Irudia Participacion::Mejorando Kandelazubieta

Kandelazubieta Auzoa hobetzea

 

Kandela Zubieta auzoa hobetzeko bidean aurrera egiteko, uda hasieran, lan batzuk egiten hasi ziren, gune horren segurtasuna hobetzeko asmoz, norabide bakarreko kale bat egiteko, eta, era berean, aparkatzeko gune gehiago egokitzeko, auzoko beste gune batzuetan, oinezkoentzako espazio gehiago behar dela-eta, kendu behar izanez gero.

Auzokoek egin behar ziren lanei buruz zituzten zalantzak tarteko, eta auzokoei eginbeharren berri ematerakoan egon zen hutsegitea dela-eta, Leioako Udalak erabaki zuen irailera arte itxarotea, Kandela Zubietako bizilagunei jakinarazteko zer aukera dauden auzoko kale nagusia hobetzeko.

Lanekin lortu nahi ziren hiru helburu nagusiak hauek ziren:

  • Kale seguruago bat egitea, norabide bakarrekoa bihurtuz.
  • Kaleko espaloiak eta zebra-bideak hobetzea, kalea seguruagoa izan dadin.
  • Aparkatzeko leku gehiago lortzea, espazio gehiago behar duten beste gune batzuetan lanak egiteko.

 

UDALEKO TEKNIKARIEN PROPOSAMENAK

Leioako Udaleko teknikariek hiru aukera proposatu dituzte, auzoan egin behar diren lanei dagokienez.

A Aukera:

Noranzko bakarreko bidearen norazkoa aldatzea, eta bi noranzkoetako zirkulazioarekin jarraitzea Kandelazubietaren azken bide-zatian.

 

B Aukera:

Noranzko bakarreko bidearen noranzkoa aldatzea, eta bi noranzkoetako zirkulazioarekin jarraitzea Kandelazubietan, auzoko Parkeari / Plazari dagokion bide-zatian izan ezik.

 

C Aukera:

Noranzkoak gaur egun dauden moduan uztea (Noranzko bikoitza kale osoan, aparkaleku-kopurua handitu gabe).

 

Kandelazubieta Kalerako proposatutako esku-hartzeen laburpena