Leioa Lagunkoia - Leioa lagunkoiagoa eraikitzen

Irudia Leioa Lagunkoia - Leioa lagunkoiagoa eraikitzen

Leioako Udala aspalditik ari da lanean pertsona guztien bizi-kalitatea hobetzeko. Leioa Lagunkoia ekimenaren bidez, udalerri irisgarriago, inklusiboago eta parte-hartzaileago baterantz goaz, non zahartzea ongizatearen, autonomiaren eta aukeren sinonimoa izango baita, bizitza sozialean eta komunitarioan laguntzen jarraitzeko.

Ekimen hori Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) adinekoekin ingurune lagunkoiak sortzeko bultzatutako mugimendu globalaren barruan kokatzen da, eta Eusko Jaurlaritzak sustatutako Euskadi Lagunkoia Sarearen parte da.

Eskerrik asko zuen ikuspegia, denbora eta konpromisoa eskaintzen ari zareten pertsona, talde eta erakunde guztiei, Leioa adiskidetsuago, irisgarriago eta hurbilago baterantz aurrera egiteko.

1. Fasea – Diagnostikoa

2024an eta 2025ean, partaidetza-diagnostiko bat egin da, herritarrek Leioari buruz duten pertzepzioa ezagutzeko eta hainbat arlotan hobekuntza-proposamenak jasotzeko. 400 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute bileren, lan-saioen eta galdetegien bidez, eta 390 inkesta baino gehiago lortu dira online eta paperean. Informazio hori guztia parte hartu duten pertsona eta erakundeekin aztertu, antolatu eta kontrastatu da, eta, horren ondorioz

Leioa Lagunkoiaren lagunkoitasun-diagnostikoa (deskargagarria)

2. Fase a– Lagunkoitasun-plana

Diagnostikoa ez da azken puntua, Leioako Lagunkoitasun Planerako abiapuntua baizik.

Herritarren 100 proposamen baino gehiago aintzat hartuta, talde eragileak eta talde tekniko eta politikoak ekintza jakin batzuk lehenetsi dituzte datozen urteetan.

Leioako Lagunkoitasun Plana (prestatzen)

3. Fasea – Implementazioa

Lehentasunak ezartzeko prozesu kolektibo baten ondoren, Lagunkoitasun Plana abian jartzen da.

Udalak eta talde eragileak aldizkako jarraipena egingo dute aurrerapenak ebaluatzeko, zailtasunak antzemateko eta plana udalerriaren benetako beharretara egokitzeko

4. Fasea – Ebaluazioa

Ebaluazio-txostenak aukera emango du planaren betetze-maila aztertzeko, erronka berriak identifikatzeko eta hurrengo urratsak zehazteko.

Azkenik, etengabeko hobekuntzako ziklo berri bati ekingo zaio, lagunkoitasuna konpromiso iraunkorra izango dela bermatuz.