LES (Leioaztarren Ezagutzen Sarea) gizarte-ekintzako espazioa da eta informazioa trukatzeko mekanismoak garatu nahiz aztertzen dira. Auzoa ikaste anitzen feria bihurtzen da eta ez da bakarrik aulkiak tapizatzen ikastera edo bideo-jokoak programatzen erakustera joaten; bestearekin ikasteko esperientzian murgiltzen da.
Leioako ezagutzen sarea gure erkidegoan eskatzen eta eskaintzen diren ezagutzen haztegia da.
Hurrengoa galdetzen dugu: Zer gustatuko litzaizuke ikastea? Zer gustatutako litzaizuke partekatzea?
Parte hartzeko tresna eta ekintza-proposamen desberdinak ditugu:

merendoLES

Herriko kaleetan zehar aurkituko gaituzu: hurbil zaitezke, gurekin askari egin dezakezu eta erkidegoari zer ekarpen egin diezazkiezun edota zer jaso nahi duzun kontatu.

Gure ikasteko gaitasunean konfiantza berreskuratzea batera hazteko lehenengo urratsa da. Guztiek dugu ikasi eta partekatzeko gaitasuna eta beharra. Gure gaitasunean konfiantza berreskuratzeak gure hazkuntza pertsonala eta gure eraikitze bateraturako gaitasuna sendotzen ditu. Horregatik, egiten dugun lehenengo gauza honakoa da: asteazkenero Leioako auzoetan zehar ateratzea eta ondorengoa galdetzea: Gustuko al zenuke ikastea edo jakin-mina al duzu? Zer gustatuko litzaizuke beste batzuekin partekatzea?

https://www.flickr.com/photos/herrigune/albums/72157655287731148

Ezagutzen Azoka

Ezagutzen azokan ondorengoak egin ditzakezu: beste pertsona batzuek partekatzen dutena ikasi edo zuk dakizuna partekatzen animatzea.

Praktikatzeko biltzen gara. Nola parteka eta ikas dezakegu batera edozeinentzat modu osasuntsuan? Konfiantza berreskuratzen diguten harremanetarako, partekatzeko eta ikasteko moduak praktikatzen ditugu. Dakigunaren eta behar dugunaren gaineko balioan, bildu behar izanean eta batera sortzean konfiantza. Ezagutzen Azoka larunbat desberdinetan (udaberritik udazkena iristen denera arte) antolatzen da La Avazadako bulebarraren Sotoan.

https://www.youtube.com/watch?v=sYjQrzQwhz0
https://www.youtube.com/watch?v=-_MoX1nKvcE

Píldoras de conocimientoEzagutzaren pilulak

Dakizuna partekatzeko modu erraz eta erabilgarria. Kontatzeko zerbait ba al duzu? Grabatu eta web orrira igotzen da: guztiongana iristeko.

Dakizun hori, ziur, norbaitek erabil dezakeela. Ezagutzen azoka batera "ezin badezakezu" hurbil edo ez baduzu modurik aurkitzen, bideoan graba dezakegu edo zuk graba dezakezu, noski. Edozeinek eskuratu ahal izateko herrigune.org web orrian zintzilikatuko dugu.

Leioako Ezagutzen Sarea (LES), laburbilduz, leioaztarren hazkuntzaren beharrak/nahiak identifikatzen ditugun tokia da eta, horri esker, dakigunarekin aurkitzen gara eta gure ikasteko gogoak hautematen ditugu, beste harreman- eta ikaste-modu batzuk praktikatzeko eta, bide batez, dakigunez ohartaraziko gara: guztiak eta asko.

https://www.youtube.com/watch?v=G_PJ2adqX_Y
https://www.youtube.com/watch?v=nJbKWna2sb0
https://www.youtube.com/watch?v=znU59r0Z_kc