HAPOren AURRERAKINAren JENDAURREKO ERAKUSTALDIA

 

HAPOren berrikuspenaren Aurrerakin-dokumentua osatu ondoren, Leioako Udalak Jendaurreko Erakustaldiaren faseari ekingo dio. Fase hau funtsezkoa da dokumentuaren edukia ezagutarazteko eta herritarren ekarpenak jasotzen jarraitzeko. Horretarako, parte-hartzea maiatzaren 18tik uztailaren 20ra egongo da zabalik.

Aurrerakina hirigintza-plangintza berriaren aukerak biltzen dituen dokumentua da, eta horietako bakoitzak udalerriko eremu zehatzetarako dituen proposamen espezifikoak jasotzen ditu. Jendaurrean jartzeak egindako lana kontrastatzeko eta herritarren ekarpenekin aberasteko aukera ematen du, guztion artean udalerriaren eredu berria pentsatzeko.

Informaziorako sarbidea errazteko eta parte-hartze zabala eta askotarikoa sustatzeko, parte-hartze digitala, aurrez aurreko saioak eta erakusketak uztartzen dituen programa bat diseinatu da. Informazio eguneratu guztia (datak, lekuak, Aurrerakinaren dokumentazioa eta materialak) Udalaren webgunean kontsulta daiteke.

Ikusi azapen bideoa hemen. 

 

 

 

 

 

 

Zer da HAPO?


Udalak onartu ondoren, 1999ko oraingo HAPO ordezkatuko du.

Leioako Plan Orokor berria udalerri osoaren antolamendu integralerako oinarrizko tresna eta tresna nagusia izango da, eta, hala, Leioa osoko lurzoruaren eta eraikinen erabilerak antolatuko ditu, bai publikoak, bai pribatuak.

Leioako Udala da sustatzailea.

Egiturazko dokumentua da, eta haren edukia eta zehaztapenak Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legean jasota daude.

Aurreikuspenen arabera, 8 urtez egongo da indarrean.

 

 

Zer arautzen du HAPOk?


HAPO berriak Leioako lurzorua eta eraikinak arautuko ditu, publikoak zein pribatuak. Funtsean, planak zer, non eta zenbat egin ahal izango den adieraziko du. Adibidez, etxebizitzari, parkeei, industriari, bidegorriei eta abarri dagokienez.

HAPO berriak honela sailkatuko du udalerriko lurzorua (bai publikoa bai pribatua):

  • Hiri-lurzorua (jada eraikitako bilbea)
  • Lurzoru urbanizagarria (hiri-lurzorua hedatzeko eraldatuko den lurzoru naturala)
  • Lurzoru urbanizaezina (landa-lurzorua eta bere ezaugarriengatik babestu beharrekoa)

Era berean, HAPO berriak lurzoruaren erabilera kalifikatuko du (bizitegikoa, jarduera ekonomikoak, zuzkidurak…) eta bolumenak arautuko ditu (eraikigarritasuna).

Laburbilduz, HAPO berriak zer, non eta zenbat egin ahal izango den arautuko du, Leioako eremu fisikoan, bai lurzoru publikoan bai pribatuan.

 

 

Zergatik da garrantzitsua?


HAPO berria garrantzitsua da Leioako pertsonen egungo eta balizko beharrei erantzun ahal izateko.

HAPO berriak Leioaren egitura fisikoan (lurzorua eta eraikinak, publikoak eta pribatuak) soilik eragiten badu ere, garrantzitsua da, horrek eragin zuzena baitu udalerriaren ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-garapenean; hirirako eskubidean, Leioako biztanleen ahalduntzean, hiria bere herritarrentzat planifikatzean.

Laburbilduz, Leioako HAPO  berriak erabateko ikuspegi bat emango du Leioa nolakoa izan nahi duen jakiteko, bai epe laburrean eta ertainean zein luzean.

 

 

Zer ez da HAPO?


HAPO berriak ez du arautuko, esaterako, Leioaren enplegu-politika. Esparru horretan egin dezakeena Leioaren jarduera ekonomikoetarako behar adina leku dagoen aztertzea da, eta, beharrezkoa izanez gero, erabilera horretarako espazio horiek arautu.

Era berean, HAPO berriak ez ditu xehetasunak zehazten; adibidez, ez ditu autobus-geltokiak kokatzen edo ez ditu zebra-bide gehiago ezartzen. Gai horietarako, beste udal-jarduera edo -ordenantza mota batzuk daude.

 

 

Zer muga ditu?


Udal-tresna juridiko bat izanda ere, Plan Orokorrek udalerriaz gaindiko administrazioetatik datozen eta aintzat hartu behar dituzten hainbat baldintza dituzte.

Beraz, Leioako HAPOk legeri sektoriala jaso beharko du, bai eta Estatutik eta Eusko Jaurlaritzatik datozen aplikazio zuzeneko arauak ere (hirigintza-estandarrak, adibidez), esaterako hurrengoei dagozkienak: ura, errepideak, lurzoru kutsatuak, ondarea edo telekomunikazioak. Zehazki, etxebizitzaren esparruan, Eusko Jaurlaritzak Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen (LAG) bitartez arautzen du HAPOn antola daitezkeen etxebizitza berrien kopurua.

Gainera, zeharkako gai jakin batzuk integratuko ditu, hala nola ingurumena, jasangarritasuna eta klima-aldaketa, ikuspegi inklusiboa, eragin linguistikoa, osasuna, inpaktu akustikoa …

 

 

Zer fase ditu?