Obra publikoen iragarki eta lizitazioak

  • Udalaren hirigintza kudeaketa gaian indarrean dagoen araudiari buruzko informazio zehatza argitaratzen da
  • Obra publiko garrantzitsuenen proiektu, plegu eta lizitazio irizpideak argitaratzen dira
  • Obra garrantzitsuenen proiektuetan egindako aldaketak argitaratzen dira

Hirigintzako birkalifikatze eta esleipenei buruzko erabakiak

  • Udalaren Hirigintza Hitzarmenei buruzko informazio zehatza argitaratzen da (PDF)
  • Lurzoruaren erabilera eta xedeei buruzko Plan partzialen informazio zehatza argitaratzen da

Hirigintza eta obra publikoei buruzko adierazleak

  • Biztanle bakoitzeko inbertsioa azpiegituretan (€)
  • Hirigintzako diru-sarrerak diru-sarreren aurrekontuaren arabera (%)
  • Hirigintzako gastuak guztirako gastuen arabera (%)

Aurkezten direnei, eskaintzei eta ebazpenei buruzko informazioa

  • Obra publikoen lizitaziora aurkeztu diren enpresen zerrenda argitaratzen da
  • Hirigintza-lan garrantzitsuenak egin dituzten enpresen izena argitaratzen da

Hirigintza Antolamenduko Planak eta hirigintza-hitzarmenak

  • Webgunean, Hirigintzari buruzko atala dago ikusgai
  • Hiri Antolamendurako Plan Nagusia (HAPN) argitaratuta dago webgunean
  • HAPN xehatzen duten mapa eta planoak argitaratzen dira webgunean
  • HAPNren aldaketa onetsiak argitaratzen dira webgunean (eta argitaratuta uzten dira)

Obren betearazpenaren jarraipen eta kontrola

  • Bidean dagoen azpiegitura obra garrantzitsuenen informazio zehatza ematen da (obraren helburuak eta udal arduraduna; kontratista arduradunak; aurrekontuaren zenbatekoa; betearazpen-aldia)
  • Udal obra garrantzitsuenetarako (500.000 eurotik gora) aurreikusten den amaiera data zehatza argitaratzen da, edo hasiera data zehatza eta obra horien betearazpen-aldia
  • Aldizka (sei hilerik behin, gutxienez), egindako azpiegitura-obren gaineko informazioa argitaratzen da, edota betearazi gabe egonik, onartuta daudenei buruzkoa (txostenak, jakinarazpenak, prentsa-oharrak, e.a.)