1. Zatia: Herritarren proposamenak biltzea.

Otsailaren 10etik martxoaren 1era proposamenak bidali ahal izango dituzte 16 urte baino gehiago duten leioaztarrek. Horretarako bide desberdinak antolatuko dira 

Proposamenak helarazteko bideak.

  1. HAZ: Betetako formularioa Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan emanez. Gainera, euskarri digitalean ere aurkeztu ahal izango dira proposamenak (USB memoria, SD txartela, CD, DVD, etab.)  Formularioa helbide elektroniko honetara ere bidali dezakezu: leioa.zabalik@leioa.net
  2. Buzoiak: Leioako puntu desberdinetan jarritako 15 buzoietako edozeinetan betetako formularioa sartuz. Buzoiak udal eraikin hauetan kokatuta daude:
  • Pinuetako Nagusien Zentroa
  • Txorierriko Nagusien Zentroa
  • Gaztelubide HAZ
  • Udaletxea (Udaltzaingoko sarrera)
  • Sakoneta kiroldegia
  • San Bartolome Kulturgunea

Kalean, honako tokien inguruetan:

  • Lamiakoko metro geltokia
  • Udondoko bulebarra (Ikaztegi aparkalekua)
  • Ikeamendiko igogailua
  • Mendibile pasabiderako sarbidea (aparkaleku urdina)
  • Artatzagane (Bordeoena parkea)
  • Artatza kalea, 20
  • Kultur Leioa (Jose Ramon Aketxe plaza)
  • Estartxe kalea (haurrentzako jolas-parkearen ondoan)
  • Maiatzaren Bata kalea, 2
  1. On line: Formulario honen bitartez.

 

Lehen fase honetarako hitzaldiak antolatu eta informazio karpak ere jarriko dira Leioako hainbat tokitan. Bizilagunek informazio gehiago izan dezaten eta proposamenak ere egin ahal izateko.

Hitzaldiak, guztiak 19:00etan:

 

-          Otsailak 10, Txorierriko Nagusien Etxean.

-          Otsailak 11, Lamiakoko Nagusien Etxean.

-          Otsailak 12, Errekaldeko Nagusien Etxean.

-          Otsailak 13, Pinuetako Naguien Etxean.

 

Karpak:

 

-          Otsailak 18: Leioa Metro geltokian (goizez) eta Sakonetan (arratsaldez)

-          Otsailak 19: Lamiako geltokian (goizez) eta Txorierri (arratsaldez)

-          Otsailak 20: Pinueta (goizez) eta San Bartolome (arratsaldez)

 

2. Zatia: Azterketa teknikoa.

Behin proposamen guztiak bildu ondoren Udaleko teknikariek banan-banan aztertuko dituzte haien bideragarritasuna ikusteko.

Hauek onartuko dira:

  1. Teknikoki edo/eta ekonomikoki bideragarriak diren proposamenak udalaren eskumena baldin badira.
  2. Beren jasangarritasun ekonomikoa eta finantziarioa justifikatzen dituzten proposamenak.
  3. Interes orokorra eta Leioan bizi diren herritar guztien ongia interes partikularren gainetik lehenesten duten proposamenak.
  4. Oraingo legegintzaldian jarraitzen diren ildo estrategikoekin eta helburuekin koherenteak diren proposamenak.
  5. Eduki ilegala, iraingarria edo diskriminatzailea ez duten proposamenak, eta gastu publikoaren gaian udal eskumena den edozein jarduera eremuri lotutakoak.

 

3. Zatia: Herritarren botoa aukeratutako proiektuentzat.

Ekainaren 2tik ekainaren 16ra (biak barne), Leioan erroldatuta dagoen eta 16 urtetik gora dituen edonork parte hartzeko bideak jarriko dira.

Udalak identifikatuko ditu herritarrek lehenets ditzaketen proposamenetatik sortutako proiektuak. Horietako bakoitzak barne hartuko ditu kontzeptua, definizioa, argazkia edo material grafikoa, epeak, irismena eta kalkulatutako aurrekontua.

2 asteko epean, Leioako herritarrek parte hartu ahal izango dute 4 proiektu hautatuta, horretarako prestatutako kanalen bidez:

1. Haz: aldez aurretik leioaztarrek Herritarren Arretarako Zerbitzuetan jasoko duten liburuxka bat entregatuz, bozketaren berri emanez.

  • HAZ Udala: Elexalde, 1
  • SAC Gaztelubide: Langileria, 202

2. Online: LeioaZabalik Gobernu Irekia atarian prestatuta dagoen inkesta birtuala betez.

3. Herritarren partaidetzako buzoiak: Liburuxka udalerrian prestatutako 15 buzoietan utziz.

Aurrekontu Irekiak 2021

PARTE HARTZEKO FORMULARIOA: Parte hartzeko, beharrezkoa da datu pertsonalak ematea, izan ere, udal-langileek egiaztatuko dute prozesuan parte hartzen duten pertsona guztiak udalerrian erroldatuta daudela.
  • Datu pertsonalak:
  • Azken proiektuak

Datu pertsonalak:

Azken proiektuak

Proposatutako proiektuetatik 4 aukeratu beharko dituzu gehienez.

Identifikatzeko Testua Refresh CAPTCHA

4 Zatia: Herritarrei emaitzak itzultzea

Zati partizipatiboa amaitu ondoren, Udalak dituen komunikabide eta euskarri desberdinetan emaitzen txostena argitaratuko da, herritarrek gehien bozkatutako 4 proiektuetarako herritarren lehentasun-ordenarekin. Txosten horretan generoaren, adinaren, bizileku-auzoaren eta abarren araberako emaitzak jasoko dira.