diren konpromisoen betetze-maila ere (Gizarte Zerbitzuak eta Udal Artxibategia)
  • Onetsita daude eta argitaratzen dira Tokiko Agenda 21 eta Udalaren Plan Estrategikoa (edo Mapa Estrategikoa)
  • Jabetzako eta alokatuta dauden higiezinen (bulegoak, lokalak, e.a.), okupatuta edota Udalari esleituta, zerrenda argitaratzen da
  • Udaleko ibilgailu ofizialen (jabetzakoak edo alokatuak) kopurua argitaratzen da
  • Balio historiko-artistikoa edota balio ekonomiko handia duten Udalaren ondasun higigarrien zerrenda argitaratzen da
  • Udalaren Ondasun eta Eskubideen Inbentarioa argitaratzen da

Udal arau, erakunde eta araudie buruzko informazioa

  • Udalaren Osoko Bilkurak egin aurreko gai-zerrendak
  • Osoko Bilkuren aktak
  • Udalbatzaren erabakiak
  • Tokiko Gobernu Batzordearen erabakiak
  • Udal ordenantza eta araudiak argitaratzen dira
  • Udalaren "Gobernu Onerako Kode Etikoa" existitu eta argitaratzen da