Irudia PresupuestosAbiertos::2021_2022_Introduccion

Leioako Udalak, Aurrekontu Irekietan parte hartzeko prozesua abian jarri du berriro. Bertan, leioaztarrek beren udalerriaren etorkizunari buruz erabaki ahal izango dute, hobekuntzari, gastuari eta datorren urteari begira inbertitzeari dagokionez.

2024an, Leioako Udalak 47.233.056 euroko aurrekontu orokorra izango du, eta udalerriko gastu eta proiektuen artean banatuko da.

Datorren 2025erako, Leioako Udalak 1.000.000 €bideratuko ditu herritarrengandik sortutako proposamenetara; 800.000 €bideratuko dira prozesu horretara, eta 200.000 €Leioako Haur Kontseiluarekin (Umeen Kontseilua) finkatu den prozesura.

Udalerrian egin beharreko inbertsioak edo jarduerak izan daitezke. Pentsa, guztiontzat onuragarria izango den zerbait izan beharko duela, interes orokorra kontuan hartuko duena eta,
gainera, teknikoki eta ekonomikoki bideragarria izango dena Leioako Udalaren eskumenekin

 

FASEAK

Prozesuak, beti bezala, 2 fase izango ditu:

1. FASEA. LEIOA HOBETZEKO PROPOSAMENAK BILTZEA.
Udalerriaren hobekuntza-proposamenak eta beharrak egiten dira. Teknikariek bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa aztertzen dituzte. Proposamenak 5-10 proiektuko zerrenda bihurtzen dira.

2. FASEA. PROIEKTUEN BOZKETA.
Bigarren fasean, gure interesetara gehien hurbiltzen diren proiektuen alde bozkatu ahal izango dugu.


PARTE HARTZEKO, Leioan erroldatuta egon eta 16 urte edo gehiago izan behar dira.


PARTE HARTZEKO BIDEAK:

- Hainbat udal-eraikinetan dauden POSTONTZIAK:
• Pinuetako adinekoen etxea.
• Txorierriko adinekoen etxea.
• Gaztelubideko HAZ.
• Udaletxea (Udaltzaingoaren sarrera).
• Sakoneta kiroldegia.
• San Bartolome Kulturgunea.

Eta kokapen hauetan:
• Lamiakoko metro geltokia.
• Udondoko bulebarra (La Carbonera aparkalekua).
• Ikea mendiko igogailua.
• Mendibile pasabiderako sarbidea (Bidekurtzio plaza).
• Artatzagana (Bordeleena parkea).
• Artatza kalea 20.
• Kultur Leioa (Jose Ramon Aketxe plaza).
• Estartetxe kalea (haurrentzako jolasekin batera).
• Maiatzaren Bata 2.
• Iparragirre etorbidea 76-78 (Euskaltegia).

- KARPAK udalerriko hainbat lekutan
• Otsailaren 15ean Agirre Lehendakariaren plaza (goizez) eta San Bartolome Kulturgunea (arratsaldez).
• Otsailaren 20an Osasun Zentroa (goizez) eta Sakoneta kiroldegia (arratsaldez).
• Otsailaren 22an Pinueta (goizez) eta Metro Lamiako (arratsaldez).

- ONLINE inprimaki honen bidez

Gainera, informazio-saio batzuk egingo dira Leioako adinekoen zentroetan.

• Otsailak 13, 19:00etan: Txorierriko adinekoen etxea.
• Otsailak 20, 18:30ean: Lamiakoko adinekoen etxea.
• Otsailak 21, 18:00etan: Errekaldeko adinekoen etxea.
• Otsailak 22, 18:00etan: Pinuetako adinekoen etxea.

 

Parte hartzeko epea otsailaren 13tik 27ra luzatuko da (biak barne).

 

Zalantzarik izanez gero, WhatsApp bidez egin dezakezu kontsulta: 747 494 590.