Ekin Leioa erronka kolektiboak eta guztion onurako proposamenak aurkezteko eta udalarekin batera garatzeko Herriguneren prozesu parte-hartzailea da.
2021ean leioaztarrak 70 proposamenekin parte hartu genuen eta elkarrekin azkenengo bi urteetan garatu ditugun erronka kolektiboak erabaki genituen: “Ortu Komunitarioak” eta “Zahartze Osasungaria lortzeko Auzokide Sarea”.
Bigarren deialdi honetan Leioako komunitatea hobetzeko proposamen berriak ezagutu nahi ditugu, elkarrekin egiten ikasten jarraitzeko.
#EraikitzeKolektiboa ¡Hacia una CulturaLab!
#HacerJuntas
Orain, zure txanda!
Zure ideiak eta proposamenak aurkeztu ezazu
Guztiok ditugu Leioa hobetzeko ideia ezberdinak gure buruan eta haietan pentsatzen hasteko unea da.
Argi duzunean bete ezazu aurkezpen-inprimakia zure proposamena ahalik eta argien azaltzen eta Leioan zehar aurkituko dituzun 15 postontzietan utzi ezazu. leioazabalik.leioa.net webgunean ere online betetzeko aukera izango duzu.
Hurrengo pausoa Tamizatze Saioan proposamena zure auzokideen aurrean aurkeztea izango da. Bertan bideo formatuan grabatuko dugu Leioako Erronka Kolektiboen mapa osatu ahal izateko.