null Ordenanza fiscal:08 2020
08.- HORNIDURA ZERBITZUAK USTIATZEN DITUZTEN ENPRESEK UDALERRIKO BIDE PUBLIKOETAKO LURZORUAREN, ZORUPEAREN ETA HEGALDURAREN BAKARREKO ERABILEREAGATIK EDO APROBETXAMENDU BEREZIAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASA ARAUTZEN DUEN UDAL ZERGA FISKALA
17 otsaila 2020 2023.ko fiskalak

XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.

1. Udal honek Bizkaiko Lurralde Historikoko Toki Ogasunak arautzen dituen martxoaren 10eko 2/2005 Foru Arauan ezarritakoarekin bat etorriz, hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresei tasak ezartzen eta ordainarazten dizkie udalerriko bideetako lurzoruaren, zorupearen eta hegalduraren bakarreko erabileragatik edo aprobetxamendu bereziagatik.

2. Adierazi diren ondore horietarako, hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresatzat hartuko dira:

a) Energia elektrikoa, ura edo gasa hornitzen duten enpresak.

b) Herritar guztientzat telekomunikazio zerbitzuak egiten dituzten enpresak, baldin eta bakarreko erabilera edo aprobetxamendu berezia erabilita egindako udalerriko bide publikoetako lurzoruan, zorupean edo lur-gainean instalatutako telekomunikazio sare publikoak osorik edo zati batez erabiltzen badituzte, sareen edo instalazioen titularra edozein dela ere.

c) Hornidura zerbitzuak egiten dituen edozein enpresa, baldin eta zerbitzuak egiteko erabiltzen dituen hoditeriek, hariek eta gainerako instalazioek udalerriko lurzorua, hegaldura edo zorupea atzematen badute.

3. Artikulu honetan ezarritakoaren ondoreetarako zerbitzuak banatzen eta merkaturatzen dituzten enpresak ere zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen multzoan sartuko dira.

2. artikulua.

Ordenantza hau udal mugarte osoan aplikatuko da.

ZERGA EGITATEA

3. artikulua.

1.Zerga egitatea honakoa da: hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresek udalerriko bide publikoetako lurzoruaren, zorupearen edo hegalduraren bakarreko erabilera edo aprobetxamendu berezia egitea, zerbitzuok interes orokorrekoak badira, edo eragina badute udalerriko biztanle guztiengan edo gehienengan.

2. Zenbatzeko araubide aurreko artikuluan aipatutako enpresa guztiei aplikatuko zaie, bai zerbitzuak egiten diren sareen titular direnei, bai sareen titular ez izan arren sareak erabiltzeko edo haiekin sartzeko edo konektatzeko eskubideen titular direnei.

3. Sakelako telefonoen zerbitzuak ez dira sartuko tasa zenbatzeko araubide berezi honetan.

4. Tasa hau bateragarria da udal eskumeneko zerbitzuak edo jarduerak egiteagatik ezar daitezkeen beste batzuekin, hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresak haien subjektu pasibo izan behar direnean Tokiko Ogasunei buruzko abenduaren 16ko 9/2005 Foru Arauak ezarritakoaren arabera. Tasa hau ordaintzen duenak ez ditu ordaindu beharko udalerriko bide publikoetako lurzoruaren, zorupearen edo hegalduraren bakarreko erabileragatik edo aprobetxamendu bereziagatik ezarritako gainerako tasak. 

SUBJEKTU PASIBOA

4. artikulua.

1. Subjektu pasiboak dira, zergadun gisa, Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko Foru Arau Orokorraren 33. artikuluan aipatutako pertsona fisiko eta juridikoak eta erakundeak, hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen titularrak izanez gero, baldin eta zerbitzuok interes orokorrekoak izan edo udalerriko biztanle guztiengan edo gehienengan eragina badute, eta haiek egiteko udalerriko bide publikoetako lurzoruaren, zorupearen edo hegalduraren bakarreko erabilera edo aprobetxamendu berezia egiten bada.

2.Artikulu honetan ezarritakoaren ondoreetarako zerbitzuak banatzen eta merkaturatzen dituzten enpresak ere zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen multzoan sartuko dira.

SALBUESPENAK, MURRIZKETAK ETA HOBARIAK

5. artikulua.

Salbuespenak edo bestelako onura fiskalak, oro har aplikatu beharreko xedapenetan ezarritakoaren arabera aplikatuko dira.

ZERGA OINARRIA

6. artikulua.

1. Tasaren zerga oinarria kalkulatzeko, hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresek udal mugartean urtean egiten duten fakturaziotik ateratako sarrera gordinak hartuko dira kontuan.

2. Sarrera gordinak izango dira enpresari egotzi ahal zaizkionak, udalerrian egindako zerbitzuen ordainez lortutakoak badira.

3. Ez dira sarrera gordintzat joko zerbitzuek kargatzen dituzten zeharkako zergak, ez gainontzekoen kontura kobratutako partida edo kopuruak ere, hornidura zerbitzuak ustiatzen dituen enpresaren beraren sarrerak ez badira.

4. Zerbitzuak hornitzeko besteren baten sareak erabiltzen dituzten enpresek euren fakturazioaren sarrera gordinetatik kenduko dituzte beste enpresa batzuei beraien sareekin konektatzeagatik edo haietan sartzeagatik ordaindutako kopuruak. Halako sareen titular diren enpresek horregatik jasotako kopuruak fakturazioaren sarrera gordin gisa konputatu behar dituzte.

5. Zergei buruzko Foru Arau Orokorraren 112. artikuluan eta Bizkaiko Lurralde Historikoko Ikuskapenari buruzko Araudiaren 37. artikuluan ezarritakoari jarraituz, sareen titular diren enpresek Udalari informazioa eman beharko diote, hark eskatuz gero, sareetan sartzeagatik edo haiekin konektatzeagatik ordaintzen dieten enpresei buruz

KUOTA

7. artikulua.

1. Zerga kuota %1,5ekoa izango da, eta udal mugartean urtean egindako fakturaziotik datozen sarrera gordinei aplikatuko zaie.

2. Aprobetxamendu bereziak Udalaren herri jabaria suntsitzea edo narriatzea badakar berekin, onuradunak hura berreraikitzeko edo konpontzeko gastuen kostu osoa ordaindu beharko du eta zenbatekoa lanei ekin aurretik jarri behar du; horrez gainera tasa ordaindu beharko du.

Kalteak konponezinak badira, Udalak ezabatu edo narriatutako ondasunen balioaren zenbatekoa jasoko du kalte-ordain gisa.

Kalteak konponezinak badira, Udalak ezabatu edo narriatutako ondasunen balioaren zenbatekoa jasoko du kalte-ordain gisa.

SORTZAPENA ETA ZERGALDIA

8. artikulua.


1.Hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresek udalerriko bide publikoetako lurzoruaren, zorupearen edo hegalduraren bakarreko erabileragatik edo aprobetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasa aprobetxamendu berezia hasten denean sortuko da lehenengoz, eta geroztik urtero sortuko da, urtarrilaren 1ean.

2.Subjektu pasiboari egotz ezin zaizkion arrazoiengatik jabaritza publikoaren aprobetxamendua ezin baliatu edo garatu bada, tasaren zenbatekoa itzuli egingo da.

LIKIDAZIOA ETA SARRERA

9. artikulua.

Udalak likidazioa egingo du, eta likidatutako zenbatekoa ordaindu beharko da.

TASEN KUDEAKETA

10. artikulua.

Hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresek, hiru hilean behin, egutegiko hiruhilekoaren lehen hamabostaldian, aurreko hiruhilekoan izandako sarrera gordinen aitorpena aurkeztu beharko diote Udalari.  Aitorpen horrekin batera enpresaren kontabilitatearen laburpena eta Udal Administrazioak eskatzen dituen agiri guztiak aurkeztu beharko dituzte.

11. artikulua.

1.Udal Administrazioak hiru hilean behingo likidazioak egingo ditu. Behar diren egiaztapenak egin arte likidazioak behin-behinekoak izango dira. Egiaztapenak amaituta, behin betiko likidazioa egingo da eta interesatuari jakinaraziko zaio.  Borondatezko epean ordaindu ezik, zorra premiamendu bidez ordainaraziko da.

2. Behin-behineko likidazioa, nolanahi ere, behin betikoa bihurtuko da aurreko artikuluan aipatutako aitorpena aurkezten den egunetik hiru urte igarotakoan.

3. Udalaren eta hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen artean hitzarmen edo akordioren bat badago, artikulu honetan eta aurrekoan kudeaketari buruz ezarritako arauak haien osagarri izango dira.

12. artikulua.

Zergen arloko arau-hausteak, haien sailkapena eta dagozkien zehapenak direla eta, Zergei buruzko Foru Arau Orokorrean eta Ordenantza Fiskal Orokorrean xedatutakoa beteko da.

AZKEN XEDAPENA

Hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresek udalerriko bide publikoetako lurzoruaren, zorupearen eta hegalduraren bakarreko erabileragatik edo aprobetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasa arautzen duen udal ordenantza fiskala behin-behinean onetsi zen 2003ko  urriaren  22an; jendaurrean egon den bitartean inork ez du erreklamaziorik aurkeztu eta horrenbestez behin betiko onetsitzat jo behar da; 2004ko  urtarrilaren  batean jarriko da indarrean eta horrela iraungo du harik eta ordenantza aldatzea edo indargabetzea erabakitzen den arte.