Irudia Transparencia. Leioa

Ongi etorri Leioa Zabalik honetara, Leioako Udalaren Gardentasun ataria. Berton, gure udalerriarekin lotutako informazio guztia eta Udaletik egiten dugun kudeaketa aurkitu ahal izango dituzu, modu ireki, argi eta errazean.

Beste batzuetan esan dugun bezala, Leioak urteak daramatza modernizazio prozesu sakon eta gaitzean murgilduta, helburu bakarrarekin: leioaztarrei kalitatezko zerbitzuak eskaintzea, hurbilak eta guztiontzako irisgarriak.

Atari honen xedea, bere aldetik, zera da, Gobernu Taldea lantzen ari den ekintza planak, egitasmoak, erabakiak, baliabideen banaketa, aurrekontuakā€¦ eskura jartzea modu erraz, garbi eta eguneratuan, gardentasun osoz ezagutu ahal izateko Udala nola kudeatzen den.

Oraindik aurrera, lanean jarraituko dugu Udal eraginkorragoa lortzeko hurrengo urratsean. Eta prozesu horretan bidelagun izan nahi zaitugu, zure iradokizunak, kezkak, zalantzak edo galderak nahi ditugu, eta horretarako, herritarrentzat irekita daukagun edozein komunikabide erabil dezakezu (e-maila, telefonoa, sare sozialak, sakelako aplikazioaā€¦). Leioa denok garelako