Irudia Plantacion Bolunburu

BERTAN BEHERA!!

 

Herrigune Leioak Lurgaia Fundazioarekin lankidetzan, zuhaitz landaketa familia eguna antolatu du Bolunburun, abenduaren 16-an. Ekimena udalerri jasangarriago baten aldeko apustua da, non bertoko zuhaitzez osatutako basoa sortu nahi den.

Landaketa saioa Leioako natura guneak ezagutzeko aukera bikaina da. Egunaren lehenengo ekintza ibilaldi bat izango da, Kultur Leiotik Bolunbururaino. Bertan Lurgaia fundazioaren gidaritzapean landaketa lanak hasiko dira. Lanaldiaren ostean, indarrak berritzeko hamaiketako goxo eta osasuntsua dastatzeko aukera egongo da, sasoiko frutaz osatutakoa, baina bakoitzak etxetik nahi duena ekar dezake.

Bolunburura hurbiltzeko ez da beharrezkoa material berezirik eramatea, landaketarako beharrezkoak diren material eta tresna guztiak bertan eskuragarri egongo direlako. Dena den, hurrengo gomendioak jarraitzea lagungarri izan daiteke:

1.    Natura gune batean lanean egoteko arropa eta oinetako aproposak eramatea. Mendiko oinetakoak eta arropa izango lirateke egokienak, baina hauek ez izatekotan arropa eta oinetako erosoak eramatearekin nahikoa izango litzateke.

2.    Hotza dela eta komenigarria da ere arropa beroa eramatea. Beroki bakarra eraman beharrean, hainbat arropa kapa eramatea egokiagoa da, behin landaketa lanetan murgilduta hotz sentsazioa txikiagotzen delako.

3.    Eguraldi gorabeherak egotekotan, euritik babesteko zira eramatea.

 

Non dago Bolunburu?

Bolunburu IES Barandiaranen eta Askartza Claret-en atzealdean dagoen Leioako gune naturala da. Ingurumena ahalik eta gehien babesteko asmoz eta egunaren planarekin bat egiteko, familiei kotxea ez erabiltzeko erronka proposatzen zaie. Horren ordez, oinez hurbildu daitezke eta familia artean ohitura osasuntsuak landu. Aproposena Kultur Leioan biltzea izango litzateke, denok batera Bolunbururaino ibilbidea egiteko, baina familiek ere euren kabuz Bolunbururaino igo daitezke eta bertan elkartu.

Norbaitek oinez hurbiltzeko zailtasunak baditu, kotxearen ordez garraio publikoa aukera ona izan daiteke. Bizkaibuseko A2161 lineak (Bizkaiko Zubia – EHU) bertatik oso gertu geltokia du. Nolanahi ere, norbaitentzat kotxean joatea premiazkoa bada beharrezkoa da gogoratzea bertan aparkaleku gutxi daudela, horrek dakarren eragozpenekin. Bertatik gertuen dagoen parking-a EHU/UPV-koa izango litzateke; hortaz, autoa bertan hutsi daiteke eta Bolunbururaino oinez hurbildu. 

Izena eman

Bolunburuko landaketan parte hartzeko izena-ematea beharrezkoa da. Horretarako hurrengo eskaera-orria bete, edo egun berean izena eman.

Adin txikikoek heldu batek lagunduta soilik parte hartu dezakete. Horrez gain, azaroaren 30ean landaketa egunaren inguruko hitzaldi informatiboa egongo da Laboragunean (Leioako Metroaren alboan), arratsaldeko 18:00etan. Bertan ere izen-emateko aukera egongo da. 

Zuhatiz Landaketa Bolunburun

Identifikatzeko Testua Refresh CAPTCHA