null Ordenanza fiscal:IBI19
01.- ONDASUN HIGIEZINEN GAINEKO ZERGA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA FISKALA
16 azaroa 2022 2025eko Fiskalak

XEDAPEN OROKORRAK

 

1. artikulua.

 

Udal honek, Lurralde Historikoko Tokiko Ogasunak arautzen dituen Foru Arauak eta zergari buruzko Foru Arauak (maiatzaren 18ko 4/2016 Foru Araua) aurreikusten dutenarekin ados, Ondasun Higiezinen gaineko zerga eskatzen du Ordenantza honen arabera

 

ZERGA EGITATEA

 

2. artikulua.

 

Ondasun Higiezinen gaineko Zerga izaera errealeko zerga bat da, Leioako udalerrian dauden ondasun higiezinen balioa zergapetzen duena, Ordenantza Fiskal honek ezarritako terminoetan.

 

ZERGAPEKO EGITATEA ETA MENDE EZ EGOTEA

 

3. artikulua.

 

Bat. Hiri- eta landa-ondasun higiezin eta ondasun higiezin berezien gainean ondoko eskubideen titular izateak eratzen du zergaren egitate ezargarria:

 

a) Administrazio emakida baten titular izateak ondasun higiezinen gainean edo haiei atxikita dauden zerbitzu publikoen gainean.

 

b) Azalera eskubide erreal baten titular izateak.

 

c) Gozamen eskubide erreal baten titular izateak.

 

d) Jabetza eskubidearen titular izateak.

 

Bi. Landa- edo hiri-ondasun higiezin bat aurreko atalean definitutako zergapeko egitateetako bat denean, bertan agertzen den hurrenkeran, ez da gainerako modalitateen menpe egongo

 

Ezaugarri bereziak dituzten ondasun higiezinen kasuan, lehentasun berbera ezarriko da, ondasun higiezinaren gainean egon daitezkeen emakida eskubideek bere azalera agortzen duten kasuetan izan ezik. Azken horretan, jabetza eskubidearen gaineko zerga egitatea ere egingo da emakida baten eraginpean ez dagoen higiezinaren zatiaren gainean.

 

Hiru. Zerga horren eraginetarako, hiri- eta landa- ondasun higiezin eta ezaugarri berezietako higiezin gisa hartuko dira Higiezinen Foru Katastroak horrela definitzen dituenak.

 

Lau. Ondasun higiezin bat udalerri desberdinetan kokatuta badago, zerga honen ondorioetarako ulertuko da horietako bakoitzekoa izango dela dagokion udalerrian hartzen duen azaleraren arabera.

 

Bost. Honako hauek ez daude zerga honen mende:

 

a) Errepideak, bideak, lur gaineko gainerako bideak, eta itsas, lur gain eta ur-alorreko jabego publikokoak ere, doako aprobetxamendu publikokoak badira.

 

b) Ondasun higiezin hauek, bertako udalerriarenak direnean:

 

•           Erabilera publikoko jabego publikokoak direnak.

•           Erabilera publikoko jabego publikokoak direnak, udalak zuzenean kudeatzen baditu, kontraprestazio baten bidez beste batzuei utzitako higiezinak direnean izan ezik.

•           Ondarezko ondasunak, kontraprestazio baten bidez beste batzuei utzitako higiezinak direnean izan ezik.

 

SALBUESPENAK

 

4. artikulua

 

Bat. Higiezin hauek salbuetsita geratuko dira:

 

a) Estatuarenak, Euskal Herriko Autonomia Erkidegoarenak, Bizkaiko Lurralde Historikoarenak edo toki erakundeenak, defentsa nazionalerako, herritarren segurtasunerako eta irakaskuntzarako zein kartzela-zerbitzuetarako badira.

 

b) Herri-ondasunak eta auzo-baso komunak.

 

c) Hazkunde moteleko espeziez landatutako basoak, araudi bidez zehaztuak, horien aprobetxamendu nagusia egurra edo kortxoa ateratzea denean, eta daukan zuhaiztiaren dentsitatea espezie horri dagokiona bada.

 

Halaber, baso arloan aginpidea duen Administrazioak onartutako antolaketa-proiektu edo plan teknikoen barruko zuhaiztietan berritzen ari diren zatiak ere (basoak birpopulatzea edo zuhaiztiak leheneratzea). Salbuespen honek hamabost urte iraungo du, eskabidea egin eta hurrengo zergalditik hasita, baldin eta azkar hazten diren espezieak ez badira.

 

d) Eliza Katolikoarenak, Estatuak eta Vatikanoak 1979ko urtarrilaren 3an gai ekonomikoei buruz sinatutako hitzarmenean jasotakoaren arabera.

 

e) Katolikoak ez diren baina legez onartutako elkarte konfesionalenak, Konstituzioaren 16. artikuluak aipatzen dituen lankidetza-hitzarmenak ezarriz gero.

 

f) Espainiako Gurutze Gorriarenak eta legez ezar daitezkeen antzeko beste erakunde batzuena.

 

g) Unibertsitate publikoetakoak eta horiei atxikitako ikastetxe publikoetakoak.

 

h) Atzerriko gobernuenak, diplomaziaren edo kontsulatuaren ordezkaritzarako edo euren organismo ofizialetarako direnean, elkarrekikotasun-baldintzaren edo indarrean dauden nazioarteko hitzarmenen arabera.

 

i) Indarrean dauden nazioarteko hitzarmenen arabera salbuespena aplikatu dakiekeen erakunde edo entitateenak.

 

j) Trenbideekin okupatutako lurrak eta lur horietako eraikinak, geltoki, biltegi edo linea horiek ustiatzeko ezinbestekoak diren beste edozein zerbitzutarako direnean. Beraz, ez dira salbuetsiko ostalaritzako lokalak, ikuskizunetakoak, merkataritzakoak eta aisialdirakoak, langileentzako etxebizitzak, zuzendaritzako bulegoak eta lantegiak.

 

k) Dauden udalerrietako Udalei kontraprestaziorik gabe lagatako ondasun higiezinak.

 

l) Bizkaiko Foru Aldundiaren jabetzako errepideak, bideak eta lur-gaineko gainerako bideak, baldin eta Bizkaiko Foru Aldundiak berak edo Bizkaiko Foru Aldundiak partaidetza nagusia duen erakunde batek zuzenean kudeatzen edo ustiatzen baditu, bai eta kudeaketa edo ustiapen horri atxikitako higiezinak ere.

 

Bi. Era berean, aldez aurretik eskaera eginik, honako hauek ere salbuetsita egongo dira:

 

a) Euskal Kultura Ondareari buruzko maiatzaren 9ko 6/2019 Legearen 9. artikuluko 2. ataleko a) idatz-zatian aipatzen den monumentu izaera duten ondasun higiezinak. Salbuespen hori Euskal Kultura Ondarearen Erregistroan inskribatuta dauden babes bereziko zein babes ertaineko ondasunentzat izango da

 

Era berean, salbuetsita egongo dira Euskal Kultura Ondareari buruzko maiatzaren 9ko 6/2019 Legearen 9. artikuluaren 2. atalaren b) letran aipatzen den monumentu-multzo baten parte diren ondasun higiezinak. Salbuespen hori bakarrik aplikatuko zaie Euskal Kultura Ondarearen Erregistroan inskribatuta dauden babes bereziko eta babes ertaineko higiezinei.

 

Era berean, salbuetsita egongo dira Euskal Kultura Ondareari buruzko maiatzaren 9ko 6/2019 Legearen 9. artikuluaren 2. atalaren c) letran aipatzen den arkeologia-gune baten barruan dauden ondasun higiezinak, babes bereziko eta ertaineko kultura-ondasun izendatutakoak

 

Eta, betiere, esku-hartze arkeologikoren bat egin ondoren, Eusko Jaurlaritzako bidezko sailak erabaki badu bertan mantendu behar direla aurkitutako hondakinak, eta ezin izango direla ezabatu edo lekualdatu.

 

b) Hezkuntza-itunpeko ikastetxe pribatuak, itundutako ikastetxe diren artean.

 

c) Jarduera sozialetarako bakarrik erabiltzen diren ondasun higiezinak, betiere salbuespen hori egoki den Udalak erabaki bazuen, eta Irabazizkoak ez diren erakundeen zerga-araubideari eta mezenasgoari emandako zerga-pizgarriei buruzko otsailaren 24ko 1/2004 Foru Arauan ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

 

Hiru. Salbuetsita egongo dira, baita ere, sei euroko kuota likidoa gainditzen ez duten higiezinak.

 

SUBJEKTU PASIBOAK

 

5. artikulua.

 

Bat. Zergapeko gisa, zerga honen subjektu pasiboak Zergei buruzko Bizkaiko Foru Arau orokorraren 34.3 artikuluak aipatzen dituen pertsona fisiko eta juridikoak eta Erakundeak izango dira, eta baita testamentu-boterea aplikatzeko zain dauden herentziak eta zergapeko egitatearen eskubide osagarria dutenak.

 

Zergadun baldintza emakidadun bati edo gehiagori dagokienean, bakoitzak bere kuota edukiko du, eta kuota hori, emandako azaleraren katastroko balioaren zatiaren eta emakida bakoitzari zuzenean lotutako eraikuntzaren arabera eta zehaztuko da. Halaber, Bizkaiko Lurralde Historikoko Higiezinen Katastroari buruzko Foru Arauak aipatzen dituen adierazpenak egin beharko dituzte emakidadunek, eta higiezina dagoen edo higiezinak eragiten dion erakunde publikoak, edo higiezina administratu edo kudeatzeko ardura duen erakunde publikoak, Ogasun eta Finantza Sailari aurkeztu beharko dio emakida horiei buruzko informazioa, arauak ezarritako termino eta baldintzen arabera.

Jabea zergaduna denean emakidek eragiten ez dioten azaleragatik, horren ordez, aurreko ahapaldian aipatzen den erakundeak esku hartuko du. Erakunde horrek ezin izango dio ordaindutako zerga-zorrari dagokion diru-kopurua zergadunari jasanarazi. 

 

Bi. Aurreko atalean ezarritakoa betetzea ez da eragozpen izango subjektu pasiboak jasandako zergaren karga zuzenbide komunaren arauen arabera jasanarazteko ahalmena izateko.

 

Herri Administrazioek eta erakunde publikoek zergaren kuota likido osoa jasanaraziko diete subjektu pasibo izan ez eta euren jabari publikoko ondasunak edo ondare-ondasunak (hori jasateko obligazioa dutenak) kontraprestazio baten bidez erabiltzen dituztenei. Horretarako, erabilitako azalerari dagokion katastro-balioaren zatiaren eta erabilera eskubidearen errentari edo lagapen-hartzailearekin zuzenean lotutako eraikuntzaren arabera zehaztuko da jasan beharreko kuota.

 

Hiru.-'Pertsona anitzenak diren ondasun indibisoak direnean, katastro-titulartasuna erkide, kide edo partaide bakoitzari esleituko zaio, horietako bakoitzari dagokion kuotaren arabera, eta, hala badagokio, haiek guztiek osatzen duten erkidegoari; erkidego hori bere identifikazio fiskaleko zenbakiaz identifikatuta egongo da.

 

Kasu horretan, zerga-kuota banatzeko eskatu ahalko da; horretarako, ezinbestekoa izango da ordaintzera behartuta dauden gainerakoen datu pertsonalak eta zerga-egoitzak, baita kuota zati ezberdinak ordaintzeko banku-helbideratzearen agindua ere aurkeztea.

 

Prozedura hau aplikatzeko zerga-egitatearen titular guztiek ados egon beharko dute. 

 

Kuota-zatietan ordainketa-eskaera onar dadin, kuota zatikatu bakoitzaren gutxieneko zenbatekoa 50 eurotik gorakoa izango da.

 

Lau. Irabazitako ondasunen sozietatea edo ondasunen foru jakinarazpena daukaten ezkontideen edo aurreko bi ekonomia-ondare erregimenetariko edozein hitzartu duten izatezko bikoteen kideen titulartasunekoak diren ondasunen kasuan, likidazio bakarra egingo da eta zergaren kuota ezin izango da banatu.

 

ESKUALDATZEAREN AFEKZIO ERREALA ETA TITULARKIDEATSUNAREN ERANTZUKIZUN SOLIDARIOA

 

6. artikulua.

 

Bat. Zerga honen zerga egitatea osatzen duten eskubideen titulartasuna, edozein arrazoirengatik, aldatzen bada, eskubide horien xede diren ondasun higiezinek zerga-kuota osoa ordaindu beharko dute, erantzukizun subsidiarioko erregimenpean, Zergei buruzko Bizkaiko Foru Arau Orokorraren 42. Artikuluko 1.d) atalean azaltzen diren terminoen arabera.

 

Horretarako, notarioek informazioa eskatuko dute eta agertutako alderdiei jakinaraziko die transmititzen den ondasun higiezinari Ondasun Higiezinen Zerga dela-eta dagozkion zorrak, eta ondasunek zerga-kuota ordaindu behar dutela.

 

Bi. Zergei buruzko Bizkaiko Foru Arau Orokorraren 34.3 artikuluan adierazten diren erakundeetako partaide edo titularkideek, euren partaidetzaren proportzioaren arabera eta Higiezinen Foru Katastroan horrela agertzen badira, zerga honen kuota modu solidarioan ordaindu beharko dute. Ez badaude inskribatuta, erantzukizuna hainbana izango da.

 

ZERGAREN OINARRIA

 

7. artikulua.

 

Ondasun higiezinen balio katastrala izango da zerga honen oinarria. Balio hori Bizkaiko Lurralde Historikoko Higiezinen Foru Katastroari buruzko Foru Arauak arautzen du.

 

KUOTA OSOA ETA KUOTA LIKIDOA

 

8. artikulua.

 

Bat. Zerga honen kuota aterako da Ordenantza Fiskal honen hurrengo artikuluak aipatzen duen zergaren oinarriari karga-tasa aplikatuta.

 

Bi. Kuota likidoa kuota lortzeko, ordenantza fiskal honetako 10 eta 11. artikuluetan zehazten diren hobariak kuota osoari kendu beharko zaizkio, egoki bada.

 

KARGA-TASA

 

9. artikulua.

 

Bat. Hiri-erabileren arabera bereizitako karga-tasa hauek ezartzen dira:

 

- % 0,512 Industria erabileretarako (I)

- % 0,453 merkataritzako erabileretarako (C)

- % 0,307 gainerako erabileretarako, bizitegi-erabilerarako (V) eta beste erabilera batzuetarako (Y) izan ezik.

 

Bi. Karga-tasa bereiziak ezartzen dira bizitegi-erabilerako eta beste erabilera batzuetako ondasun higiezinentzat, katastro-balioaren arabera:

 

- 200.000,00 €-ra arte % 0,179

- 200.000,01 eurotik 250.000,00 eurora % 0,197

- 250.000,01 eurotik 300.000,00 eurora % 0,206

- 300.000,00 €-tik gora, % 0,215

 

Nolanahi ere, paragrafo honetan aipatzen diren karga-tasa bereiziak, gehienez ere, erabilera horietan katastro-balio handiena duten udal-mugarteko hiri-ondasun higiezinen 100eko 10ari baino ezingo zaizkio aplikatu.

 

Hiru. Karga-tasa orokorra % 0,053 izango da landa-izaerako ondasunen kasuan.

 

Artikulu honetan xedatutakoaren ondorioetarako, hiri-erabilerak zehazteko, hiri-izaerako ondasun higiezinak baloratzeko katastro-araudian xedatutakoari jarraituko zaio.

 

Higiezinek erabilera bat baino gehiago dutenean esleituta, eraikin edo gela nagusiaren erabilerari dagokion tasa aplikatuko da.

 

Lau. Salbuespen modura balio katastralen segidako ezarketak edo berrikusketak egiten direnean, eta ez aldi berekoak, edo udalerriko higiezinen zati handi baten balio katastralen aldaketa egiten denean, udalek karga-tasa ezberdinak ezarri ahal izango dituzte, ondasunek balio katastral berriak dauzkaten ala ez kontuan hartuta.

 

Bost. Udalek urtero aldatu ahal izango dituzte karga-tasak, eta aplikatuko diren urteko urtarrilaren 1a baino lehen onetsi eta argitaratu beharko dira.

 

Sei. 2025eko ekitaldirako indarrean dauden karga-tasak ordenantza fiskal honen eranskinean jasota daude.

 

NAHITAEZKO HOBARIAK

 

10. artikulua.

 

Bat. Obra berrien edo horren pareko birgaitze-eraikuntzen urbanizazio, eraikuntza eta sustapen arloko enpresen jardueraren xede diren ondasun higiezinek zergaren kuota osoan % 50eko hobaria izango dute, betiere euren ibilgetuaren ondasunen artean ez daudenean eta interesdunek obra berriaren alta-adierazpenarekin eskatzen badute.

 

Hobari hori aplikatzeko epea lanak hasten diren zergaldiaren hurrengotik lanak bukatzen diren zergaldiaren hurrengora artekoa izango da, denbora horretan benetako urbanizazio-lanak edo eraikuntza-lanak egiten badira. Epe hori ezin da hiru zergaldi baino luzeagoa izan.

 

Bi. Zergaren kuota osoan % 50eko hobaria eskuratzeko eskubidea izango dute, behin betiko kalifikazioa jaso, eta hurrengo hiru zergaldietan zehar, babes publikoko etxebizitzek eta horiekin pareka daitezkeenek Euskal Autonomia Erkidegoko araudiari jarraiki.

 

Hiru. Baserritarren eta Lurra Auzolanean Ustiatzeko Kooperatiben landa-ondasunek zergaren kuota osoan % 95eko hobaria jasotzeko eskubidea izango dute, Kooperatiben Zerga Araubideari buruzko urriaren 14ko 9/1997 Foru Arauan ezarritako eran.

 

Lau. Salbuespen modura balio katastralen segidako ezarketak edo berrikusketak egiten direnean, eta ez aldi berekoak, edo udalerriko higiezinen zati handi baten balio katastralen aldaketa egiten denean, udalek karga-tasa ezberdinak ezarri ahal izango dituzte, ondasunek balio katastral berriak dauzkaten ala ez kontuan hartuta.

 

Bost. Udalek urtero aldatu ahal izango dituzte karga-tasak, eta aplikatuko diren urteko urtarrilaren 1a baino lehen onetsi eta argitaratu beharko dira.

 

Sei. 2025eko ekitaldirako indarrean dauden karga-tasak ordenantza fiskal honen eranskinean jasota daude.

 

AUKERAKO HOBARI ETA GAINORDAINAK

 

11. artikulua.

 

Bat: Zergaren kuota osoan % 50eko hobaria izateko eskubidea izango dute etxebizitzarako diren ondasun higiezinek, autokontsumarako eguzki-energia aprobetxatzeko sistemak instalatu badira, instalazioa amaitu ondorengo 5 zergaldietan. Nolanahi ere, ez dira kontuan hartuko konponketa-kasuak.

 

Hobari hori aplikatzeko baldintza hauek bete beharko dira:

 

a) Instalazioek udal-lizentzia izatea edo aldez aurreko jakinarazpena aurkeztu ondoren jarri izana. Ez da hobaririk izango eguzki-energia aprobetxatzeko instalazioa nahitaezkoa denean gaiari buruzko araudi espezifikoaren arabera, ez eta Eraikuntzaren Kode Teknikoa indarrean sartu ondoren eraikitako eraikinetan ere

 

b) Instalazioaren zenbatekoa higiezinaren katastro-balioaren % 1,5 izatea, gutxienez, instalazioaren urtean, banakako etxebizitzen kasuan, edo etxebizitza kolektiboen kasuan, etxebizitza guztien katastro-balioen batura.

.

 

Hobari hori interesdunak eskatuta emango da, eta, oro har, hobaria eskatu eta hurrengo zergaldian izango ditu ondorioak, betiere aldez aurretik egiaztatzen bada hobaria emateko eskatzen diren baldintzak betetzen direla.

 

Bi. . Zergaren kuota osoaren 100eko 50eko hobaria jasotzeko eskubidea izango dute "Etxebizitza Hutsen Programaren" edo merkatu libreko etxebizitzen alokairurako bitartekaritzaren esparruan Eusko Jaurlaritzaren programetan lagatzen diren ondasun higiezinek, baita autonomia-erkidegoetako, foru-aldundietako edo udaletako antzeko beste etxebizitza-plan eta -programa batzuetan lagatakoek ere.

 

Hiru. Zergaren kuota osoaren % 100eko hobaria ezartzen da hondamendi naturalak izan diren eremuetan kokatutako higiezinentzat.

 

Lau: Bizitegi-erabilerako ondasun higiezinak izanik, subjektu pasiboaren edo hirugarren pertsonen bizilekua ez badira, errentamenduagatik edo erabilera lagatzeagatik, Leioako Udalak zergaren kuota likidoaren % 50eko errekargua eskatuko die Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren subjektu pasiboei. Errekargua urtero sortu eta likidatuko da, zerga honen kuotarekin batera.

 

Bizitegi-erabilerako higiezintzat hartuko dira Foru Higiezinen Katastroari buruzko araudian halakotzat hartzen direnak, eta, errekargu hau aplikatzeari dagokionez, etxebizitzari erantsitako katastro-elementuak hartuko dira kontuan, betiere erregistro-finka bakarraren parte badira.

 

Bizitegi-erabilerako higiezin batean bizi dela ulertuko da zerga sortzen den egunean udal honetako biztanleen erroldan pertsona batek edo gehiagok higiezin hori okupatu dutela egiaztatzen duen inskripzioa agertzen denean.

 

Prozedura

 

Udalak, ofizioz, zerga honen subjektu pasiboen hasierako zerrenda bat egingo du, bizitegi-erabilerako ondasun higiezinen titularren artean, non ez den inor inskribatuta egongo ohiko egoiliar gisa. Higiezinen subjektu pasiboei errekargua duten bizitegi-erabilerako etxebizitzen titular direla jakinaraziko zaie, egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izan ditzaten

 

Ondoren, Udalak errekarguari lotutako bizitegi-erabilerako etxebizitzen erroldan higiezinak sartzeko ebazpena onartuko du. Higiezina erroldan sartu ondoren, ohikoa ez den erabilera-egoerak dirauen bitartean, ez da banakako jakinarazpenik egin beharko hurrengo ekitaldietan.

 

Udalak, biztanleen udal-erroldan jasotako informazio propioa erabiliz, errekargua duen etxebizitza baten egoera ofizioz aldatuko du urtero. Ofiziozko altak edo bajak titularrei jakinaraziko zaizkie.

 

Bazterketak

 

Ohiko bizileku efektiborik ez duten bizitegi-erabilerako ondasun higiezinak salbuetsita egongo dira errekargu hau aplikatzetik, baldin eta honako baldintza hauek betetzen badituzte:

 

a) Zerga ordaindu behar duen pertsona adinekoentzako, gaixo mentalentzako edo desgaitasunen bat duten pertsonentzako egoitza batean sartzearen ondorioz hutsik geratu diren etxebizitzak. Errekargua ez eskatzea Egoitzan sartu aurretik egoiliarraren ohiko etxebizitza zen etxebizitzari bakarrik aplikatuko zaio. Egoera hori egiaztatzeko, egoitza-ziurtagiria aurkeztu beharko da, eta, bertan, sarrera-data adierazi beharko da.

 

b) Zerga ordaindu behar duen pertsona mendekotasun-egoeran egoteagatik (2. eta 3. mailak) familia-inguruneko zaintzaile ez-profesional baten etxera eramateagatik edo hura mendeko senidearen bizilekura (2. eta 3. mailak) aldatzeagatik hutsik geratu diren etxebizitzak, baldin eta aurretik higiezinaren titularraren ohiko bizilekua izan badira.

 

Familia-inguruneko zaintzaile ez-profesionaltzat hartuko da dagokion Banakako Arreta Programan hala izendatuta dagoena

 

Ondorio horietarako, ez da errekargua eskatuko zerga sortzen den egunean ordaintzera behartuta dagoen pertsona lekualdatu dela egiaztatzen denean eta mendetasun-egoera aitortzen duen Foru Agindua aurkezten denean. Mendekotasuna duen pertsona eta zaintzailea udalerritik kanpo bizi badira, biak etxebizitza berean erroldatuta daudela adierazten duen ziurtagiria aurkeztu beharko du urtero.

 

c) Ordenantza honetako 11. artikuluko 2. puntuan araututako hobaria duten etxebizitzak, erakunde publikoren baten eskura jarritako higiezinak izateagatik, baldin eta higiezin horiek alokatzeko xedea badute.

 

d) Udalaren, Estatuaren, Euskal Autonomia Erkidegoaren, Bizkaiko Lurralde Historikoaren eta bere erakunde autonomoen jabetzakoak direnak

 

e) Legezko aurri-egoeran deklaratutako eraikin batean daudenak, bizigarritasun-ezaren deklarazioaren xede direnak edo obra berriaren pareko birgaikuntzaren xede direnak.

 

f) Jaraunspena osatzen duten etxebizitzak, titularra hiltzen denetik 2 urteko epean.

 

g) Zerga sortzeko unean errentan hartutako etxebizitzak edo zerga sortu aurreko urtean 9 hilabete baino gehiago errentan emanda egon direnak. Aplikatzeko, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

 

.-Interesdunak sinatutako eskabidea

.-Errentamendu-kontratua, data jarrita eta sinatuta.

.- Eusko Jaurlaritzan etxebizitza-arloko eskumena duen lurralde-ordezkaritzak emandako martxoaren 15eko 42/2016 Dekretuan ezarritako fidantzaren gordailu-gordekina, hura aurkeztu behar duten kontratuetarako.

 

h) Udalaren Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren matrikulan alta emanda dauden jarduerei lotutako etxebizitzak.

 

i) Sortzapen-dataren aurreko ekitaldian eskualdatu beharreko etxebizitzak, betiere eskuratzailea pertsona fisikoa bada eta Hiri Lurren Balioaren gaineko Zerga likidatzeko dokumentazioa aurkeztu bada

 

j) Titularra lan- edo prestakuntza-arrazoiengatik aldi baterako lekuz aldatzearen ondorioz hutsik geratu diren etxebizitzak. Errekargua ez eskatzea, lekualdatu aurretik egoiliarraren ohiko etxebizitza zen etxebizitzari bakarrik aplikatuko zaio. Salbuespen horren epea bi urtekoa da, eta, kasuaren arabera, lan-kontratuaren kopia edo prestakuntza-ikastaroaren matrikula aurkeztu beharko dira, arrazoi horiengatik bizi den errentamenduaz gain, hala badagokio.

 

Bost. Zergaren kuota osoan hobaria izateko eskubidea izango dute, artikulu honetan arautzen diren zenbatekoan eta baldintzetan, honako subjektu pasibo hauen ohiko etxebizitza osatzen duten higiezinek:

 

a) Familia-errenta estandarizatua 40.000,00 eurokoa edo gutxiagokoa duten familia ugariko titularrek, betiere etxebizitzaren Gutxieneko Balio Esleigarria 300.000,00 eurotik gorakoa ez bada.

 

Hobari hori baliatu ahal izateko, subjektu pasiboak ondorioak dituen zergaldiaren aurreko ekitaldian hobari hori emateko eskatu beharko du.

 

Hobariaren ehunekoa familia ugariaren familia-errenta estandarizatuaren araberakoa izango da, taula honen arabera:

 

Familia-errenta estandarizatua     Hobari-ehunekoa

10.000,00 euro baino gutxiago                % 90

10.000,01 eurotik 20.000,00 eurora          % 50

10.000,01 eurotik 20.000,00 eurora          % 25

30.000,01 eurotik 40.000,00 eurora          % 10

 

 

b) Kotizazio gabeko pentsioak, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta edo Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera jasotzeagatik zaurgarritasun-egoeran daudenek. Hobaria % 90ekoa izango da.

 

Hobari hori baliatu ahal izateko, subjektu pasiboak ondorioak dituen zergaldiaren aurreko ekitaldian hobari hori emateko eskatu beharko du.

 

c) 11.5 artikuluan aurreikusitako hobariak aplikatzeko, subjektu pasiboak erroldatuta dauden etxebizitza hartuko da ohiko etxebizitzatzat.

 

Udal-administrazioak hobaria aitortu ondoren, hobaria eman dela egiaztatzen duen agiri bat egingo da, eta eskaera egin eta hurrengo ekitaldian izango ditu ondorioak.

 

Subjektu pasiboak behartuta daude hobari horien baldintzetan eta betekizunetan gertatzen diren aldaketak jakinaraztera, eta aldaketa horiek gertatu eta hurrengo ekitalditik aurrera izango dituzte ondorioak.

 

Administrazioak ofizioz egiaztatu ahal izango du onura fiskal horiek egilesteko eta emateko beharrezkoak diren baldintzak betetzen direla, eta subjektu pasiboak onura horiek jasotzeko duen eskubidea egiaztatzeko beharrezkoak diren dokumentu guztiak aurkezteko eskatu ahal izango du.

 

Artikulu honetan araututako hobariak subjektu pasiboak hala eskatuta emango dira, eta bateraezinak dira elkarren artean; beraz, zergaldi berean ezin izango da hobari bat baino gehiago hartu.

 

SORTZAPENA ETA ZERGALDIA

 

12. artikulua.

 

Lehena. zergaldiaren lehen egunean sorrarazten da zerga.

 

Bigarrena. Zergaldia urte naturala izango da.

 

Hirugarrena. Higiezinen Foru Katastroan adierazi edo jakinarazi behar diren egintza eta negozioek eraginkortasuna izango dute zerga honen sortzapenean katastro-ondoreak eragiten dituzten unetik bertatik aurrera. Eraginkortasun hori ez da egoki deiren egintza administratiboak jakinaraztearen mende egongo.

 

Katastro-balioak ikuskatzearen eta aldatzearen ondoriozko egintzen eraginkortasuna Bizkaiko Lurralde Historikoko Higiezinen Foru Katastroari buruzko Foru Arauan jasotako terminoen araberakoa zaingo da.

 

ZERGAREN KUDEAKETA

 

13. artikulua.

 

Bat. Udalerri bakoitzerako, urtero, osatuko den Katastro-erroldan jasotako informaziotik abiatuta kudeatzen da zerga, Higiezinen Foru Katastroaren araudiak ezartzen duenarekin ados. Bizkaiko Foru Aldundiari dagokionean Errolda hori osatzea, dagokien Udalen eskura egongo da, eta aldi berean, interesdunek sarbidea izango dute Bizkaiko Foru Aldundiaren webgunean, izaera pertsonaleko datuak behar bezala babesteari begira, identifikazio datu jakin batzuk eskatuko dituzten kontsulta inprimakien bitartez.

 

Bi. Katastro-errolda jendaurrean erakusteko epea amaitu ondoren, eta erreklamazio edota errekurtsoak ebatzita, Udalek ordainagiriak egongo dituzte eta horietan jasoko diren likidazioei dagozkien kobratzeko zerrendak egingo dituzte. Hori guztia, Tokiko Ogasunei buruzko 9/2005 Foru Arauko 8. artikuluak aipatzen dituen lankidetza formulez gain. 

 

Hiru. Udalerri berean dauden landa-ondasunak direnean, subjektu pasibo berak zerga hau ordaintzeko dauzkan kuota guztiak agiri bakarrean bildu ahal izango dira.

 

ESKUMEN-EREMUA

 

14. artikulua.

 

Lehena. Kudeaketa, ikuskapen eta bilketa eskumenak, epe boluntarioan eta betearazpen epean, eta zerga-kudeaketa bidetik egindako berrikusketa egintzak, Leioako Udalari dagozkio.

 

Bigarrena. Leioako Udalaren eginkizunak dira, hain zuzen, salbuespenak eta hobariak ematea eta ukatzea, zerga-arloko zorrak zehazteko likidazioak egitea, kobrantzako ordainagiriak egitea, okerreko diru-sarrerak itzultzeko espedienteak ebaztea, egintza eta jarduera horien aurka jartzen diren errekurtsoak ebaztea eta zergadunei atal honekin lotutako gaiei buruzko informazioa eta laguntza emateko jarduketak egitea.

 

15. artikulua.

 

Era guztietako udal-araudietan (ordenantzak, erregelamenduak, alkatetza-dekretuak, deialdiak) indarrean dagoen legeria betetzeko, berariaz jaso behar da dokumentazioari buruzko atalean nola jokatu behar den Administrazio Publikoen esku dauden datuen elkarreragingarritasunari dagokionez. Lantaldeak jarraian jasotzen den testu-proposamena adostu du. Testu proposamena: 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 28. artikuluan ezartzen du interesdunek eskubidea dutela ez aurkezteko administrazio jardulearen esku dauden edo beste edozein administraziok egindako dokumentuak.

 

Leioa Udaleko gaian eskumena duen zerbitzuak/sailak elektronikoki kontsultatu edo bildu ahal izango ditu dokumentu horiek, datuen bitartekaritzarako plataformen edo horretarako prestatutako beste sistema elektroniko batzuen bidez. Arrazoi teknikoengatik elkarreragingarritasuna ezinezkoa bada, interesdunari izapideak egiteko agiriak aurkezteko eskatu ahal izango diote Datu pertsonalen tratamendua legitimatuta dago interes publikoaren alde egindako misio bat betetzean edo Leioako Udalari berari emandako botere publikoak gauzatzean, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 6.1 e) artikuluan aurreikusitako baldintzetan

 

 

INDARREAN SARTZEA ETA ONDOREAK

 

Lehena. Ordenantza honen 11.4 artikuluan jasota dagoen gainordaina ezartzeko, aurretik, higiezinen errolda onetsi beharko da, Udal honetako Hirigintza eta Ogasuna sailek batera onartutako terminoetan

 

Ordenantza Fiskal hau 2024ko urriaren 31an egindako Udalbatzarrean onartu zen eta 2024ko abenduaren 26an Bizkaiko Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean Behin Betiko argitaratu ondoren, 2025eko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean.

 

 

XEDAPEN IRAGANKORRRA

 

Ordenantza Fiskal honetako 11.5 artikuluan ezarritako hobariek ondorioak izango dituzte 2023ko ekitaldian, baldin eta subjektu pasiboak 2023ko otsailaren 28a baino lehen ematea eskatzen badu.

ERANSKINA

2025eKO TARIFA

KARGA TASA

A) Hiri Ondasunak

1.Tasa Orokorra

0,179%

2.Industriaren Tasa

0,512%

3.Merkataritzaren Tasa

0,453%

4.Gainerakoen Tasa

0,307%

B) Landa Ondasunak

0,053%