Edozein erakunde publiko edo pribatuk bezala, Leioako Udalak bere funtzionamendua antolatu behar du kudeaketa eraginkorra egin ahal izateko, herritarren beharrizanak asetu eta udalerria garatzeko helburuekin.

Lanpostuen Zerrenda langileen lanpostuak antolatzeko tresna teknikoa da, zerbitzuen beharrizanen arabera, eta bertan, lanpostu bakoitzeko funtzioak betetzeko baldintzak zehazten dira.

Enplegu eskaintza, hautaketa eta kontratazioa, Udalean eta mendeko erakundeetan, indarrean dagoen araudiarekin ados egiten dira eta horretarako ezarrita dauden komunikabideetan argitaratzen dira: udal webgunea, Bizkaiko Aldizkari Ofiziala eta Estatuko Aldizkari Ofiziala, hala badagokio.

Leioako Udalean, lan-harremanak arautzen dituzten tresna nagusiak dira Langile Publikoaren Oinarrizko Estatutuari buruzko apirilaren 12ko 7/2007 Legea eta UDALHITZ, Euskadiko tokiko erakundeetarako lan-harremanen protokolo-markoa.