null ADINEKOENTZAKO OSTATU-ZERBITZUAREN ARAUDIAREN ALDEZ AURREKO GALDEKETA PUBLIKOA

ADINEKOENTZAKO OSTATU-ZERBITZUAREN ARAUDIAREN ALDEZ AURREKO GALDEKETA PUBLIKOA

Gizarte Ekintza Arloko arduradunaren txostenak, honen arrazoibiderako balio duena, honela dio hitzez hitz:

 “Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako Prestazio eta Zerbitzuen Zorroari buruzko urriaren 6ko 185/2015 Dekretua argitaratzean, beharrezkoa da Adinekoentzako ostatua.

Arlo honek beharrezkotzat jotzen du baliabide hori ezartzea. Izan ere, baliabide horren bidez, erabiltzaileei bizileku egokia ematen zaie, haien autonomia pertsonalaren maila hobetzen da, eta, aldi berean, trebetasunak eta gaitasunak hondatzeko egoerak prebenitzen dira, modu autonomoan garatzea ahalbidetzen dutenak, eta, aldi berean, isolamendu-egoerak saihesten dira eta haien segurtasun-sentimendua bultzatzen da.

Ezinbestekoa da errekurtso horri funtzionamenduerregelamendu bat ematea, irispide-baldintzak, koordainketa-sistema, eskubideak eta betebeharrak eta zehapen-araubidea arautuko dituena, herritarren berdintasuna eta horien funtzionamendu egokia bermatzeko.

Hori horrela izanik, beharrezkoa da, gainera, herritarrei aurretiazko kontsulta egitea, eta Udal Idazkaritzari izapide hori zuzentzeko eskatzea”

Udal Idazkariak emandako udal ordenantzak eta araudiak onartzeko prozedurari buruzko txostena aintzat hartuta

Agerian jarrita aipatutako baliabideak egiteko eta onartzeko araudi bat egiteko beharra, eta ikusita 2018ko Urteko Plan Arauemailean sartuta dagoela, urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 133 zk. artikuluan ezarritakoa betez

Aurretiazko kontsulta publikoa egin adinekoentzako ostatu-zerbitzuaren araudia prestatzeko, 10 egun balioduneko epean, udaltaula elektronikoan argitaratuz https://leioazabalik.leioa.net/eu/consulta-previa webgunean argitaratuz, geroko arauak eragina izan dezakeen subjektu eta erakunde ordezkagarrienen iritzia jasotzeko ekimenarekin konpondu nahi diren arazoez, berorren beharraz eta onarpenaren egokitasunaz, arauaren helburuez eta balizko konponbide alternatiboez, erregulatzaileak eta ezerregulatzaileak.

Araudia Espediente Web-orrian argitatratze data Epe bukaera data
Adinekoentzako ostatu-zerbitzuaren araudia 2020/2810R 2020.07.21 2020.08.06
Pertsona nagusien alojamendurako Udal Zerbitzuaren Prestazioa eskuratzeko Araudia eta baldintzak araudiaren behin betiko onespena 2021.01.20