null Herrigune::Semana Movilidad 2020 (EUS)

 

Oinezkoen pausora


Herritarren hamaseigarren ibilaldia


Imajinatuko duzun moduan, aurten, 2020an ezin dugu azken 15 urteetan bezala oinezkoen pausora ibilaldia ospatu. Erantzukizunez jokatzeko urtea da; hori dela eta, ezin ditugu elkartu normalean urtero parte-hartzera hurbiltzen diren 700 bat pertsonak, haien artean: herritarrak eta zinegotziak, haurrak eta nagusiak, familiak eta lagun taldeakā€¦ Horren ordez oso gauza erraza proposatzen dizuegu: irailaren 19an ibiltzera irten zaitez!

Eta aitzakia bat behar baduzu, jolas bat proposatzen dizugu. Egia da bere erronka txikiak dituela: gogoa izan behar duzu, tresna berri batzuk erabiltzen ikasi beharko duzu (ez kezkatu, lagunduko dizugu) eta erantzukizuna partekatu beharko da. Baina aldi berean, martxa komunitate ikaskuntza espazio bihurtzeko, konponbide berriak bilatzeko eta denon artean hobetzeko aukera emango digu. 


Jolastera anima zaitez! Oinezkoen pausora edizio berezi honetan nola parte hartu daitekeen azaltzen dizugu.


Irailaren 19an zuk eta zure taldeak ibiltzen hasteko prest egon behar zarete goizeko 11:00etan (urtero bezala). Bakoitzak bere etxetik hasiko du ibilbidea. Gogoratu garrantzitsua dela oinetako erosoak, ura, fruta edo fruitu lehorrak eramatea eta bisera edo euritakoa ere hartzea beharrezkoa izatekotan.

Parte-hartzeko, kalean bete beharreko arauak betetzeaz gain, zure osasunaz eta zure komunitateaz arduratzeko eskatzen dizugu: zentzuz jokatu, eta ez ibili zure bizikidetza -eta harreman- taldearekin izan ezik. Distantzia osasungarri bat mantendu.

Jolasteko, gutxienez mugikor bat beharko duzue. Pistak mugikorraren bitartez bidaliko dizkizuegu eta. Baina horrez gain, pista gehigarriak lortu edo beste taldeak nola doazen jakin nahi baduzu, Herrigune Irrati Birikoa entzuten joan beharko zara zure mugikorretik. Pandemia garaian, erresistentziazko irrati komunitarioa izan den Herrigune Irrati Birikoa zuzenean izango bait da martxaren egunean. Zuen taldea ere, nola doan azaltzeko deitu dezakezue.

Irratia denon artean egingo dugu. Beraz, zuzenean deitu dezakezu eta trabatuta bazaude, argibide edo pista gehiago eskatu, edo dena delakoa kontsultatu. Hau guztia, oinez, jolasten eta Leioaz gozatzen zabiltzan bitartean.


Ibili ezin duzuenentzat edo ibili nahi ez duzuenentzat, beste aukera bat eskaintzen dizuegu: Irratiko set-era etor zaitezkete publiko bezala. Galdera desberdinak egongo dira bertaratzen direnentzat, eta gurekin irrati komunitarioan hitz egiteko aukera ere izango duzue nahi izanez gero. Jakina, segurtasun eta higiene arauak beteko ditugu: Distantzia, eskuen garbiketa, eremuaren eta tresnen garbiketa, eta derrigorrezko maskara. 30 leku mugatu egongo dira, egun batzuk lehenago telefonoz deitu, zure lekua bermatu nahi baduzu.

Hemen ikusi dezakezu aurtengo Marcha XVI: Ibilbidea edizioa berezia: odisea Covid-aren informazio guztia.