Informazio Publikoa Eskuratzeko Eskubidea

Zer da?. Zertarako balio du?

Herritarrek eskatzen duten informazio publikoa, arrazoitzeko beharrik gabe, eskuratzeko duten eskubidea ahalbidetzea.

Informazio publikoak dira Udalak dituen eta bere funtzioak betetzeko lortu edo erabili dituen eduki edo agiriak, euskarria edozein izanik ere.

Halaber, Udalak argitaratu behar duen Publizitate Aktiboari buruzko edozein informazio
eskuragarri dago Leioako Udalaren Gardentasun Atarian.

Nork eska dezake?

Edozeinek edo haren legezko ordezkariak.

Eskaera Eredua

Eskarea Orokorra

Aurkeztu Beharreko Agiriak

Dokumentazioa:

  • Eskatzaileak egoki ikusten duena eskaerari hobeto erantzuteko.
  • KUDEAKETA BAIMENA izapidea interesduna ez den beste batek egin edo sinatzen badu (ordezkatzen den pertsonaren NAN originala edo kopia aurkeztu beharko da).

Non izapidetzen da?

Udaletxea (Elexalde, 1)
Bulego deszentralizatua (Langileria, 202)
Ordutegia:
- Udan: astelehenetik ostiralera: 8:30 – 13:30.
- Urteko gainerako egunetan: astelehenetik ostiralera: 8:30 – 14:30

Informazio gehiago

info@leioa.net
info.pinueta@leioa.net
Udaletxea: 94.400.80.00 | 94.400.80.20
Bulego deszentralizatua: 94.464.67.22

Prezioa

Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

Ebatzi eta Jakinarazteko epe estimatua

Epe estimatua: hilabete eskabidea jasotzen denetik, eta beste hilabetez luza daiteke eskatzen den informazioaren tamainak edo konplexutasunak hala eskatzen badute.
Ebazteko gehienezko epea igarotzen bada ebazpena eman eta jakinarazi gabe, isiltasun horrek esan nahiko du eskaera ukatu dela

Araudi aplikagarria

Eskaera jaso ondoren jarraitu beharreko prozedura

Informazioa eman erabilgarri dauden tresnen bidez (izapideen eskuliburua, ereduen liburutegia, eskabideena, e.a.)

Informazio zehatzik behar izanez gero, egoki den Saileko teknikariaren kontaktua emango da.

Geroagoko izapideak

Egoki dena gaiaren arabera.

Oharrak/Argitzapenak

Informazioa eskuratzeko eskubidearen mugak:
Informazioaren izaera bera, gai jakin batzuei eragiten dienean edo gatazkarik sortzen badu babestutako beste interes batzuekin (datu pertsonalak), horiek dira eskubide hau muga dezaketen arrazoi bakarrak. (Gardentasunari, Informazioa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko 19/2003 Legeko 14. artikulua).

Eskabideak ez onartzeko arrazoiak

:

  • Lantzen ari den edo argitaratzeko bidean dagoen informazioari buruzkoak izatea.
  • Informazio lagungarriari buruzkoak izatea, hala nola, ohar, zirriborro, barne txosten eta abarretan egon daitekeena.
  • Ezagutzera emateko berriz landu behar den informazioari buruzkoak izatea.
  • Informazioa ez duen erakunde bati zuzenduta egotea, eta organo eskuduna ezagutzen ez denean.
  • Nabarmen errepikakorrak izatea edo Legearen gardentasun xedearekin justifikatu ezin den abusuzko izaera edukitzea

Sail Arduraduna

IDAZKARITZA