Recogida selectivaEUSK

Leioako Udalak ingurugiroarekiko konpromisoak betetzeko etxean sortutako hondakinak gaika batzea ahalbidetzen die leioaztarrei.

Horretarako honako edukiontzi hauek erabiltzen dira:

-  Edukiontzi urdina: papera eta kartoia utziko dira

Edukiontzi Berdea: bertan beira utzi behar da. Estatu osoan beirazko ontzien hondakin guztiak kudeatzeko ardura duen eta irabazi asmorik gabeko erakundea den Ecovidriok ematen du zerbitzua.

Informazio gehiago: www.ecovidrio.es

-  Edukiontzi horia: Honetan metalezko eta plastikozko ontziak zein tetrabrikak. Bizkaiko Lurralde Historiko osoan kasik honelako hondakinen ardura hartzen duen Garbiker enpresak ematen du zerbitzu hau.

Informazio gehiago: garbiker.bizkaia.eus

-  Edukiontzi marroia: Bertan etxean sortutako landare-jatorriko hondakin organikoak, gordin zein kozinaturik, utziko dira.

Informazio gehiago: eskuorria

-  Edukiontzi zuria: Honetan tamaina txikiko objektu berrabilgarriak, hala nola, arropa, oinetakoak, osagarriak, bazarrekoak, liburuak, jostailuak eta gailu elektriko eta elektroniko txikiak  jarriko dira. Zerbitzu hau Koopera gizarte sareak ematen du.

Informazio gehiago: www.koopera.org eta eskuorria.

Edukiontzi laranja: Bertan etxean erabilitako olioa utziko da. Zerbitzu hau Rafrinor enpresak ematen du.

Informazio gehiago: www.rafrinor.com eta eskuorria

Edukiontzi grisa: honetan gainontzeko edukiontzietan lagatzerik ez dagoen etxeko hondakinak utziko dira soilik.

Ondoko esteketan aurkitu ahal dituzu edukiontzien kokapena Leioan:

-        Edukiontzien kokapena planoan (esteka)

-        Edukiontzien kokapena kalez kale (esteka)

Ondoko esteketan aurkitu ahal dituzu lehen aipatutako edukiontzien gaikako bilketaren datuak:

-        2016. urtea (esteka)

-        2017. urtea (esteka)

Gainera, birziklagarriak, berrerabilgarriak eta balorizatuak izan daitezkeen etxeko hondakinak eta antzekoak eta aurreko edukiontzietan (tamainagatik edo motagatik) sartu ezin direnak Bizkaiko Foru Aldundiko Garbigune sarean utzi ahal dira (informazio gehiago: garbiker.bizkaia.eus). Leioan erreferentziako bi Garbigune ditugu:

-        La Avanzada errepidea, 10. Tfnoa.: 944 635 691.

-        Los Chopos etorbidea, 56. Tfnoa.: 652 774 526.

Eta ordutegia:

-        Astelehenetik ostiralera: 9:00etatik 13:30era, eta 15:30etik 18:00etara.

-        Larunbatetan: 9:00etatik 13:30era.