Leioako Udalak azken urteetatik Aurrekontu Irekien eredua du. Gobernu Irekiaren helburuaren ildotik, urrats bat gehiago egin nahi du udaleko herritarren partaidetzan.

Egitasmo hau apirilaren 7ko Euskadiko Toki Erakundeei buruzko 2/2016 Legeak definitutako testuinguru instituzional-arauemailean kokatzen da, batez ere, artikulu hauei dagokienez, "Gobernu Irekia" 47 artikulu zenb., "Publizitate aktiboa; printzipio orokorrak" 50 artikulu zenb. eta "Herritarren parte hartzea udal aurrekontuetako gastu publikoaren konpromisoen identifikazioan" 79 artikulu zenb.

Leioako Udalak Euskal Herriko Unibertsitatearekin batera hasitako egitasmoa ere testuinguru honetan kokatzen da. Hala, 2017ko otsailean erakunde bien arteko Hezkuntza Lankidetzako Hitzarmena sinatu zen, zeinaren bidez Unibertsitate Masterra eta Unibertsitateko Herritarren Parte Hartzea deiturikoaren praktiketako ikasle talde batek gaiari buruzko Diagnostiko-Txostena egin zuen.

Diagnostiko-Txosten hau Ogasun Batzordean aurkeztu zen 17/07/18an eta ondorioen artean azpimarratu behar da ez dagoela eredu perfekturik ezta idealik ere, baizik eta erakunde baikoitzak "bere" eredua bilatu behar duela, normalean, eredu metodologiko desberdinen nahasketa izaten dena.

Zein helburu lortu nahi diren:

*      Auzotarrek Leioako beharrizan nagusienak definitzea, iritzi hau gobernu taldeak eta osoko bilkuran ordezkaritza duten talde politikoen ordezkariek aintzat hartzeko aurrekontua onartu aurretiko prozesuan, beharrizan nagusiei lehentasuna emanez eta iritsitako konpromisoen jarraipena eginez.

*      Herritarrak bizitza sozialaren protagonista aktiboa izan dadin erraztea, demokrazia parte hartzailean sakonduz. Izan ere,  udal kudeaketan gardentasun eta eraginkortasun handiagoak ahalbidetzen ditu, ordezkari politikoak, pertsonal teknikoa eta herritarren artean zergak zertan gastatuko diren inguruko eztabaida partekatzen delako.

*      Hausnarketa aktiboa eta elkartasuna bultzatzen diren prozedura bat ezartzea. Izan ere, auzotarrek udaleko arazoak ezagutu eta horiei buruz hitz egiteko aukera dute, eta orokorrean, eztabaida-guneak sortzen dira ordezkari politiko, auzotar, kolektibo eta pertsonal teknikoaren artean.

Leioako Udalaren konpromisoak:

* Herritarren proposamenak hartzea eta haien bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa aztertzea.

* Aurkeztutako proposamen guztiei buruz eta aukeratutako proposamenei buruz informazioa ematea.

* Aipatu hautaketa eragin duten arrazoiak justifikatu eta argudiatzea.

* Leioako herritarrek premiazkoagoak edo/eta lehentasunezkoak deritzeten proposamenen hautaketan nola parte har daitekeen informatzea.

* Proposamen baloratuenak udal aurrekontuaren zirriborroan sartzea.

* Proposamen horiek nola eta noiz jartzen diren martxan jarraitzea erraztea.